Kantabria
2019/07/15 - 16:12
Kantabrian hiru espeolologoren bila jarraitzen dute
Arredondoko kobazuloan desagertu diren hiru lagunen inguruko berririk ez dago. Espeolologak dira, emakumeak hirurak, eta asteburuan sartu ziren.
2019/07/11 - 14:06
Osakidetzaren errezeta elektronikoak Espainiar Estatu osoan izango dira erabilgarri
Madrilgo erkidegoa izan da, errezeta elektronikoaren elkarreraginkortasuneko sisteman sartzen azkena. Ondorioz, aurtengoa izango da sistema integratua Estatu osoan erabili ahalko den lehen uda.
2019/07/03 - 23:07
Gizon bat atxilotu dute Bizkaian, adingabe bati mezu sexualak bidaltzeagatik
Atxilotutako gizona 25 urteko bizkaitar bat da. Hainbat hilabetez aritu zen Kantabrian bizi den 11 urteko neskatila bati telefonoz eduki sexualak igortzen.
2019/06/18 - 19:32
Desagertuta zegoen emakume gasteiztar bat hilda topatu dute Kantabriako kostaldean
Antza denez, hilotzak ez du delitu zantzurik. Emakumea 47 urtekoa zen.
2019/06/10 - 22:28
Ilsoganan gora legez kanpoko lasterketak egiten dituztenen atzetik dabil Ertzaintza
Sopuerta eta Kantabria lotzen dituen mendatean bideo bat grabatu eta sare sozialetan zabaldu dutenak aurkitzeko kolaborazioa eskatu dute. Ez omen da bertan lasterketa bat egiten den lehen aldia.
2019/05/31 - 17:32
Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A-8an, Malmasin tunelean
Auto batek eta motor batek talka egin dute. Motorzalea zauritu da ezbeharrean. Antza denez, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2019/05/17 - 14:20
Hainbat atxilotu Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean
Horrez gain, Espainiako Poliziak 332 kilo speed eta ‘kristal’ atzeman ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako operazio batean.
2019/05/03 - 16:19
Arrantzaleek antxoaren kuota propioa nahi dute
Berdelaren kasuan bezala, euskal arrantzaleek antxoan ere euren kuota propio eskatzen dute euren kasara hobeto kudeatu ahal izateko.
2019/04/18 - 14:36
12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan
Kantabrian izandako auto istripu batek egoera okertu du Bizkaia eta Kantabria artean. 12 kilometroko auto ilarak Portugaleteraino iristen dira.
2019/04/12 - 20:17
EAEko errepideetako toki eta ordurik gorabeheratsuenak
Segur aski, zirkulazio-fluxurik handienak A-8 errepidean, Kantabriako mugan, AP-8 autobidean Biriatuko ordainlekuan eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko elkargunean, Armiñonen, izango dira.
2019/04/04 - 14:53
'Kay' lapur taldeko bost kide atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskadi, Kantabria, Burgos eta Errioxako enpresetan egiten zituzten batez ere lapurretak atxilotutako taldeko kideek.
2019/04/04 - 13:13
80 lapurreta egin dituen talde antolatu bateko kideak atxilotu dituzte Bilbon
Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu. Lapurreta gehienak EAEn egin dituzte. Taldeak bi hamarkada daramatza lapurretak egiten.
2019/03/26 - 15:19
'Grande America'ren fuel orbana Asturias aldera doa
Haizeek eta itsas korronteek bultzatuta, orbanetako bat San Vicente de la Barquera (Kantabria) eta Llanes (Asturias) arteko eremura iritsi da, kostaldetik 150 kilometro iparraldera.
2019/03/20 - 12:12
Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian
Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian. Halaber, besteak beste, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia eta 5.600 marihuana landare atzeman dituzte.
2019/03/16 - 13:43
Amaitu dira goizean A-8an, Kantabriara bidean, izan diren auto-ilara luzeak
11:00ak aldera hasi dira auto-ilarak sortzen Portugalete eta Muskiz artean, eta eguerdian okerrera egin du egoerak. 13:30erako normaltasunera bueltatu da errepidea.
2019/03/12 - 15:46
Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaiko eta Kantabriako etxeetan 34 lapurreta egiteagatik
Adineko emakumeen etxeetan sartzen ziren iturgin gisa, eta bitxiak, dirua eta beste hainbat objektu lapurtzen zizkieten.
2019/02/20 - 15:18
Salestarrek Santanderreko ikastetxe bateko apaiz bat baztertu dute
Apaiza baztertu dute, Deustuko ikastetxeko sexu abusuekin harremana duelakoan. Apaiz hori 70. hamarkadan izan zen Deustuko ikastetxean irakasle gisa.
2019/02/18 - 09:55
Suteei aurre egiteko lanean jarraitzen dute Kantabrian
Ehundik gora izan dira indarrean azken egunetan eta oraindik 32 daude piztuta. Gehienak nahita piztut dituztela uste dute.
2019/02/18 - 09:45
Gero eta sute gutxiago Kantabrian
Bost sutek piztuta jarraitzen dute Kantabrian, guztiak toki garaietan eta malkartsuetan, etxebizitzetatik urrun.
2019/01/09 - 16:23
Nafarroan, Leonen, Kantabrian, Katalunian eta Errioxan arituko da Euskaltel 2019an
Merkatu berri horietan milioi bat kontratu berri baino gehiago hitzartzea espero du Euskaltel Taldeak.