Kantabria
2018/09/26 - 11:52
Poliziak dei anonimo bat zabaldu du, Santanderren krimen bat argitzeko
Deia Madrilgo Gurutze Gorrira egin zuten, eta giltzarri izan daiteke 81 urteko gizonezko baten krimena argitzeko. Adineko pertsona eskuak lotuta eta ahoa estalita hil zuten, 2017ko otsailaren 4an.
2018/09/23 - 16:04
56 urteko eibartar bat hil da Kantabriako mendietan
Herrian oso ezaguna zen mendizalea, eta eguerdian ez zen beste hizpiderik bertan.
2018/09/23 - 15:40
Eibarko bizilagun bat hil da Kantabrian, mendian zebilela
J.G. beste hiru lagunekin batera 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zen, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.
2018/09/20 - 15:00
Ehunka ikaslek Celia Barquin golf-jokalaria agurtu dute AEBn
Golf-jokalariaren unibertsitatean ikasten zuten ikasleak, haren senideak eta irakasleak Iowako unibertsitatean elkartu dira. Aste honetan hil dute, unibertsitate inguruan golfean jokatzen ari zela.
2018/09/19 - 16:08
Celia Barquinen ustezko hiltzaileak emakume bat hil nahi zuela esan zuen
Iowako unibertsitate batean ikasten ari zen golfista kantabriarraren hilketak harridura eta samina eragin ditu leku guztietan.
2018/09/07 - 12:13
Pisuen prezioa % 2,6 garestitu da Espainiako Estatuan, bigarren hiruhilekoan
2015etik hiru hilabete arteko igoerarik handiena izan da. Prezioa zertxobait jaitsi da Euskadin (% 0,3).
2018/08/30 - 11:35
Lau lagun atxilotu dituzte emakume bat indarrez Kantabriako klub batera eramateagatik
Emakumeak salatu duenez, gizon brasildar batek Bilbotik Argoñoseko klub batera eraman zuen prostituzioan aritzera behartzeko. Aitzitik, balkoitik jauzi eginda ihes egitea lortu zuen.
2018/08/21 - 16:31
64 urteko arabar bat itota hil da Santoñako Berria hondartzan
Bi anbulantzia eta Santoñako osasun-zentroko medikuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil da.
2018/08/10 - 14:08
Honela erreskatatu dute gazte bizkaitar bat helikopteroz Santoñan
18 urteko gaztea 15 metrotik itsasora jauzi zen. Valdecillako ospitalera eraman behar izan zuten, Santanderren, izan ere, kolpe ugari ditu gerri eta saihets inguruan.
2018/08/04 - 13:52
Normaltasuna Euskal Herriko errepideetan, goizeko auto-pilaketak amaitu ostean
Pilaketak izan dira Armiñonen, Araban; A-8 autobidean, Portugaleten eta Irunen, Kantabriarako noranzkoan. Gipuzkoan, Zarauzko ordainlekuan ere izan dira pilaketak, nahiz eta egoera kontrolpean dagoen.
2018/07/30 - 20:39
Atxilotu egin dute Gasteizen emakume bat hil eta ihes egin zuen presoa, Senegalen
Polizia atzo ohartu zen susmagarria Senegalen izan zitekeela, Mauritanian dagoen legez kanpoko bide batetik igaro ostean, eta gaur bertan atxilotu dute. Bortxaketa eta hilketagatik zigortu zuten.
2018/07/28 - 10:23
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, auto-ilarak izan ostean
Biriatun 11 kilometroko ilarak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira. Bost kilometrokoak ere egon dira A-1 autobian, Armiñonen.
2018/07/27 - 21:28
Irteera-operazioak auto-ilarak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan
19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik, Kantabriako noranzkoan. Era berean, A-1 autobian ilarak dira, Armiñonen (Araba).
2018/07/27 - 20:37
Santoñatik ihes egin zuen presoaren egungo argazki bat zabaldu du Guardia Zibilak
Guilermo Fernandez Buenok haren bikotekidearekin egin du ihes. Hezitzaile sozial bat da, eta boluntario moduan lan egin zuen, Santanderreko espetxe zaharrean ezagutu zuten elkar duela urte batzuk.
2018/07/25 - 17:08
Emakume gasteiztar baten hiltzailea bilatzen ari dira, espetxetik ihes egin ostean
Guillermo Fernandez Gasteizen emakume bat bortxatu eta hiltzeagatik zigortu zuten. El Duesoko (Kantabria) espetxera igandean itzuli behar zen, 26 urte eta erdiko kartzela-zigorra betetzen jarraitzeko.
2018/07/19 - 11:06
Turienoko bere etxean gotortuta egon zen gizona atxilotu dute
Guardia Zibilak goizaldean bere etxe inguruan atxilotu du Jose Simon Gomez, Turienoko bere etxean gotortuta egon zen gizona.
2018/07/09 - 17:53
Bi ibilgailuren arteko istripuak 7 kiometroko ilarak sortu ditu Zierbenan
Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Arazoak 17:00ak aldera konpondu dira.
2018/06/10 - 21:31
22 hilabeteko Muskizko haur bat onik atera da 10 metroko altueratik erori eta gero
Kantabriako Gama herrian izan da istripua gaur goizean. Santanderreko ospitale batean dago "egonkor, eta arriskutik kanpo, printzipioz".
2018/05/08 - 17:34
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta
55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.
2018/03/30 - 00:14
Normaltasuna euskal errepideetan, goizeko ilara luzeen ondoren
AP-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, 12 kilometroko pilaketak izan dira; Biriatun, zazpi kilometrokoak; eta Armiñonen, bi kilometrokoak.