ISTRIPUA MENDIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarko bizilagun bat hil da Kantabrian, mendian zebilela

J.G. beste hiru lagunekin batera 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zen, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.
18:00 - 20:00
56 urteko eibartar bat hil da Kantabriako mendietan

Ermuan bizi zen eibartar bat hil zen atzo arratsaldean Kantabrian, 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zela, amildegi batetik erorita.

Diario Vascoren edizio digitalak azaldu duenez, J.G. beste hiru lagunekin batera zebilen mendian, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.

112 zerbitzuari deitu zioten berehala bere lagunek baina erreskatatu zutenean hilda zegoen jada. Beste mendizaleek laguntza psikosoziala behar izan zuten.

Hildakoa oso ezaguna zen Eibarren.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X