migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 pertsona baino gehiago hil dira Tenerifera iritsitako patera batean, tartean adingabe bat

221 pertsona onik erreskatatu dituzte. 12 bat urteko mutikoaren gorpua ontzian bertan topatu dute, eta gainerakoenak itsasora bota zituzten, onik atera direnek kontatu dutenez.
Gaur erreskatatu duten ontzia.
Gaur erreskatatu duten ontzia. Argazkia: @salvamentogob

Beste tragedia bat Kanarietako uretan. 20 pertsona baino gehiago hil dira Tenerife hegoaldera gaur heldu den patera batean egindako bidaian, Espainiako larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez. Hildakoen artean 12 edo 13 urteko mutiko bat dago. Gainerakoen hilotzak itsasora bota zituztela azaldu dute onik atera direnek. 

221 pertsona bizirik erreskatatu dituzte. Horietako 15 ospitalera eraman dituzte eta 100 bat ontzian bertan artatu dituzte.

Kaiukoa Gambiatik atera zen, 240 lagun baino gehiago zeramatzala. Sasemar 101 hegazkinak ostiral arratsaldean atzeman zuen patera, noraezean. Caliope salbamendu ontzia eta Rio Tajo Guardia Zibilaren patruila ontzia bertaratu ziren, eta 23:30ean erreskatatu zituzten. 

Hildako bat eta hainbat lagun kordea galduta topatu zituzten erreskate taldeek. Berehala, larrien zeuden lau pertsonak helikopteroz eraman zituzten Tenerife iparraldeko aireportura, bertatik ospitalera eramateko. Horietako bi Kanarietako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten, eta beste biak La Candelaria erietxera. 

Gainerakoak Los Cristianos porturaino eraman zituzten, eta 05:25 aldera atera dituzte ontzitik. Lehorreratutako 11 migrante erietxera eraman dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X