Kantabria
2018/08/21 - 16:31
64 urteko arabar bat itota hil da Santoñako Berria hondartzan
Bi anbulantzia eta Santoñako osasun-zentroko medikuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil da.
2018/08/10 - 14:08
Honela erreskatatu dute gazte bizkaitar bat helikopteroz Santoñan
18 urteko gaztea 15 metrotik itsasora jauzi zen. Valdecillako ospitalera eraman behar izan zuten, Santanderren, izan ere, kolpe ugari ditu gerri eta saihets inguruan.
2018/08/04 - 13:52
Normaltasuna Euskal Herriko errepideetan, goizeko auto-pilaketak amaitu ostean
Pilaketak izan dira Armiñonen, Araban; A-8 autobidean, Portugaleten eta Irunen, Kantabriarako noranzkoan. Gipuzkoan, Zarauzko ordainlekuan ere izan dira pilaketak, nahiz eta egoera kontrolpean dagoen.
2018/07/30 - 20:39
Atxilotu egin dute Gasteizen emakume bat hil eta ihes egin zuen presoa, Senegalen
Polizia atzo ohartu zen susmagarria Senegalen izan zitekeela, Mauritanian dagoen legez kanpoko bide batetik igaro ostean, eta gaur bertan atxilotu dute. Bortxaketa eta hilketagatik zigortu zuten.
2018/07/28 - 10:23
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, auto-ilarak izan ostean
Biriatun 11 kilometroko ilarak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira. Bost kilometrokoak ere egon dira A-1 autobian, Armiñonen.
2018/07/27 - 21:28
Irteera-operazioak auto-ilarak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan
19:00ak aldera auto-ilarak ziren A-8 autobidean, Bizkaian, Gallartatik, Kantabriako noranzkoan. Era berean, A-1 autobian ilarak dira, Armiñonen (Araba).
2018/07/27 - 20:37
Santoñatik ihes egin zuen presoaren egungo argazki bat zabaldu du Guardia Zibilak
Guilermo Fernandez Buenok haren bikotekidearekin egin du ihes. Hezitzaile sozial bat da, eta boluntario moduan lan egin zuen, Santanderreko espetxe zaharrean ezagutu zuten elkar duela urte batzuk.
2018/07/25 - 17:08
Emakume gasteiztar baten hiltzailea bilatzen ari dira, espetxetik ihes egin ostean
Guillermo Fernandez Gasteizen emakume bat bortxatu eta hiltzeagatik zigortu zuten. El Duesoko (Kantabria) espetxera igandean itzuli behar zen, 26 urte eta erdiko kartzela-zigorra betetzen jarraitzeko.
2018/07/19 - 11:06
Turienoko bere etxean gotortuta egon zen gizona atxilotu dute
Guardia Zibilak goizaldean bere etxe inguruan atxilotu du Jose Simon Gomez, Turienoko bere etxean gotortuta egon zen gizona.
2018/07/09 - 17:53
Bi ibilgailuren arteko istripuak 7 kiometroko ilarak sortu ditu Zierbenan
Ezbeharra 14:30ak aldera gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Arazoak 17:00ak aldera konpondu dira.
2018/06/10 - 21:31
22 hilabeteko Muskizko haur bat onik atera da 10 metroko altueratik erori eta gero
Kantabriako Gama herrian izan da istripua gaur goizean. Santanderreko ospitale batean dago "egonkor, eta arriskutik kanpo, printzipioz".
2018/05/08 - 17:34
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta
55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.
2018/03/30 - 00:14
Normaltasuna euskal errepideetan, goizeko ilara luzeen ondoren
AP-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, 12 kilometroko pilaketak izan dira; Biriatun, zazpi kilometrokoak; eta Armiñonen, bi kilometrokoak.
2018/03/28 - 13:40
Santurtzitik Erresuma Batura pertsonak zeramatzan talde bat desegin dute
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, bi Portugaleten eta hiru Santanderren, Erresuma Batura modu ilegalean pertsonak eramaten zituen irakiar jatorrizko organizazio baten kide izatea leporatuta.
2018/03/28 - 12:24
Bilboko gizon bat hil da Castron, ibilgailu batek harrapatuta
Saltizones de Cerdigo auzoko urbanizazio batean gertatu da ezbeharra, eta 48 urteko gizonezkoa tokian bertan hil da.
2018/03/27 - 14:29
A-8a berriro zabalik Muskizen, Kantabriarako bidean, auto-istripu larriaren ondoren
Kamioi eta auto baten arteko istripuaren ondorioz auto-ilara luzeak sortu dira goizean. 15:30ak aldera, ordea, ibilgailuak erretiratu dituzte eta egoera bere onera itzuli da.
2018/03/21 - 13:16
Naturgas Nortegas izango da aurrerantzean eta inbertsioak iragarri ditu
Gaur egun, milioi bat bezero inguru ditu, erdiak Euskadin eta gainerakoak Asturiasen eta Kantabrian. Guztira, lurralde horietako etxebizitzen % 60ra iristen da.
2018/03/01 - 13:49
Ilara luzeak sortu dira A-8an Barakaldon, kamioi batek matxura izan ostean
Ibilgailuak matxura izan du eta, hori dela eta, lau erreitik bat itxi behar izan dute, sei kilometroko auto-ilarak sortuta.
2018/02/18 - 21:25
Sestaoko Navalen egindako ontzi bat Santanderren bukatuko dute
Navalek akordioa lortu du Holandako armadore batekin Sestaon egitekoa zuten ontzietako bat Santanderreko ontziola batera eraman eta bertan bukatzeko.
2018/02/17 - 14:26
Lagunek finantzatutako protesiei esker ibiltzeko gai da berriro Ekain
Bi urte zituela anputatu zizkioten hankak 17 urteko bizkaitar honi. Gurpildun aulki batean ibili da geroztik, baina orain ibiltzeko gai da berriro.