Kanariak
2021/09/23 - 10:40
La Palmako sumendiaren gas toxikoak ostiralean irits daitezke Euskal Herrira
Gas horiek, batez ere sufre dioxidoa (SO2), atmosferatik mugituko dira, eta penintsulara eta Mediterraneotik barrena joango dira. Hala ere, adituek zehaztu dute gasok bost kilometroko altueran egongo dira, eta ez dute eragin handirik izango gainazaleko airearen kalitatean.
2021/09/23 - 01:32
Labak dena suntsitzen segitzen du La Palman, baina abiadura galdu du eta ez dago argi itsasora iritsiko den
Labaren abiadura moteltzeak gutxienez Todoqueko bizilagunei etxera itzultzeko aukera eman die, funtsezko agiriak eta gauzak salbatzeko. Sumenditik ateratzen ari den labak 154 hektarea estali eta 320 eraikin txikitu ditu dagoeneko.
2021/09/22 - 22:53
Olatu solidarioa La Palmako erupzioaren kaltedunekin
Arropa, zapatak, higiene-produktuak, eskuoihalak, animalientzako elikagaiak, barruko arropa berria eta mantak dira, besteak beste, uharteko kaltetuei laguntzeko eskatzen ari diren dohaintzak.
2021/09/22 - 22:42
Laba isuriak moteldu egin dira, eta adituek itsasora ez iristeko arriskua dagoela uste dute orain
Geldo bada ere, lau metro orduko abiadan, laba errekak etenik gabe aurrera jarraitzen du herria irensten. Orain ez dago argi itsasora iritsi ere egingo den eta hala bada noiz gertatuko den hori.
2021/09/22 - 19:10
Todoque inguruko ehunka familiak etxera joan eta gauzak hartzeko aukera iizan dute
Nekazariei baimena eman diete ananak jasotzeko, eta ondorioz, Todoque inguruko bideetan pilaketak sortu dira. 19:00ak arte daukate baimena bizilagunek etxera joan eta gauzak jasotzeko.
2021/09/22 - 18:56
La Palmako sumendia indartuta dabil azken 24 orduotan
Barruan 13 milioi metro kubiko magma daude, soinua baino azkarrago ateratzen ari direnak, eta horrela jarraituko du asteetan zehar. Bere botere suntsitzaileak ez du mugarik.
2021/09/22 - 11:30
La Palmako sumendiaren erupzioaren eraginez sei errepide daude moztuta
Laba itsasora gerturatzen ari da eta sei errepide itxi behar izan dituzte. Kaltetutako errepideak El Paso, Los Llanos de Aridane, Tajuya eta Todoque udalerrietan daude.
2021/09/22 - 10:57
Ehunka etxebizitza suntsituta eta hainbat errepide kolapsatuta La Palman, labaren aurrerapenaren ondorioz
Sumenditik ateratzen ari den laba bi mihitan zatituta jaisten ari da, horietako batek "mugimendu oso txikia" du, apenas 2 metro orduko abiadura. Bestea, aldiz, errukigabe magaletik behera doa, astelehen gauean zabaldutako aho berriak elikatuta.
2021/09/22 - 00:43
La Palmako sumendia beste fase leherkorrago batean sartu da
Kanarietako Bolkanologia Institutuak (Involcan) jakitera eman duenez, La Palmako sumendiak fase leherkorragoa du pitzadura nagusiaren barruan.
2021/09/21 - 22:51
Bidean topatzen duen oro irensten jarraitzen du labak La Palma irlan
Gutxienez 166 etxebizitza, 100 hektarea lur eta 400 bat ganadu esplotazio ezerezean geratu dira. Kalteak 400 milioi euro baino gehiagokoak izango direla aurreikusten da.
2021/09/21 - 20:54
ZUZENEAN: Espero baino geldoago itsasora bidean den laba errekak Todoque herriaren zati bat irentsi du
Sumenditik ateratzen ari den laba bi mihitan zatituta jaisten ari da: bata motel doa, orduko 2 metroko abiaduran; bestea, aldiz, azkarrago, astelehen gauean zabaldutako aho berriak elikatuta.
2021/09/21 - 17:56
Agintariek "zuhurtzia" eskatu diete La Palmako herritarrei, egoera "aurreikusi ezin" daitekeelako
Sumendiaren gertuko errepideetan barrena ez ibiltzeko galdegin diete, larrialdi zerbitzuen lana ez oztopatzeko. Ez dute baztertu jende gehiago ebakuatu behar izatea.
2021/09/21 - 17:09
Zer gertatuko da laba itsasora iristen bada?
Meteorologoek uste dute laba itsasora iristeak tokian baino ez duela eragingo; ez dirudi euri azidoa isuriko luketen lainoak sortuko direnik itsasotik. Kezka handiagoa dute kontaktuaren momentuan sortuko diren gas toxikoengatik.
2021/09/21 - 16:25
Sumendien erupzioen ondoren, labak estalitako lurrak ezertarako balio ez dutela geratzen dira
Adituek esan dutenez, porlana botatzea bezalakoa da. Orain arte, La Palmako sumendiak 160 hektarea inguru suntsitu ditu.
2021/09/21 - 16:21
Milaka bizilagunek etxetik irten behar izan dute La Palman eta lana ere arriskuan daukate
Sumendiak zer bilakaera izango duen inork ez daki eta inguruko herritar guztiak alertan daude. Ebakuazioak areagotu egin dira bederatzigarren zuloa ireki ostean.
2021/09/21 - 16:17
Labaren itsasorako ibilbidean, Todoque herria arriskuan dago orain, mila lagun baino gehiagoko herria
Bart espero zen suzko erreka itsasora iristea, baina abiadura nabarmen moteldu ostean, Todoque eta Los Llanos arteko kosta eremura gerturatzen jarraitzen du orduotan parean topatzen duen guztia errauts bihurtuz.
2021/09/21 - 14:26
Eusko Jaurlaritzak elkartasuna adierazi die La Palmako erupzioan kaltetutako guztiei
Bingen Zupiria bozeramaileak jakinarazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak mezu bana bidali die Kanarietako presidenteari eta La Palmako Kabildoko presidenteari.
2021/09/21 - 13:55
La Palmako sumendiaren labak 166 etxe suntsitu ditu itsasorako bidean
La Palmako sumendiaren laba itsasora heltzeko zorian dago. Bidean 166 etxebizitza suntsitu ditu dagoeneko eta 103 hektarea estali ditu.
2021/09/21 - 10:39
Beste aho bat zabaldu da La Palmako sumendian
Aho nagusitik 900 metrora zabaldu da aho berria. Hori dela eta, beste herri bateko, Tacandeko, herritarrak ere ebakuatu behar izan dituzte.
2021/09/21 - 08:59
Erupzio-aho berri bat sortu da, eta ehunka pertsona gehiago ebakuatu dituzte La Palman
Astelehen arratsaldera arte, 5.500 bizilagun baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte beren etxebizitzetatik, horien etxeak erupzio-eremutik gertu daudelako edo labak egingo duen bidean daudelako.