Katalunia
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 21:57
Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, 2022an Irungo emakume bat hil eta haren gorpua ezkutatzea egotzita
53 urteko ustezko hiltzailea Mossos d'Esquadrako agenteek atxilotu dute Bartzelonan, La Morera de Montsanten emaztea hiltzea egotzita. Oraindik ez dute haren gorpua aurkitu.
2024/11/13 - 14:30
Hainbat ibaik gainezka egin eta uholdeak eragin dituzte Malagan, eta Valentzia berriro alerta gorrian dago
Malagan, osasun zentro asko itxi eta milaka herritar etxetik atera behar izan dituzte. Gainera, Espainiako Meteorologia Agentziak maila gorrira igo du Valentziako probintziaren kostaldean 21:00etatik ostegun eguerdira arte egingo duen euriteengatiko abisua.
2024/11/13 - 08:51
Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/12 - 17:48
Diputatuen Kongresuak lege erreforma abiatu du pederastia delitu larriak preskribatu ez daitezen
Ekimenak aldeko 305 boto, kontrako 32 (Vox) eta abstentzio bat jaso ditu. Kataluniako Parlamentuaren lege-proposamenak Zigor Kodea erreformatzea planteatzen du, bost urte baino gehiagoko kartzela-zigorra duten delituak preskriba ez daitezen.
2024/11/12 - 08:42
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, zerga erreforma eta borraska Mediterraneoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/08 - 10:30
Euri-jasa bortitzek urez bete dituzte Cadaques herriko kaleak, Gironan
Egun osoan egindako euriteen ondorioz, urak herriko hainbat kale hartu ditu. Udalerria zeharkatzen duen ibaiaren emaria handituz joan da, eta urak ubidean aparkatuta zeuden 32 ibilgailu eraman ditu arrastaka.
2024/11/07 - 11:35
Goialdeko borraskak kolpatutako udalerriak hondamendi eremu dira, ofizialki
Zehazki, urriaren 28tik azaroaren 4ra goialdeko borraskaren eragina pairatu zuten Valentziako Erkidegoko, Gaztela-Mantxako, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko hainbat udalerriri eragingo die hondamendi eremu izendapenak.
2024/11/04 - 19:23
Katalunia bere onera etortzen hasi da, euriteen ostean
Euriteek uholdeak eragin dituzte Kataluniako zenbait udalerritako errepide eta sarbideetan. Generalitateko Babes Zibilak hainbat abisu bidali ditu gaur goizean telefono mugikorretara, euri-jasak direla eta, Bartzelonako hainbat eskualdetan eta Gironako La Selvan.
2024/11/04 - 14:21
Denboraleak errepideak itxita eta uholdeak utzi ditu Katalunian
Azken orduetan Katalunia hegoaldean eta Bartzelonan eta inguruetan botatako euri jasaren ondorioz, C-32 errepidea itxi behar izan dute uholdeengatik, Castelldefels eta Sant Boi artean, eta AP-7 autobidean kontrolek jarraitzen dute Tarragonan, bertan mugikortasuna mugatuta baitago.
2024/11/04 - 12:44
Uholdeak Bartzelonan eta atzerapenak Prat aireportuan, euriteen ondorioz
Gainera, Renfek bertan behera utzi du Kataluniako aldirietako eta distantzia erdiko zerbitzua. Kataluniako Generalitateak alerta mezuak bidali ditu Bartzelona, Garraf eta Baix Llobregat eskualdeetako telefono mugikorretara.
2024/11/04 - 09:28
Alarma gorria ezarri dute euriagatik Bartzelonan, alerta laranja Tarragonan eta abisu horia Castellon
Bestalde, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak bertan behera utzi du goialdeko borraskak Valentziako Erkidegoan eragin duen krisialdi meteorologikoa.
2024/11/01 - 21:42
Hiru egunen ostean, 205 hildako zenbatu dira Espainiako uholdeetan, eta desagertu kopurua ezezaguna da
Orain, desagertutako pertsonak bilatzea, ur eta argi hornidura berrezartzea eta errepideak garbitzea dira agintarien eta herritarren lehentasunak.
2024/10/31 - 17:22
158 pertsona hil dira Espainia ekialdeko uholdeetan, azken zenbaketaren arabera
500 militar gehiago batuko zaizkie dagoeneko Valentzian lanean ari diren 1.200 ingururi; batez ere, Larrialdietako Unitatekoak. G
2024/10/25 - 22:10
Laura Borrasek Juntseko presidentetza utziko du: "Inoiz ez dut Puigdemont ordezkatu nahi izan"
Borrasek agur hitzaldia eman du gaur Juntsen kongresuan, eta bertan iragarri du erabakia, bere buruarekiko "leialtasunagatik" uzten duela esanda. "Guztion presidentea" izan nahi izan duela esan du, eta barkamena eskatu du, "lehen pertsonan", egin dituen akatsengatik.
2024/10/23 - 20:52
Guissonan biztaleen erdiak baino gehiago etorkinak dira eta ez dute bizikidetza arazorik
Kataluniako nekazal herri honetan 43 herrialdetik joandako migratzaileak bizi dira, gehienak Ukraina, Errumania eta Senegalekoak.
2024/10/23 - 12:31
Artur Masek Jordi Pujolekin batera Juntsen afiliatu nahi du.
Artur Mas Generalitateko presidente ohiak azaldu duenez, Juntseko idazkari nagusiarekin hitz egiten ari da bi presidente ohiak afiliatzeko "une egokia" topatzeko, eman nahi duten pausoak daukan sinbolismoagatik.
2024/09/30 - 14:04
Gorenak berretsi du ez diela amnistia aplikatuko diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei
Oriol Junqueras, Raul Romeva, Dolors Bassa eta Jordi Turullek deuseztatzeko eskaera egin dezakete oraindik Auzitegi Gorenean. Aukera horrek huts eginez gero, babes helegitea aurkeztu ahal izango dute Auzitegi Konstituzionalean.
2024/09/26 - 13:01
EBko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio Europako Parlamentuari eta Puigdemonti eserlekua ukatzea babestu du
Puigdemontek eta Cominek Europarlamentuko presidentearen aurka helegitea aurkeztu zuten, aurreko legegintzaldiaren hasieran ez zielako hauteskundeetan lortu zuten eserlekua hartzen utzi. Europako Justiziak, ordea, atzera bota du helegitea.
2024/09/22 - 10:57
Junquerasek ERC "erreskatatzeko" konpromisoa hartu du, eta Rovirari "traizioa" leporatu dio
ERCren presidente izan zenak esan du "lotsa" sentitu duela alderdian "organo paraleloak" egon direlako, eta iragarri du Alemany izango dela bere idazkari nagusia.