Kantabria
2020/08/07 - 14:17
Bederatzi atxilotu Bilbon eta Irunen, legez kanpoko immigrazioa erraztea egotzita
Sareak Kantabriako higiezinen agentzia baten bidez etxebizitzak alokatzen zituen, Euskadin bizi ziren atzerritarren izenean, eta erroldatu ondoren familia berrelkartzea eskatzen zuten.
2020/07/31 - 19:33
Bilboko mendizale bat hil da Europako mendietan
Guardia Zibila istripua nola gertatu zen ikertzen ari da. Dirudienez, 34 urteko mendizaleak irrist egin zuen, eskalatzen ari zela, eta 20 metroko erorikoa izan zuen.
2020/07/20 - 18:19
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan
Aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten igandean.
2020/07/18 - 19:08
Kantabriarako joan-etorriek auto-pilaketak eragin dituzte AP-8an
Ez da egon trafiko arazorik, orokorrean, EAEko errepideetan, AP-8ko puntu horretan izan ezik. Pilaketak 14 kilometro artekoak izan dira eguerdian, mugatik Barakaldoraino.
2020/07/17 - 20:06
Laredotik bueltatzean desagertu zen Eibarko gazte baten bila ari dira
Joan den astelehenean itzuli behar zen Eibarrera Kantabriatik. 26 urteko mutilak autobusa hartu zuen Laredon eta Bilboraino joan zen. Bizkaiko hiriburuan galdu zuten haren arrastoa.
2020/07/16 - 11:49
15 metroko ezponda batetik eroritako 59 urteko iruindar bat erreskatatu dute Liebanan
Immobilizatu ostean, Valdecillako Ospitalera eraman zuten, 15 metroko erorketan egindako lesioak artatzera.
2020/07/16 - 01:01
Maskara derrigorrezkoa da jada Kantabrian
Ez eramateak, nahiz eta gainerako pertsonekin 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzeko aukera izan, 100 eurorainoko isunak ekar litzake.
2020/07/13 - 21:02
Kantabrian "laster" nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea
Dekretua bihar edo asteazkenean argitaratuko dute, "beranduenez". Beste erkidego batzuetan ere, maskara erabili beharko dutela iragarri dute; Asturiasen, Errioxan eta Andaluzian, esaterako.
2020/07/13 - 13:38
Kantabrian koronabirusean positibo eman zuen turista euskaldun bat, etxean isolatuta
Turistarekin zeuden beste zazpi lagunei ere PCR proba egin diete kontaktu-azterketa bat egiteko. Guztiek negatibo eman dute.
2020/07/04 - 18:14
10 kilometrorainoko auto-ilarak Trapagaran eta Muskiz artean, Kantabriako noranzkoan
14:30 aldera amaitu dira arazoak. Bestalde, furgoneta bateko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan, bere ibilgailuarekin sakan batetik behera erori ondoren, Karrantza parean.
2020/06/26 - 22:03
Nazioarteko mugimendu gutxiko eta barne mugimendu handiko uda aurreikusi du Trafikok
Euskal Autonomia Erkidegoan eta EAEko erkidego mugakideetan zirkulazio fluxu handiagoa espero dute.
2020/06/20 - 16:55
Milaka dira gaur Kantabriarako bidea hartu duten euskal herritarrak
Joan-etorriak errepideetan, hondartzetan eta ostalaritzan, nola ez, atzeman dira batez ere.
2020/06/19 - 22:50
Uste baino lasaiago izan da lehenengo irteera-operazioa
Gaurko aurreikusita zeuden 43.000 joan etorriek ikusmin handia sortu dute. Baina espero zen auto ilararik ez da egon gaurkoan.
2020/06/19 - 21:21
Kontsultatu zirkulazioaren egoera zuzenean
Asteburu honetan Bizkaia eta Kantabria artean zirkulazio handia espero da, bi lurraldeen arteko mugikortasun baimendu eta gero.
2020/06/19 - 15:44
Iritsi dira lehen euskal herritarrak Kantabriara, uda pasatzeko asmotan
Kantabriako herri askotan zain dira euskal herritarrak noiz iritsiko, Laredon edo Nojan esaterako. Lehenengo euskaldunak goizean goiz irten dira Kantabriara bidean.
2020/06/19 - 12:43
Normaltasun berrian arauak bete beharraz jabetzeko deia egin du Urkulluk
Lehendakariak hiru mezu plazaratu nahi izan ditu ekitaldian: bata oroitzapenarena, bestea aitortzarena eta esker onarena, eta hirugarrena kontzientziazioarena.
2020/06/19 - 11:58
Urkulluk eta Revillak alarma egoerari amaiera eman diote Cobaronen
Lehendakariak eta Kantabriako presidenteak alarma egoerari amaiera eman dion ekitaldian parte hartu dute ostiral honetan. Biak, maskarak jantzita, Cobaronen elkartu dira.
2020/06/19 - 11:25
Urkullu eta Revilla Cobaronen bildu dira, mugikortasunaren irekiera irudikatzeko
Iñigo Urkullu eta Miguel Angel Revilla Muskizko Cobaron auzoan izan dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kantabriaren arteko mugikortasuna berreskuratu den lehen egunean.
2020/06/19 - 10:55
Ertzaintzak indartu egingo du trafikoaren zaintza eta kontrola Kantabriako mugan
Gauza bera egingo du mugakide diren gainerako erkidegoekin eta Ipar Euskal Herrikoarekin horietara mugitzea posible izaten denean.
2020/06/17 - 18:26
Urkulluk eta Revillak ekitaldia egingo dute Cobaronen, mugikortasuna zabaltzeko
Kantabriak eta Euskadik bi "komunitate segururen" irudia sinbolizatu nahi dute osasunaren ikuspegitik, eta bisitariei "kontuz" ibiltzeko eskatu nahi diete mugikortasuna ireki ondoren.