Kanariak
2024/04/21 - 00:40
Milaka pertsonak protesta egin dute Kanarietan, neurrigabeko turismoaren aurka
57.200 pertsona baino gehiago atera dira larunbatean kalera Kanarietako hiri nagusietan, 'Kanariar uharteek muga bat dute' lelopean deitu diren manifestazioetan parte hartuz egungo eredu turistikoa salatzeko. Protesta jendetsuena Santa Cruz Tenerifekoan izan da, 30.000 pertsona batu baitira bertan.
2024/03/05 - 15:09
PPk gezurretan aritzea leporatu dio Armengoli, Fiskaltzak ikertzen duela adierazi baitu
Miguel Tellado PPk Kongresuan duen bozeramaileak gezurretan aritzea leporatu dio Francina Armengoli (PSOE), Justizia ikertzen ari dela ukatu duelako, Balear Uharteetan eta Kanarietan pandemian maskarak erosteagatik Europako Fiskaltzak astelehen honetan abiatu duen ikerketaren harira.
2024/03/04 - 21:54
Kanarietako eta Balear Uharteetako musukoen erosketak ikertuko ditu Europako Fiskaltzak
Partikular baten salaketa jaso ondoren, Europako Fiskaltzak (EPPO, ingelesezko siglak) funts publikoak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta influentzia-trafikoa egotzita ikerketa formala abiatzeko erabakia hartu du.
2024/02/23 - 17:54
Aldin eta Lidlen saldutako txokolatezko gaileta batzuetan metal arrastoak egon daitezkeela ohartarazi dute
Gaileta sorta horiek (Cookies Aux Trois Chocolats, Grandino triple chocolate eta Nougatelli) Estatuko zenbait erkidegotan banatu dituzte, tartean EAEn.
2023/12/30 - 12:52
40.500 migratzaile baino gehiago iritsi dira Kanaria uharteetara 2023an
Itsas Salbamenduak 246 migratzaile zeramatzaten hiru kaiuko erreskatatu ditu ostiral honetan, Kanaria uharteetatik gertu. Hierro uhartera, Kanarietako uharte txikienera (11.700 biztanle inguru ditu), ia 15.000 pertsona iritsi dira 2023ko maiatzetik.
2023/12/25 - 21:39
286 pertsona migratzaile heldu dira azken orduetan Kanarietako kostaldera
Bost ontzi iritsi dira azken 24 orduetan. Saharaz hegoaldekoak dira, batzuk Mauritaniatik abiatu direla esan diete Itsas Salbamendu zerbitzuetako arduradunei eta zortzi egun zeramatzatela noraezean, iritsi diren arte.
2023/10/28 - 20:40
20 pertsona baino gehiago hil dira Tenerifera iritsitako patera batean, tartean adingabe bat
221 pertsona onik erreskatatu dituzte. 12 bat urteko mutikoaren gorpua ontzian bertan topatu dute, eta gainerakoenak itsasora bota zituzten, onik atera direnek kontatu dutenez.
2023/10/27 - 18:01
Azken egunetan Kanarietara iritsitako milaka migratzaileetako 36 Gasteizera eraman dituzte
Denis Itsaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi du Espainiako Gobernuak "iritsieren pilaketa arintzeko" martxan jarritako egitasmoaren baitan egin dutela lekualdaketa.
2023/10/23 - 12:09
1.606 pertsona migratzaile iritsi dira Kanaria uharteetara joan den asteburuan
Larunbatean, Saharaz hegoaldeko 1.157 lagun heldu ziren, eta igandean, bost ontzitan, 449 pertsona migratzaile gehiago.
2023/10/22 - 15:31
Saharaz hegoaldeko ehunka migratzaile iritsi dira azken egunetan Hierro uhartera
Larunbatean, 813 iritsi ziren, horietako 320 itsasontzi bakar batean, sekula Kanarietan zenbatu den kopuru handiena.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/10/07 - 14:57
1.200 migratzailetik gora heldu dira Kanarietara bi egunean
Ostiralean, 13 itsasontzi iritsi ziren artxipelagora, 1.000 pertsona baino gehiagorekin, eta larunbatean 264 erreskatatu dituzte Espainiako kostaldetik gertu.
2023/09/15 - 00:58
Aske geratu dira adingabe baten bideo sexuala zabaltzeagatik atxilotutako Real Madrileko harrobiko jokalariak
Biktimaren amak jarri zuen salaketa irailaren 6an, Kanaria Handiko Mogan herrian. Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek grabatu zuen bideoa uda hasieran, neskaren baimenik gabe.
2023/09/04 - 23:15
550 pertsona migratzaile erreskatatu dituzte astelehen honetan Kanarietan
Gaur goizean, Itsas Salbamenduak 363 migratzaile erreskatatu ditu Kanariar Uharteetatik gertuko uretan, eta arratsaldean laugarren ontzi bat ikusi dute Tenerife hegoaldean, 187 pertsonarekin.
2023/09/02 - 22:39
Goialdeko depresioagatik alertan daude Espainiako erkidego guztiak, Kanaria uharteak eta Ceuta izan ezik
Denboraleak bi hildako utzi ditu Pirineoetan. Gainera, Valentzian tornado txikiak sortu dira itsasoan, eta Logroñon musika jaialdi bat bertan behera utzi behar izan dute euri jasengatik.
2023/08/25 - 11:59
Tenerifeko sutea egonkortuta, 14.624 hektarea erre ondoren
Hasi eta bederatzi egunera, Tenerifeko sutea egonkortu egin da, 14.624 hektarea erreta utzita 88 kilometroko perimetroan. Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak ohartarazi du litekeena dela suspertzeak egotea, baina horiei aurre egiteko baliabideak prest daudela.
2023/08/23 - 15:55
Tenerifeko suteak kontrolik gabe jarraitzen du, baina perimetro gehiena egonkortuta dago
Gau lasai baten ondoren, Tenerifeko suteak erretako eremua 14.751 hektareatan mantendu da. Tenperatura altuak direla eta, fokuak berriz piztea espero dute, batez ere iparraldean. Gaur, lanean jarraitzen dute sua itzaltzeko.
2023/08/21 - 12:52
Tenerifeko sutea "oraindik kontrolatu gabe" dagoela adierazi du Kanarietako presidenteak
Fernando Clavijo presidenteak jakinarazi duenez, etxera itzuli dira jada kaltetutako herritar asko, gauean zehar egindako lanen ondoren. Horrekin batera, Pedro Sanchez Gobernuko presidentea Tenerifeko hegoaldean izango da gaur, azpiegitura zientifikoetan eragindako kalteak ikusteko.
2023/08/20 - 21:18
Tenerifeko sutea "nahita eragindakoa" izan zela baieztatu dute
Suak 11.600 hektarea erre ditu jada eta 12.000 pertsona baino gehiago birkokatu behar izan dituzte. Pedro Sanchez Espainiako Gobernua Tenerifera joango da astelehen honetan, sutea bertatik bertara jarraitzeko.
2023/08/20 - 00:45
Sua kontrolatu ezinik jarraitzen dute Tenerifen eta dagoeneko 6.000 hektarea baino gehiago erre dira
Baso-sutea abuztuaren 15eko gauean piztu zen Arafo mendian, Tenerife uhartean, eta 26.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko. Airearen kalitatean ere eragina izan du suak.