Kanada
2024/10/02 - 15:51
G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
2024/08/20 - 14:47
Arnaitz Fernandez: ''Kanadako suteetatik iritsitako keak ez du eraginik izan gure airearen kalitatean''
"Atmosferako maila ertainean dauden ke-kontzentrazioak dira, 5.000 metrotik gorako altueran, eta badirudi ez duela ondoriorik izango", adierazi du EITB Mediako meteorologoak.
2024/08/20 - 12:26
Kanadako suteen keak zuriz estali du Euskal Herriko zerua
Aste hasiera honetan Kanadako kea nabari da ia Europa osoan, baina iragarpenaren arabera, bihartik aurrera desegin egingo da.
2024/08/20 - 12:18
Kanadako suteen kea Euskal Herrira iritsi da
Aste hasieran, Kanadako kea nabaritzen ari da ia Europa osoan, atmosferako zirkulazioak bultzatuta. Iragarpenaren arabera, bihartik aurrera, asteazkena, kea aldenduz joango da.
2024/06/20 - 23:10
Donald Sutherland aktore kanadarra zendu da 88 urte zituela
Sutherlandek 'Animal House' eta 'The Hunger Games' filmetan parte hartu du.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
2024/06/14 - 09:48
Albiste izango dira: Interinoei buruzko epaia, Frantziako alderdien aliantzak eta G7 goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/13 - 18:54
G7ak akordioa itxi du Errusiari izoztutako diruarekin finantzatutako "mailegu handi bat" emateko Ukrainari
Mailegua 46.000-50.000 milioi euro ingurukoa izango da. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak jarriko ditu funts gehienak Ukrainari mailegua emateko.
2024/06/13 - 14:41
G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.
2024/06/13 - 14:37
Italiako G7aren goi-bilera hasi da, Ukrainako egoera gai nagusi duela
G7aren goi-bilera Apulia eskualdean (Italiako hegoaldean) hasi da, Ukrainako gerran eta Kievi emandako laguntzan oinarrituta. Giorgia Melonik egin die ongietorria Borgo Egnazia luxuzko hotelera iritsi direnean.
2024/04/23 - 12:20
Sutan zegoen tren batek Kanadako London hiriaren erdialdea zeharkatu du
Trenak egurra eta antzinako tren-materiala garraiatzen zituen. Poliziak uste du sutea nahita piztua izan dela. Ez da inor zauritu eta suhiltzaileek garrak itzaltzea lortu dute.
2024/04/09 - 11:25
Milioika pertsona iluntasunean ''murgildu'' dira Mexikon, AEBn eta Kanadan
Mexiko iparraldea izan da eklipseaz gozatzeko toki egokiena. Satelite naturalak eguzkia Lurretik ikusita ezkutatzen duenean gertatzen den fenomenoa da. Datorren urtera arte itxaron beharko da eklipseaz gozatu ahal izateko, nahiz eta ez den osoa izango.
2024/04/08 - 09:30
Eguna gau bihurtuko du gaur eguzki-eklipse oso batek Mexikon, AEBn eta Kanadan
Iluntasunik ez da nabarituko Euskal Herrian. Eklipsea ikusiko den eremuetan, iraganeko eklipseetakoak baino zabalagoak eta populatuagoak izanik, turista oldeak espero dituzte. Kanadan, Niagara eskualdean, esaterako, larrialdi-egoera ezarri dute inguruko segurtasuna bermatze aldera.
2024/02/04 - 09:57
AEBk eta Erresuma Batuak Yemen bonbardatu dute, huthien aurkako operazio baten baitan
Yehya Sarea huthien bozeramaile militarrak baieztatu du erasoak jasan dituztela bart, eta ohartarazi duenez, "ez dira zigorrik gabe geratuko". AEBk, Erresuma Batuak, Australiak, Bahrainek, Kanadak, Danimarkak, Herbehereek eta Zeelanda Berriak osatutako koalizio batek egin ditu erasoak.
2024/01/17 - 11:42
Termometroak -50 ºC-ra jaitsi dira Kanadan, Artikoko aire-masa baten eraginez
Columbia Britaniarrean, herrialdearen mendebaldean, Puntzi Mountain herriko aireportuan, Vancouver hiritik 320 bat kilometrora, -46,9 ºC-tan kokatu da termometroa, baina haizearekin sentsazio termikoa -55 ºC-koa da.
2023/10/23 - 01:06
Gazako Zerrendako biztanleen aldeko manifestazioak izan dira mundu osoan
Israelen erasoaldi militarraren aurrean, milaka pertsonak babesa adierazi diete Gazako Zerrendako herritarrei Parisen, Bruselan, Montrealen, Stockholmen edota Kopenhagen, besteak beste.
2023/08/20 - 15:09
Baso-suteen ondorioz, 35.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Kanadako mendebaldean
1.052 foku inguru mantentzen dira aktibo, eta ez da baztertzen inguru horretan beste 30.000 pertsona ebakuatu behar izatea.
2023/08/19 - 13:45
Columbia Britaniarrak historian izan den baso-suteen denboraldirik txarrena bizi du
Columbia Britaniar probintziak, Kanadako mendebaldeko kostaldean, larrialdi egoera ezarri du ostiral gauean, azken 24 orduetan baso-suteek 10.500 hektarea erre ostean.
2023/07/18 - 14:47
Cirque du Soleil Donostiara iritsi da "Ovo" ikuskizunarekin
Iruñean "Crystal" ikuskizuna taularatu eta hilabete batzuetara, Donostia Arenara iritsi da konpainia, intsektuen ekosisteman oinarritutako ikuskizun bat aurkeztera uztailaren 19tik 23ra.