Kantauri itsasoa
2020/07/19 - 12:27
Itsasoan desagertutako bi pertsonetako baten gorpua aurkitu dute Zierbenan
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hildakoarekin batera zegoen beste pertsona baten bila ari dira. Bi gizonak beste lagun batek utzitako laketontzi batean zihoazen.
2020/07/03 - 15:34
Legez kanpo arrantzatutako 122 kilo hegalabur atzeman dituzte Hondarribian
Ontziko patroi arrasatearrari 601-60.000 euroko isuna ezar diezaiokete. Atzemandako arraina ongintzako elkarteen eskuetan utzi dute.
2020/06/29 - 15:42
Bizkaiko golkoan antxoaren stocka bere maximo historikoan kokatu da
Euskal Herriko arrantza-ontziek 4.600 tona antxoa harrapatu dituzte, eta merkatuan batez beste izandako prezioa iazkoa baino baxuagoa izan da.
2020/06/27 - 22:05
Lekeition ibili da izurde talde bat
Mauri Txabarrik bideo kurioso hau bidali digu. Badirudi izurdeek ere eguraldi ona gustuko dutela!
2020/06/15 - 21:08
Hegaluzearen kanpaina aurreratua hasi dute baxurako arrantzaleek
Baxurako ontziek hegaluzearen kanpaina gaur hasiko dute. Antxoarena ohi baino lehenego amaitu dute prezio baxuengatik eta hegaluzearena aurreratzea erabaki dute.
2020/06/12 - 16:30
40 kiloko zapoa arrantzatu du Lekeitioko Jesus Nazaret Berria ontziak
4 gizonen artean harrapatu zuten arraina eta 10 minutu behar izan zituzten. Bilboko Mendata Berria jatetxeak gaur goizean jaso du 40 kiloko zapoa.
2020/06/12 - 14:17
40 kiloko itsas-zapoa, alajaina!!!!!
Lekeitioko "Jesus Nazaret Berria" arrantzuntzian sekulakoa gertatzu zaie. Inoiz ez bezala, 40 kiloko itsas zapoa harrapatu dute.
2020/05/12 - 13:14
Itsaskiak legez kanpo harrapatzeagatik ontzi bat salatu dute Orion
Guardia Zibilak egindako operazioan 20 kilo lanperna atzeman dituzte. Ontzian nekorak ere bazeuden eta itsasora itzuli dituzte.
2020/04/30 - 14:43
Bizkaiko golkoaren ur eta jalkin laginen erdiek mikroplastikoak dituzte
EHUren Materialak+Ikerketa taldeak mikroplastikoen presentziari buruz Bizkaiko golkoan argitaratu diren ikerketa guztiak aztertu ditu.
2020/04/29 - 17:10
Bizkaiak hondartzen erabilera maiatzaren 11tik aurrera adostuko du
Maiatzaren 11ra begira nola prestatu aztertzen ari da Foru Erakundea, eta hareatzen erabilerari dagokionez "erabakiak" hartuko ditu, edukiera eta mareak kontuan hartuta, besteak beste.
2020/04/20 - 10:07
Antxoaren kostera abiatu dute gaur arrantzaleek, ezohiko segurtasun neurriak hartuta
Arrantzaleek antxoa gutxiago harrapatuko dute, prezio "egokia" lortzeko. 10 tonako muga 6ra jaitsiko dute, eta egoera aztertu ondoren erabakiko dute berdin jarraitu edo gehiago arrantzatu.
2020/04/19 - 22:08
Gutxieneko distantzia gordetzea ezinezkoa da itsasontzietan, arrantza lanetan
Itsasontzira sartu aurretik eta bertan dauden bitartean tenperatura kontrolatuko dute, eskularruak eta maskarillak ipiniko dituzte.
2020/04/10 - 18:19
Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an
Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.
2020/03/05 - 11:10
Antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Gaur goizean 500 eta 600 kilo artean deskargatu dituzte Hondarribiko portuan. Martxoaren 1ean hasi zen antxoaren kanpaina.
2020/03/02 - 10:53
'Eguraldiak uzten badigu, asteazkenean aterako gara antxoetara'
Norberto Emazabel, Hondarribiako arrantzaleen kofradiako presidentea
2020/02/14 - 15:05
Itsas trikuak saltzen ere hasi gara, eskaria dagoelako.
Joseba Jordan Sagastume, 23 urteko gazteak, Sagastume arrandegiei jarraipena emanaz, Donostiako Bulebarreko mariskeria ezagunaren martxa hartu du. Maiteminduen eguna ospatzeko mariskoa egokia da.
2020/02/12 - 20:11
Olatuek zulo handi bat eragin dute Zarauzko portuko horman
Udalak ohartarazi du datozen orduetan zuloa handitzeko arriskua dagoela, olatu handien ondorioz. Portuan zeuden hiru txalupatan ere kalteak izan dira.
2020/02/12 - 14:00
Olatuek kalte handiak eragin dituzte Zarauzko moilan
Zarauzko kaiaren egituran kalteak larriak dira olatu gogorren ondoren. Gainera, hainbat ontzi txikituta geratu dira.
2020/02/12 - 12:39
Zarauzko moilako horma hautsi dute olatu handiek
Azken orduetan kostaldea astindu duten olatu handiek Zarauzko moilako hormaren zati bat bota dute gaur goizean (Whatsapp bidez jasotako irudiak).
2020/02/11 - 20:37
Donostia blindatu egin da olatu handiei aurre egiteko
Euskal kostaldea alerta laranjan dago 17:00etatik 20:00etara, itsasgorarekin batera, olatuek 5 metroko altuera izan dezaketelako.