Larunbateraino egongo da indarrean abisu horia Euskadin, 3 metrotik gorako olatuengatik
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak larunbateraino aktibatu du abisu horia, nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik. Izan ere, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 3 metrotik gorako olatuak izan litezke.
Osteguneko 21:00etan indargabetu ondoren, ostiral honetan berriz ere sartuko da indarrean abisua kostaldeko inpaktuagatik, 04:00etatik 07:00ak arte. Aurreikuspenen arabera, olatu-altuera adierazgarria 2-3 metroen inguruan ibiliko da, eta 05:38etako itsasgorak 4,75 metroko marea sortuko duela estimatzen da.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte berriro aktibatuko dute abisu horia. Ordu horretarako, olatu-altuera adierazgarria 3-3,5 metroren bueltan egongo da, eta 17:58etako itsasgorak 4,4 metro inguruko marea eragingo du.
Larunbaterako, berriz, 05:00etatik 07:00ak arte egongo da Euskadi abisu horian, 3-3,5 metro inguruko olatu-adierazgarria egongo den ordu-tartean. Bestalde, 06:13etako itsasgoraren eraginez, marea estimatua 4,65 metrokoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Asteazkenean bero-sapa itzuliko da
Astelehen eta asteartea tenperatura freskoagoekin helduko dira asteon, eta asteazkenetik aurrera termometroak gora egingo du: 30ºC-tik gorakoak izango dira barnealdean.
40 lagun artatu dituzte beroagatik EAEn, larriena Galipa Mendi Birako parte-hartzaile bat
Bigarren egunez jarraian, 30 graduak gainditu dira EAE osoan. Astelehenetik aurrera beroa pixka bat arinduko da, eta tenperatura maximoek behera egingo dute, oro har, nahiz eta udako giroak jarraituko duen.
Nola eragiten die eguzki-eklipse batek animaliei?
Planetako animalia gehienak eguzki-argiaren arabera jokatzen dute. Beraz, eklipse batek asko eragiten die, baina ez denei modu berean. Batzuek eklipseari begira gelditzen dira, besterik gabe. Beste batzuek, ordea, argi faltara egokitzen dituzte beren jarduerak.
Uda ate joka dela ondo igarriko da asteburuan, eguzkia, beroa eta abisu horia baitakartza berekin
Zeru urdinak eta tenperatura beroak nagusi izango dira Euskal Herri osoan gaurtik gutxienez igandera arte. Gaur, hegoaldean batez ere, berotzen hasiko da, eta larunbatean eta igandean, aise gaindituko dira 30 ºC-ko tenperaturak lurralde guztietan. Kostaldean, abisu horia egongo da indarrean tenperatura altuak espero direlako.
Giro oso estalia eta freskoa asteko lehen egunetan
Gutxienez ostegun arratsaldera arte ez da eguzki konturik izango gurean. 20 graduz azpiko tenperaturak izango ditugu ordura arte, eta gutxi bada ere, busti egingo du, batez ere goizetan euri zirina egingo baitu.
Nola bizi zituzten eklipseak gure arbasoek?
Munduko kultura askotan eguzkia gurtu izan da ia jainko bat bezala. Naturalena gauez ezkutatu eta goizean itzultzea zen. Horregatik, egunez eklipse bat ikustea beldurgarria izan da urte askotan munduko ia kultura guztientzat.
Hodeiak nagusi asteburuan
Ekaineko lehen asteburu honetan, fronte berri bat izango dugu, eta hodeitza nagusi izango da larunbatean; igandean, berriz, tenperaturak nabarmen egingo du gora.
Lainoak, eguzkia joan-etorrika eta euri zirina
Eguraldia aldakor ibiliko da datozen egunetan. Orokorrean, ez du asko bustiko, baina euritarako joera egongo da hainbat egunetan. Eguzkia ere azalduko da tarteka, eta tenperaturak gorabeheratsu ibiliko dira, egunaren arabera.
Eguzki eklipse osoaren hiru fenomenoak ikusgai, errealitate areagotuari esker
Bailyko perlak, diamante eraztuna eta eguzki koroa ikusgarria abuztuaren 12ko 20:27tik aurrera ikusi ahal izango dira. Eguraldiko lantaldeak fenomeno horiek erakutsi dizkigu gertakari astronomiko garrantzitsu horri buruzko erreportajeen hirugarren atalean.
Amaitu da beroaldia, Arabako eta Nafarroako hainbat tokitan salbu
Tenperatura maximoak 10 gradu inguru jaitsiko dira kostaldean, eta altuenak 25 gradutik behera kokatuko dira. Barnealdean, oro har, 25 eta 30 gradu artean ibiliko dira altuenak, baina Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan 35 gradutik gorakoak izan litezke.