Kantabria
2020/11/13 - 14:43
Castro Urdialesko krimenaren akusatuak gertakariekin zerikusirik ez duela esan du
Carmen instrukzio-epaitegira 11:00ak aldera iritsi eta 20 bat minutu geroago bertatik atera da. Duela urtebete baino gehiago gertatutakoa agerian gelditu zenetik emakumea espetxean dago.
2020/11/09 - 21:45
Kantabrian eta Andaluzian areagotu egin da kezka azken orduetan
Espainiar Estatuan 512 pertsona hil dira asteburuan. Positiboen kopuruak ere goraka jarraitzen du autonomia erkidego gehienetan.
2020/11/01 - 16:39
Madrilen, Logroñon, Malagan eta Santanderren izan dira bart liskarrak
Hirugarren istilu gaua izan da Espainian. Madrilgo liskarretan 32 atxilotu eta 12 zauritu egon dira. Poliziaren aurka oldartzeaz gainera, denden aurka ere egin dute Logroñon manifestariek.
2020/10/30 - 13:59
Konfinamendu perimetrala ezarri dute Estatuko autonomia erkidego ia guztietan
Oraingoz ez dute mugikortasuna mugatu Extremaduran, Balear Uharteetan eta Kanarietan. Madrilek mugikortasuna Domu Santuko eta Almudenako zubietara mugatu du.
2020/10/30 - 09:50
Kantabria, azaroaren 9ra arte itxita
Horrez gain, datorren astean eskolak zabalik egongo dira (izatez, jarduera gabeko astea zen), familien mugikortasuna eragozteko.
2020/10/29 - 21:25
Kantabria itxi egingo dute gauerditik aurrera
Gauerditik azaroaren 9ra ezingo da Kantabriara sartu ez atera. Ikasleen datorren asteko opor astea bertan behera utzi du Kantabriako presidenteak.
2020/10/26 - 17:42
Etxeratze aginduan Kantabria eta Euskadiren arteko koordinazioa eskatu du Revillak
Haren ustez, Urkulluk etxeratze agindua gauerdia orduko ezarriko balu, areagotu egingo lirateke Euskadi eta Kantabria arteko joan-etorriak.
2020/10/24 - 09:55
Ordulariak ordubete atzeratzeko ordua
Urriaren 24tik 25erako goizaldean, 03:00etan 02:00ak izango dira.
2020/09/26 - 18:52
Loiuko enpresa bateko langilea hil da lan-istripuan, Kantabrian
CCOOk ezbeharra ikertzeko eskatu du eta elkarretaratzea deitu du astelehenerako, hilak 28, Sondikako tren geltokiaren aurrean.
2020/09/25 - 22:02
Sidenorrek eta sindikatuek ez dute akordiorik lortu erregulazio txostenaren inguruan
Sindikatuak eta zuzendaritza zazpitan elkartu ostean, oraindik ez dute lortu langile guztiei eragingo dien lan erregulazio txostena adostea.
2020/09/02 - 18:48
14 egunez Santoña ixtea erabaki du Kantabriako Gobernuak
Santoñara sartzea eta handik ateratzea debekatuta egongo da, joan-etorriak baimenduta dituztenentzat salbu. Herriko sarreran eta irteeran kontrolak jarriko dituzte, 24 orduz.
2020/08/10 - 14:25
Bizkaiko kostan hondoratutako ontzi bateko zortzi arrantzaleak erreskatatu dituzte
Itsasontziko tripulazioak erreskate zerbitzuei bart jakinarazi dienez, ontzia hondoratzen hasi da kroskoan egindako zulo batetik ura sartzen hasi zaienean.
2020/08/07 - 14:17
Bederatzi atxilotu Bilbon eta Irunen, legez kanpoko immigrazioa erraztea egotzita
Sareak Kantabriako higiezinen agentzia baten bidez etxebizitzak alokatzen zituen, Euskadin bizi ziren atzerritarren izenean, eta erroldatu ondoren familia berrelkartzea eskatzen zuten.
2020/07/31 - 19:33
Bilboko mendizale bat hil da Europako mendietan
Guardia Zibila istripua nola gertatu zen ikertzen ari da. Dirudienez, 34 urteko mendizaleak irrist egin zuen, eskalatzen ari zela, eta 20 metroko erorikoa izan zuen.
2020/07/20 - 18:19
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan
Aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten igandean.
2020/07/18 - 19:08
Kantabriarako joan-etorriek auto-pilaketak eragin dituzte AP-8an
Ez da egon trafiko arazorik, orokorrean, EAEko errepideetan, AP-8ko puntu horretan izan ezik. Pilaketak 14 kilometro artekoak izan dira eguerdian, mugatik Barakaldoraino.
2020/07/17 - 20:06
Laredotik bueltatzean desagertu zen Eibarko gazte baten bila ari dira
Joan den astelehenean itzuli behar zen Eibarrera Kantabriatik. 26 urteko mutilak autobusa hartu zuen Laredon eta Bilboraino joan zen. Bizkaiko hiriburuan galdu zuten haren arrastoa.
2020/07/16 - 11:49
15 metroko ezponda batetik eroritako 59 urteko iruindar bat erreskatatu dute Liebanan
Immobilizatu ostean, Valdecillako Ospitalera eraman zuten, 15 metroko erorketan egindako lesioak artatzera.
2020/07/16 - 01:01
Maskara derrigorrezkoa da jada Kantabrian
Ez eramateak, nahiz eta gainerako pertsonekin 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzeko aukera izan, 100 eurorainoko isunak ekar litzake.
2020/07/13 - 21:02
Kantabrian "laster" nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea
Dekretua bihar edo asteazkenean argitaratuko dute, "beranduenez". Beste erkidego batzuetan ere, maskara erabili beharko dutela iragarri dute; Asturiasen, Errioxan eta Andaluzian, esaterako.