Kanada
2022/02/17 - 14:00
Bizirik irten diren 'Villa de Pitanxo' ontziko arrantzaleak eta hildakoen gorpuak bihar iritsiko dira Ternuara
Kanadak bertan behera utzi zituen asteazkenean 12 desagertuak bilatzeko lanak. Hala ere, gutxienez gaurko egunez miaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Galiziako Xuntak Kanadari.
2022/02/17 - 11:45
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola Marinen da Ternuako hondoratzearen inguruko azken orduko albisteak gertutik jarraitzeko. Gaur jakin dugu Xuntak Kanadari eskatu diola "gutxienez gaurko egunean" desagertuen bila jarraitzeko.
2022/02/17 - 08:08
Kanadak bertan behera utzi ditu behin betiko 'Villa de Pitanxo' ontziko 12 desagertuak bilatzeko lanak
Desagertutako marinelen senideek bilatzen jarraitzeko eskatu diete Kanadako agintariei. 3 arrantzale bizirik aurkitu dituzte, 12 daude desagertuta eta 9 gorpu berreskuratu dituzte.
2022/02/16 - 15:32
Eguraldi bortitza Villa de Pitanxo ontziko marinelen erreskate lana zailtzen ari da
10 metrora arteko olatua, haize bolada bortitzak eta -17ºC-ko sentsatzio termikoa. Baldintza horietan ari dira Vila de Pitanxo ontziko marinelen bila Ternuako uretan.
2022/02/16 - 09:31
Eguraldi txarrak Ternuan desagertutako arrantzaleen bilaketa oztopatzen du
Ternuako Banku Handian haize-boladak indartsuak dira eta horrek zaildu egiten du Villa de Pitanxo Galiziako arrantza-ontziko 11 tripulatzaileak bilatzeko eta erreskatatzeko lana.
2022/02/16 - 00:43
Bederatzi arrantzale hil eta 12 desagertu dira Kanadan, Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta
'Villa de Pitanxo' arrantza-ontzia Ternuan hondoratu da. 24 arrantzale zihoazen bertan, eta horietako hiru bizirik erreskatatu dituzte.
2022/02/15 - 21:37
Zazpi pertsona hil dira eta 14 desagertu Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta, Kanadan
Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratu da goizaldean Ternuan (Kanada), eta bertan zihoazen 24 bidaiarietako zazpi hil dira. Gainera, 14 desagertu dira eta hiru bizirik erreskatatu dituzte.
2022/02/15 - 09:37
Kanadak larrialdi egoera ezarri du txertoen kontrakoen protestei erantzuteko
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak azaldu duenez, neurri hau "denboran mugatua" izango da, erabilera "arduratsua eta neurrizkoa" izango da eta Armadara ez dela joko ziurtatu du.
2022/02/15 - 07:53
Kanadako lehen ministroak larrialdi egoera ezarri du murrizketen aurkako protestengatik
Justin Trudeauren hitzetan, neurri hori denboran "mugatua, arduratsua eta proportzionatua" izango da, eta ez dituela militarrak kalera aterako esan du.
2022/02/11 - 22:11
Kanadakoen antzeko murrizketen aurkako blokeoak jasotzeko prestatu da Paris
Ehunka ibilgailu elkartuko dira Frantziako hiriburuan, pandemiagatik ezarritako murrizketen eta txertoen aurka. Kanadako kamioilariek eragindako Ottawako blokeoa hartu dute eredu.
2022/02/11 - 22:11
AEBk eta Erresuma Batuak herrikideei Ukraina berehala uzteko eskatu diete
Hego Korea, Herbehereak, Danimarka, Norbegia, Letonia edo Estonia bezalako herrialdeek ere gauza bera eskatu diete euren herritarrei. Europar Batasunak, ostera, funtsezkoak ez diren langile diplomatikoei Ukrainatik alde egiten utziko die, herrialdearen egoera berriz aztertu ondoren.
2022/02/11 - 13:35
Kanadako Gobernua murrizketen aurkako "legez kontrako blokeoei" aurre egiten saiatzen ari da
Trudeauk krisi kabinetea deitu du Askatasunaren Konboiak antolatutako protesten eragina gutxitzeko, "merkataritza, lana, ekonomia eta gure komunitateak arriskuan jartzen dituelako".
2022/02/07 - 11:01
Ottawak larrialdi egoera ezarri du derrigorrezko txertaketaren aurka kamioilariek egindako protestengatik
Milaka manifestarik bat egin dute azken hamar egunetan Ottawako "askatasunaren konboiarekin", herrialdeko txertaketa-murrizketa guztiak bertan behera uztea eskatu duen mugimenduarekin.
2022/01/31 - 11:22
AEBko muga zeharkatzen duten kamioilarien derrigorrezko txertaketaren aurkako manifestazioa Kanadan
Milaka manifestarik herrialdeko txertaketa-murrizketa guztiak bertan behera uztea eskatu dute. Trudeau presidenteak "onartezintzat" jo ditu adierazpen horiek, eta "txertoa hartu edo muga zeharkatzeari utzi" behar diotela berretsi du.
2021/12/31 - 10:44
AIk herrialde aberatsen eta farmazeutikoen "porrota" salatu du, txertaketaren inguruko "desorekengatik"
Urteko balantzea egiterakoan, Amnistia Internazionalak kritikatu du milaka milioi pertsona utzi dituztela "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe".
2021/12/29 - 11:39
Omikron aldaerak % 11 igo ditu covid kasuak munduan, baina heriotzak jaitsi egin dira
Abenduaren 20tik 26ra 4,9 milioi kasu atzeman ziren planetan, azken zazpi hilabeteetako kopururik altuena, hildakoak 44.000 izan ziren bitartean.
2021/11/18 - 13:18
Kanadako Britainiar Columbiak larrialdi egoera ezarri du uholdeengatik
Columbia Britainiarrak larrialdi egoera ezarri du uholdeen eta luizien ondorioz. Uholde hauek milaka pertsona inkomunikatuta utzi dituzte, oinarrizko zerbitzuak geldiarazi dituzte eta gutxienez hildako bat eragin dute.
2021/11/17 - 09:48
Euriteek uholde handiak eragin dituzte Kanadan
Gutxienez pertsona bat hil da eta beste bi desagertuta daude Vancouverreko ipar-ekialdera luizi batek hainbat auto harrapatu ostean.
2021/11/10 - 21:37
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/10 - 19:07
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.