Kantabria
2021/07/29 - 23:19
Justiziak urrundu egin du lokaletan sartzeko covid frogak eskatzeko aukera
Bestalde, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak ostegun honetan ohartarazi duenez, bere Gobernuak neurria "ziurrenik" onartuko egingo du, birusaren transmisioa "oso kezkagarria" delako.
2021/07/29 - 16:59
Taberna eta jatetxe barrualdeak itxi dituzte Kantabriako 19 udalerrietan
Hirugarren alerta mailan dauden Kantabriako 19 udalerrietan, taberna eta jatetxe barrualdeak itxita egon behar dira; jendea, berriz, terrazetan.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/23 - 18:14
Hondoratu egin da Armintza parean su hartutako arrantza-ontzia
Armintzako kostaldean (Bizkaia) su hartu zuen bart Santoñako (Kantabria) arrantza-ontziak, eta azkenean hondoratu egin da, sua itzaltzeko lanak egin dituzten arren. Eskifaiako 11 kideak onik atera dituzte.
2021/07/23 - 13:40
Santoñako arrantza-ontzi bateko 11 marinel onik erreskatatu dituzte Armintzan
"Siempre al Alba" ontziaren sutea goizaldean piztu da. Ontziko hamaika tripulatzaileak "Nuevo Terreño" arrantza-ontziak erreskatatu ditu (@salvamentogob-ren irudiak).
2021/07/16 - 16:28
Kataluniako Auzitegi Nagusiak goizaldeko 01:00etatik 6:00etara etxeratze agindua baimendu du
Asteburua ate-joka dela, Kataluniako Auzitegi Nagusiak baimendu du etxeratze-agindua. Gaur bertan sartuko da indarrean; goizaldeko 01:00tatik 06:00tara. 161 udalerriri eragingo dio neurriak, 6 milioi herritar ingururi.
2021/07/15 - 21:25
Marinel bat desagertu da eta bederatzi erreskatatu dituzte Santanderren arrantza-ontzia irauli ostean
Arrantzan zeuden 10 tripulatzaileetatik bederatzi erreskatatu zituzten, baina Itsas Salbamendua desagertutako baten bila ari da. Irudiak: 11TV Kantabria.
2021/07/14 - 16:33
Kantabriak etxeratze agindua ezarri eta bilkurak mugatu nahi ditu goizeko 1:00etatik 6:00etara
Kantabriak 527ko intzidentzia metatua du 100.000 biztanleko. 20 eta 29 urte artekoan artean, berriz, laukoitza, ia 2.000koa da.
2021/07/14 - 15:43
Kantabriak eta Kataluniak etxeratze-agindua ezarri nahi dute; Kanarietan Justiziak arbuiatu egin du
Valentziak, aldiz, auzitegien baimena erdietsi du etxeratze-agindu selektiboa indarrean jartzeko.
2021/07/13 - 13:57
Nafarroan sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketan aritzen zen talde bat desegin dute
Bi pertsona atxilotu dituzte Kantabrian, eta beste bat Burgosen. Antza denez, sare sozialetako iragarki faltsuen bidez engainatzen zituzten biktimak.
2021/07/05 - 16:33
Katalunian 5. olatuan bete-betean daude, eta erietxeetan nabaritzen hasi dira
Kasu berriak kontrolatu ezinik dabil Katalunia, azken 24 orduetan, 3.563 positibo gehiagorekin. Intzidentzia metatua 337,97koa da jada, Estatuko handiena; eta birsorkuntza tasa 2,99ra igo da.
2021/07/02 - 22:27
Kantabriak gaueko aisialdia itxiko du 16 udalerritan
Neurria 14 egunez mantenduko da oraingoz, eta arrisku epidemiologikoaren arabera luzatzea aztertuko dute aurrerago.
2021/06/04 - 17:50
Hainbat ibilgailuren arteko istripuak pilaketak eragin ditu AP-8 autobidean, Basaurin
Istripua Malmasingo tunelean gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/05/05 - 16:00
Revillak Euskadiko murrizketen inguruko "gaizki-ulertua" deitoratu du
Kantabriako presidenteak adierazi du gaizki ulertu zuela Euskadin alarma egoera amaitzen denean indarrean sartuko den dekretuaren inguruan lehendakariarekin egindako mezu trukea.
2021/05/05 - 12:58
Iñigo Urkullu: ''Ez dut Kantabriako presidentearekin hitz egin''
Iñigo Urkullu lehendakariak bere harridura adierazi dio gaur Miguel Angel Revilla presidenteari atzo egindako adierazpenengatik.
2021/05/04 - 21:26
Revilla: 'Lehendakariak esan dit itxiera perimetrala mantenduko duela'
Kantabriako presidentearen esanetan, lehendakariak gutun batean baieztatu dio alarma egoera amaitu eta gero EAEko konfinamendu perimetralari eutsiko diola.
2021/05/04 - 21:05
Urkulluk EAEko itxiera perimetrala mantenduko duela baieztatu diola esan du Revillak
Kantabriako presidentearen esanetan, lehendakariak gutun batean baieztatu dio alarma egoera amaitu eta gero EAEko konfinamendu perimetralari eutsiko diola.
2021/04/29 - 22:31
Sanchezek Urkulluri neurriei eusteko bermeak emango dizkiola uste du Revillak
EAEko intzidentziaren erdia dute Kantabrian, eta Euskadi okerragoa dagoenez, Revillari larria irudituko litzaioke Moncloak murrizketak mantentzeko tresnarik ez ematea.
2021/04/09 - 18:13
ETAko beste hiru preso gerturatu dituzte Euskal Herrira
Fernando Elejalde, Iñigo Vallejo eta Garikoitz Etxeberria dira, eta Leonen, Kantabrian eta Palentzian sartuko dituzte, hurrenez hurren.