Kantauri itsasoa
2022/02/22 - 08:14
Abisu horia dago indarrean euskal kostaldean, olatuengatik
Donostiako Udalak Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxi ditu arratsaldera arte.
2022/02/15 - 01:33
Abisu horia Euskadin, olatuengatik eta elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aurreikusi duenez, 4 metrorainoko olatuak espero dira, eta elurra barnealdean, 800-900 metroan.
2022/01/10 - 12:37
Kontxako Pasealekuko baranda berritzeko obrak hasi dituzte
Gainera, horiek eusten dituen horma konponduko eta espaloia zabalduko dute. Obrek uda arte iraungo dute.
2022/01/07 - 18:12
Euskal kostaldea, espaziotik ikusita
Copernicus behaketa programak satelite bidez ateratako zenbait argazki zabaldu ditu. Horietako batzuetan, euskal kostaldea eta Bilbo dira protagonista.
2022/01/07 - 14:00
Abisu horiak ezarri dituzte astebururako, olatuengatik eta euriagatik
Lauzpabost metroko olatuak espero dira. Igandean, ostera, litekeena da isurialde atlantikoko zenbait tokitan metro koadroko 60 litro pilatzea.
2021/09/06 - 12:33
Kantauri itsasoko perla, airetik ikusita
Kontxako banderaren lehen jardunaldiaren emanaldiak Gipuzkoako hiriburuko irudi ikusgarriak utzi dizkigu.
2021/08/19 - 22:31
Euskal muskuiluak supermerkatuetara heldu dira
Euskadiko Muskuilua supermerkatuetara heldu da. Itsaso zabalean dago haztegia, Mendexan, eta ikerketan urte batzuk eman eta gero, azkenean lortu dute.
2021/08/12 - 23:03
Noiz arte nagusituko dira hodeiak gure kostaldean?
June Ansoleaga EITB Eguraldiko lankideak lainoak noiz arte izango diren protagonista galdetu diogu. Badirudi datozen egunetan ere ostarte bat edo beste zabalduko bada ere, hodeiek gurean jarraituko dutela.
2021/07/27 - 14:00
Olatuak neurtzeko estazio berria jarri du Euskalmetek Mutrikun
Denbora errealean, olatuei, itsasoaren tenperaturari eta aireari buruzko datuak emango ditu.
2021/07/24 - 17:05
"Seguruenik, Kantauri itsasoan ez da espezierik guztiz desagertuko, baina beraien arteko oreka aldatuko da"
Xabier Irigoien AZTIko zuzendari zientifikoak klima-aldaketaren tokiko parametro garrantzitsuenei buruz hitz egin digu. Besteak beste, Kantauri itsasoko tokiko datuak erregistratzen ari dira.
2021/07/24 - 16:57
Klima aldaketak Kantauri itsasoko arrain espezieen arteko oreka aldatuko du
Klima aldaketaren eraginez adituek ez dute uste Kantauritik espezierik desagertuko denik, baina euren arteko orekan aldaketak gerta daitezke. Antxoaren eta sardinaren erreakzioak, esaterako, guztiz kontrajarriak izan daitezke itsasoko ura berotzen doan heinean.
2021/07/15 - 21:25
Marinel bat desagertu da eta bederatzi erreskatatu dituzte Santanderren arrantza-ontzia irauli ostean
Arrantzan zeuden 10 tripulatzaileetatik bederatzi erreskatatu zituzten, baina Itsas Salbamendua desagertutako baten bila ari da. Irudiak: 11TV Kantabria.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/07 - 14:03
Espainiak kendu egin ditu berdelak aparailu txikiekin arrantzatzeko eskakizunak
Antza, espeziearen sakonera dela eta, zailagoa da esku-lerroekin eta amuekin harrapatzea, arraste eta inguraketekin harrapatzea baino.
2021/06/05 - 22:42
Hondalea, gogoetarako gonbidapena eta esperientzia berezia
Hondaleak ateak ireki dizkio publikoari. Seiko taldeetan egunean zehar 63 hiritar sartu dira itsasargiaren etxean. Ez da sarrerarik gelditzen irailaren 30erarte, dena agortuta dago.
2021/05/12 - 17:01
Jesus Mari Narvaez eta Esperanza Azkarraga fosil bildumagileak omendu dituzte Mutrikun
Bergarakoak dira baina orduak pasa dituzte itsas ertzean fosilak bilatzen. Gaur omenaldia egin diete Mutrikun fosilak herriari emateagatik.
2021/05/11 - 23:42
Nabigaziorako abisu horia ezarri dute Euskadin, bi metrotik gorako olatuak direla eta
Abisu horia 13:00etatik 19:00etara egongo da indarrean.
2021/05/06 - 16:44
Ozeanografia Institutuak esploratu ez diren itsas hondo harritsuak aztertuko ditu
ESMARES jarraipen-programa estandarizatua garatzeak aukera emango du autonomia-erkidegoan habitatek izan duten bilakaera aztertzeko.
2021/04/05 - 15:00
Arroketara erori den gizon bat erreskatatu behar izan dute Mendexan
53 urteko ondarrutar bat erreskatatu behar izan du gaur goizean Ertzaintzaren helikoptero batek, Mendexan arrantzan ari zela harkaitz eremu batera erori ostean. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2021/03/31 - 15:57
Gorpuzki gehiago aurkitu dituzte Getxoko Arrigunaga hondartzan
Urtarrilean hondartza horretan zatitua agertutako hilotzarenak direla uste dute. Gizonezko bat atxilotu zuten gertakariarekin zerikusia duelakoan, eta preso dago.