Kanariak
2023/10/28 - 20:40
20 pertsona baino gehiago hil dira Tenerifera iritsitako patera batean, tartean adingabe bat
221 pertsona onik erreskatatu dituzte. 12 bat urteko mutikoaren gorpua ontzian bertan topatu dute, eta gainerakoenak itsasora bota zituzten, onik atera direnek kontatu dutenez.
2023/10/27 - 18:01
Azken egunetan Kanarietara iritsitako milaka migratzaileetako 36 Gasteizera eraman dituzte
Denis Itsaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi du Espainiako Gobernuak "iritsieren pilaketa arintzeko" martxan jarritako egitasmoaren baitan egin dutela lekualdaketa.
2023/10/23 - 12:09
1.606 pertsona migratzaile iritsi dira Kanaria uharteetara joan den asteburuan
Larunbatean, Saharaz hegoaldeko 1.157 lagun heldu ziren, eta igandean, bost ontzitan, 449 pertsona migratzaile gehiago.
2023/10/22 - 15:31
Saharaz hegoaldeko ehunka migratzaile iritsi dira azken egunetan Hierro uhartera
Larunbatean, 813 iritsi ziren, horietako 320 itsasontzi bakar batean, sekula Kanarietan zenbatu den kopuru handiena.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/10/07 - 14:57
1.200 migratzailetik gora heldu dira Kanarietara bi egunean
Ostiralean, 13 itsasontzi iritsi ziren artxipelagora, 1.000 pertsona baino gehiagorekin, eta larunbatean 264 erreskatatu dituzte Espainiako kostaldetik gertu.
2023/09/15 - 00:58
Aske geratu dira adingabe baten bideo sexuala zabaltzeagatik atxilotutako Real Madrileko harrobiko jokalariak
Biktimaren amak jarri zuen salaketa irailaren 6an, Kanaria Handiko Mogan herrian. Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek grabatu zuen bideoa uda hasieran, neskaren baimenik gabe.
2023/09/04 - 23:15
550 pertsona migratzaile erreskatatu dituzte astelehen honetan Kanarietan
Gaur goizean, Itsas Salbamenduak 363 migratzaile erreskatatu ditu Kanariar Uharteetatik gertuko uretan, eta arratsaldean laugarren ontzi bat ikusi dute Tenerife hegoaldean, 187 pertsonarekin.
2023/09/02 - 22:39
Goialdeko depresioagatik alertan daude Espainiako erkidego guztiak, Kanaria uharteak eta Ceuta izan ezik
Denboraleak bi hildako utzi ditu Pirineoetan. Gainera, Valentzian tornado txikiak sortu dira itsasoan, eta Logroñon musika jaialdi bat bertan behera utzi behar izan dute euri jasengatik.
2023/08/25 - 11:59
Tenerifeko sutea egonkortuta, 14.624 hektarea erre ondoren
Hasi eta bederatzi egunera, Tenerifeko sutea egonkortu egin da, 14.624 hektarea erreta utzita 88 kilometroko perimetroan. Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak ohartarazi du litekeena dela suspertzeak egotea, baina horiei aurre egiteko baliabideak prest daudela.
2023/08/23 - 15:55
Tenerifeko suteak kontrolik gabe jarraitzen du, baina perimetro gehiena egonkortuta dago
Gau lasai baten ondoren, Tenerifeko suteak erretako eremua 14.751 hektareatan mantendu da. Tenperatura altuak direla eta, fokuak berriz piztea espero dute, batez ere iparraldean. Gaur, lanean jarraitzen dute sua itzaltzeko.
2023/08/21 - 12:52
Tenerifeko sutea "oraindik kontrolatu gabe" dagoela adierazi du Kanarietako presidenteak
Fernando Clavijo presidenteak jakinarazi duenez, etxera itzuli dira jada kaltetutako herritar asko, gauean zehar egindako lanen ondoren. Horrekin batera, Pedro Sanchez Gobernuko presidentea Tenerifeko hegoaldean izango da gaur, azpiegitura zientifikoetan eragindako kalteak ikusteko.
2023/08/20 - 21:18
Tenerifeko sutea "nahita eragindakoa" izan zela baieztatu dute
Suak 11.600 hektarea erre ditu jada eta 12.000 pertsona baino gehiago birkokatu behar izan dituzte. Pedro Sanchez Espainiako Gobernua Tenerifera joango da astelehen honetan, sutea bertatik bertara jarraitzeko.
2023/08/20 - 00:45
Sua kontrolatu ezinik jarraitzen dute Tenerifen eta dagoeneko 6.000 hektarea baino gehiago erre dira
Baso-sutea abuztuaren 15eko gauean piztu zen Arafo mendian, Tenerife uhartean, eta 26.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko. Airearen kalitatean ere eragina izan du suak.
2023/08/19 - 17:14
Suteek kontrolik gabe jarraitzen dute Tenerifen eta dagoeneko 5.000 hektarea erre dira
Gaurko eguraldia dela eta, gainera, egoerak okerrera egingo duela uste dute: Haizeak gogor joko du eta tenperatura altua izango da. Imanol Zuaznabar barkaldoko geografo eta argazkilariarekin hitz egin du EITBk eta etsita agertu da. 4.500 pertsonak utzi behar izan dute jada euren etxea.
2023/08/18 - 10:56
Tenerifeko suteak kontroletik kanpo jarraitzen du
Tenerifeko baso-suteak uharteko zortzi udalerritako 3.273 hektarea kaltetu ditu, baina sua itzaltzeko lanetan abian jarritako defentsa-lerroetako batzuk ondorioak izaten hasi dira.
2023/08/17 - 16:34
60 migratzaile baino gehiago hil dira Senegaldik atera eta Kanarietara zihoan kaiuko batean
Ia 40 egun noraezean ibili ondoren oso egoera larrian, Cabo Verdetik 240 kilometrora aurkitu zituen astelehenean arrantza-ontzi espainiar batek. Bizirik atera diren 38 lagun horiek kontatu diete euren istorioa arrantzaleei, eta bidean 60 bat lagun hil direla aitortu ere.
2023/08/17 - 16:24
Atzo piztutako suteari aurre egin ezinik jarraitzen dute Tenerifen
Itzaltze-lanak oso zailak gertatzen ari dira, oso eremu malkartsua delako, eta dagoeneko suak eragindako kea hiriburura eta uharteko hainbat bazterretara zabaldu da. Kanarietan aspaldian izandako suterik zailena dela azaldu dute agintariek.
2023/08/16 - 14:33
Lau herri hustu eta bi errepide itxi behar izan dituzte Tenerifen, sute baten ondorioz
Gaur goizaldean Tenerifen piztutako baso-suteak indar handia du eta sua itzaltzea oso zaila da, lurraren orografia dela eta, Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak jakitera eman duenez.
2023/08/13 - 13:10
Kanariar Koalizioak EAJ Kongresuko Mahaiko buru izatea proposatu du
Fernando Clavijo Kanarietako Gobernuko presidente eta Kanariar Koalizioa alderdiko buruak EAJ Kongresu berriaren buru izatea proposatu du. Hala adierazi du 'La Vanguardia' egunkarian egindako elkarrizketa batean, non esan duen gustatuko litzaiokeela organoa "nazionalista batek" zuzentzea.