Kantauri itsasoa
2023/04/05 - 13:20
Bizkaiko kostaldean 500 amurekin legez kanpo arrantzan ari zen gizon bat atzeman dute
Lizentziak baimendutako amu kopuruaren halako 80 zeramatzan. Bi egun lehenago, Bermeoko portuan kainaberarekin arrantzatzen harrapatu zuten gizon bera.
2023/04/04 - 08:59
Gaur berrekingo diete Vilaboa arrantza-ontzia hondoratu ondoren desagertutako pertsonaren bilaketa lanei
Atzo goizaldean Santanderreko kostaldetik sei miliatara hondoratutako arraste-ontziko armadoreak ziurtatu duenez, "ontzia egoera ezin hobean zegoen" arrantzara abiatu zenean.
2023/04/03 - 14:26
Bi hildako, zauritu larri bat eta desagertu bat Santanderren, arrantza-ontzi bat hondoratuta
"Vilaboa Uno" ontziak goizaldeko 04:10ean eman dio abisua Itsas Salbamenduari, kaskoan ur-bide bat zuela eta hondoratzen ari zela esanez. Erreskate taldeek desagertutako pertsonaren bila jarraitzen dute.
2023/04/03 - 13:49
Bi pertsona hil dira eta beste bat desagertu, Kantabriako uretan arrantza-ontzi bat urperatuta
Mayor lurmutarraren parean hondoratu da "Vilaboa Uno" ontzia gaur goizaldean. Zazpi tripulatzaile bizirik atera dituzte.
2023/03/23 - 11:52
Europar Batasuneko kideek eta Parlamentuak itsas garraioa deskarbonizatzeko akordioa itxi dute
Itsas garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea du helburu. Oraingoz, akordioa behin-behinekoa da, eta Kontseiluaren eta Euroganberaren berrespen formalarekin jarriko litzateke indarrean.
2023/03/05 - 17:05
Itsas zabaleko biodibertsitatea babesteko "akordio historikoa"ren gakoak
Hau da, ozeano guztiaren %64 nazioarteko urak dira, beste era batera esanda, inorenak ez diren urak dira. Eta hain juxtu ere ur horiek eta bertako biodibertsitatea babestea da adosturiko itun honen bitartez lortu nahi dutena. Izan ere, egun, nazioarteko uren %1 bakarrik dago araututa.
2023/02/22 - 16:58
Marea biziak euskal hondartzetan
Egunotan itsasgora eta itsasbeheraren artean gutxienez 4 metroko aldea egongo da.
2023/01/22 - 15:23
Ehunka olagarro hilda euskal kostan, denboralearen ondorioz
Getxoko Arrigunaga hondartzan dozenaka agertu dira. Fenomeno harrigarria da, baina ez arraroa, ohikoa delako ur geza gaziarekin nahasten denean.
2023/01/17 - 19:00
Tenperaturen jaitsierak elurra ekar dezake euskal kostaldean, asteazkenean
Elur iragarpenen aurrean, Neguko Bidezaintza Plana "egoera iragankorrean" ezarri dute EAEn gaurdanik.
2023/01/17 - 10:22
Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur, elurte aurreikuspena dela eta
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 09:00etan, "Jarraipen eta Berri-emate Egoeran".
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
2023/01/16 - 22:34
Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenak direla eta.
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
2023/01/09 - 11:41
Abisu horia euskal kostaldean, 5 metroko olatuengatik
Donostian itxita daude ibilgailuentzat eta oinezkoentzat Pasealeku Berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia. Bihar berriro irekitzea espero dute agintariek.
2022/11/21 - 14:51
Donostiako Pasealeku Berria, itxita ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, olatuak direla eta
Arratsaldean zehar, aktibo egongo da alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik.
2022/11/13 - 15:39
Galiziako Xuntak ez du goi-mailako ordezkaritzarik bidali Prestigeren 20. urteurreneko ekitaldira
Camariñaseko Udalak omenaldia egin die galipota jasotzen aritu zen marea txuriari, eta PPren Gobernuak konpromisozko ordezkaritza bat besterik ez du bidali.
2022/11/13 - 15:31
Prestige itsasontziak eragindako hondamendiak 20 urte bete ditu
Gaurko egunez hasi ziren arazoak, eta sei egunera ontzia erdibitu egin zen, galipota itsasoan eta kosta guztian zabalduz.
2022/11/13 - 09:17
Prestige: marea beltzak 20 urte
Ontziak galdutako petrolioak belztu egin zuen Galiziako kosta, faunan eta landaredian txikizio handia eraginez, baina, era berean, elkartasun oldea jaso zuen. Hondamendiaren zipriztin beltzak euskal kostalderaino iritsi ziren.
2022/11/10 - 21:57
Prestigeren hondamendiaren berri eman zuten ETBko kazetariak 'zero gunera' itzuli dira
Juan Carlos Etxeberriak Galiziatik bizi izan zuen Prestigeren hondamendia. Orain, hara itzuli da.
2022/11/08 - 15:50
Euskal Herriko milaka lagun joan ziren Galiziara kostaldea garbitzen laguntzera
Gutxi gora-behera 65.000 pertsona hurbildu ziren Galiziako kostaldera, laguntzeko asmoz, 5.000 bat EAEtik. Horietako hirurekin egon gara, bizitakoa gogoratzeko.