KANADA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mark Carney aukeratu dute Kanadako lehen ministro izateko, Justin Trudeauren ordez

Kanadako eta Ingalaterrako Bankuaren gobernadore izandakoa Alderdi Liberalaren buru ere izango da. Bozketan aise (botoen % 85,9) nagusitu zaio lehen ministro orde eta Finantza ministro izandakoari (Chrystia Freeland).
Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute Justin Trudeauren ordezkatzeko
Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute Justin Trudeauren ordezkatzeko. Artxiboko argazkia: EFE

Mark Carney ekonomialaria aukeratu dute igande honetan Kanadako lehen ministro eta Alderdi Liberalaren buru izateko, eta Justin Trudeau ordezkatuko du.

Kanadako eta Ingalaterrako Bankuaren gobernadore izandakoa aise nagusitu (botoen % 85,9 eskuratuta) zaio Chrystia Freeland lehen ministro orde eta Finantza ministro izandakoari.

Guztira, Alderdi Liberaleko 400.000 kide inguru zeuden botoa ematera deituta, baina, azkenean, 150.000 inguruk parte hartu dute bozketan.

Alderdi Liberalaren buruzagi aukeratu berritan, datozen orduetan Justin Trudeau lehen ministroaren tokia hartuko du behin-behinean. Aurreikuspenen arabera, litekeena da hauteskunde orokorrak apirilerako deitzea.

Hautatua izan osteko lehen hitzaldian, nabarmendu du ekonomia indartzeko lan egingo duela. Gainera, Carneyk ohartarazi du Trumpek Kanadako ekonomia eta subiranotasuna arriskuan jarri dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X