Albiste dira
TRAGEDIA TERNUAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanadak bertan behera utzi ditu behin betiko 'Villa de Pitanxo' ontziko 12 desagertuak bilatzeko lanak

Desagertutako marinelen senideek bilatzen jarraitzeko eskatu diete Kanadako agintariei. 3 arrantzale bizirik aurkitu dituzte, 12 daude desagertuta eta 9 gorpu berreskuratu dituzte.
Bilaketa dispositiboa Ternuan (Kanada). Argazkia: EFE
Bilaketa dispositiboa Ternuan (Kanada). Argazkia: EFE

Villa de Pitanxo Galiziako arrantza-ontzia hondoratu zenetik desagertuta dauden 12 arrantzaleak bilatzeko eta erreskatatzeko lanak bertan behera utzi dituzte behin betiko Kanadako agintariek, horiek bizirik aurkitzeko aukerarik ez dagoelako. Albistearen berri izan ostean, etsita, bila jarraitzeko eskatu diete senideek Kanadako agintariei. Ontzia asteartean hondoratu zen Ternuan. Azken balantzearen arabera, 3 arrantzale bizirik aurkitu dituzte, 12 desagertuta daude eta 9 gorpu berreskuratu dituzte.

Erreskateak Koordinatzeko Halifaxko Zentroak atzo amaitu zituen bilaketa lanak, 36 orduren ostean. Orain, poliziaren esku geldituko da auzia, eta itsasoan desagertutako pertsonen kasu gisa bideratuko dute.

Desagerturen bat bizirik topatzeko aukerak agortu direnean hartu dute erabakia Kanadako agintariek. Ternuako uretan azken orduotan izandako baldintzak kontuan hartuta, bilaketa eta erreskate lanak aurreikusitakoa baino gehiago luzatu ditu Kanadak; izan ere, 24 ordu igaro ondoren arrantzaleak bizirik aurkitzeko aukerarik ez dago.

Guztira, Villa de Pintanxo arrantza-ontziaren tripulazioa 24 langilek osatzen zuten. Marinen zuen portua, eta Manuel Nores armadore galiziarraren arrantza-ontzietako bat zen.

Ontzia hondoratu ondoren, 12 arrantzale desagertu ziren, 9 gorpu berreskuratu eta 3 arrantzale erreskatatu zituzten: Juan Padin ontziko patroia, Eduardo Rial Padin (patroiaren loba) eta Samuel Kwesi Koufie (Marinen bizi da, baina emaztea eta bost seme-alabak Ghanan ditu).

Hasiera batean, 10 gorpu berreskuratu zituztela eta 11 pertsonaren bila ari zirela jakinarazi zuten, baina datua okerra zen eta zuzendu egin dute.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X