Donostiako Pasealeku Berria eta hondartzak itxi egingo dituzte bihar, olatuengatik
Donostiako Babes Zibilak jakitera eman duenez, alerta laranja dela eta, asteazkenean Pasealeku Berria, hondartzak eta Nautikoa itxiko ditu. Iragarpenaren arabera, olatuen indarra handia izango da.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, asteazkenean 12:00etan hasi eta ostegunean 24:00ak arte, pasealeku Berria itxiko dute, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, Salamanca pasealekuan Jauregi Jeneralaren kaletik, Aldamar kalean Soraluze kaletik eta Zuloaga plazan San Telmo Museotik aurrera.
Era berean, Leizaola pasealekua jatetxetik aurrera itxiko da, hondartzara sartzea debekatuko da, eta Zurriola zubiko itsasoaren aldeko espaloia eta bidegorria itxiko dira.
Ondarretako kasuan, hondartza eta Pico del Loro begiratokia itxita egongo dira eta Eduardo Chillida pasealekua erabat itxita egongo da arrapalatik aurrera.
Azkenik, Kontxan, hondartzarako sarbidea, hegalkina barne, erabat itxita egongo da; Nautikoan, berriz, terraza eta pantalana itxiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean