Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontxako Pasealekuko baranda berritzeko obrak hasi dituzte

Gainera, horiek eusten dituen horma konponduko eta espaloia zabalduko dute. Obrek uda arte iraungo dute.
Donostiako Kontxako Pasealekua.
Donostiako Kontxako Pasealekua. Argazkia: EFE

Hasi dira jada Donostiako Kontxako Pasealekuko baranda berritzeko obrekin. Barandako 38 zati berrituko dituzte, baita horiek eusten dituen horma konpondu eta espaloia zabaldu ere.

Obrak aurrera eramateko Kontxako Pasealekuko espaloia eta bidegorria itxiko dituzte. Horrela, errepideko errei bat gordeko da oinezkoentzat eta txirrindularientzat; galtzadako tarte hartatik igaro beharko dute, txirrindularien kasuan, bizikleta eskuan eramanez. Bertan egingo dute bidegorri berria, espaloia zabaldu ostean.

Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuetako zinegotziak azpimarratu du "oso beharrezko" obra dela baranda berritzearena, haren zein hormaren "egoera txarra" dela eta.

Era berean, obra berriekin batera Mirakontxa aldeko bide-bazterra egokitzen jarraituko dute. Beraz, ordezko pasaguneari eutsiko zaio, semaforoarekin, baimendutako ibilgailuentzat. 2022an pasealekuko barandako beste 120 metro berrituko dituzte, 800.000 euroko aurrekontuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X