Kantauri itsasoa
2020/12/28 - 20:55
Olatu handiak euskal kostaldean
Alarma gorriaz gain, kostaldean alerta laranja ezarri dute kostaldeko inpaktuakgatik.
2020/12/28 - 20:53
Gazte bat larri zauritu da Orion, olatu batek kolpatuta
Ertzaintzako patruila batek erreskatatu du gaztea, konorterik gabe zegoela, eta itsarora eramatea eragotzi du.
2020/12/28 - 20:30
Bella ekaitzak olatu handiak eragin ditu Zarautzen
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria aktibatu du gaur, astelehena, lehen bi milietan nabigatzeko; izan ere, zortzi metrorainoko olatuak espero dira.
2020/12/28 - 20:27
Olatu izugarriak Donostian
Olatu handien ondorioz, alerta laranja ezarri dute kostaldean, eta itsasoarekin lotutako pasealeku eta malekoi nagusiak itxi dituzte.
2020/12/28 - 15:39
Alarma gorria dago itsasoan eta alerta laranja kostaldean olatuengatik
7-8 metroko olatuak daude iragarrita. Hori dela eta, kostaldeko herrietako hainbat leku itxita daude eta gehienak babestuta.
2020/12/28 - 13:02
Bella ekaitzak haize bortitza eta olatu handiak eragin ditu Donostian
Donostiako buian 8,2 metroko olatua neurtu da. Pasealeku Berriko eta Haizearen Orraziko sarbideak itxi ditu Udalak.
2020/12/17 - 10:57
'Nondik gatozen ikusita, hegaluzearen kuota %5 murriztea albiste ona da'
Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendaria, Faktoria albistegian
2020/12/13 - 10:12
Denboraleak olatu handiak sortu ditu euskal kostaldean
eitb.eus-en erabiltzaileek argazki ederrak bidali dituzte Donostiatik, Zarauztik, Mutrikutik edo Plentziatik.
2020/12/08 - 16:16
Orduko 127 kilometroko haize-boladak Karrantzan, eta 8 metroko olatuak Donostian
Gainera, gauean 600-800 metroan botako omen du elurra EAEn, eta abisu horia ezarri dute.
2020/12/08 - 13:45
Olatuek gogor astintzen jarraitzen dute kostaldean
Goizaldeko 03:00tan 8,3 metroko olatua neurtu dute Donostiako buian. Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxita daude.
2020/12/04 - 12:00
Alerta laranja ezarri dute euskal kostaldean olatu handiengatik
Gaur 5 metrotik gorako olatuak espero dira eta bihar 7 metrokoak izan daitezke.
2020/11/23 - 12:40
Hilda topatu dute Muskizen desagertu zen 72 urteko arrantzalea
Gizona arrantza egitera atera zen igande goizean, Cobaron inguruko gune harritsu batera, eta iluntzean ez zen etxera itzuli.
2020/11/23 - 12:33
Muskizen desagertutako arrantzalearen gorpua aurkitu dute
Larrialdi zerbitzuek atzo Muskizen desagertutako arrantzalearen gorpua aurkitu dute gaur goizean. Gizona Cobaron inguruko harkaitz gune batera joan zen arrantzara.
2020/11/23 - 09:29
Muskizen desagertutako arrantzalearen bila jarraitzen dute
Ertzaintza, Itsas Salbamendua eta suhiltzaileek igande goizean Cobarongo arroka-gune batera arrantzara joan eta etxera itzuli ez zen 72 urteko gizon baten bila jarraitzen dute.
2020/11/22 - 21:25
72 urteko arrantzale bat desagertu da Cobaroneko kostaldean, Muskizen
Gizona arrantzan atera da igande goizean, zonalde harritsu batera, eta gaua egin denean ez da etxera itzuli.
2020/11/02 - 14:03
Ertzaintzak Luzero lurmuturrean legez kanpoko tretza bat kendu du
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak ikerketa hasi du ezkutuan arrantzan dabiltzanak aurkitzeko. Harrapakinak itsasora itzultzi dituzte.
2020/10/29 - 21:36
Olatuen indarrak bultzatuta, itsasontzi batek Ondarroako morruaren kontra jo du
Itsasoaren indarrarengatik, morrura gehiegi gerturatu da itsasontzia, eta gainera, olatu handi baten azpian geratu da.
2020/10/27 - 15:00
Abisu horia itsasoan gaurtik aurrera eta laranja bihar 6 metroko olatuengatik
Donostiako Babes Zibilak jakitera eman duenez, alerta laranja dela eta, asteazkenean Pasealeku Berria, hondartzak eta Nautikoa itxiko ditu.
2020/10/27 - 12:55
Donostiako Pasealeku Berria eta hondartzak itxi egingo dituzte bihar, olatuengatik
Alerta laranja dela eta, asteazkeneko 12:00etatik osteguneko 24:00ak arte, Pasealeku Berria itxiko dute, bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat. Gainera, hondartzetarako sarbideak debekatuko dituzte.
2020/10/26 - 19:11
Olatu handiak euskal kostaldean
Olatuak ikuskizun bikaina izan dira euskal kostaldeko herri askotan.