Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Junqueras eta Godàs, ERCren buruzagitza lortzeko bigarren itzulira

Junquerasek eta Godasek botoen % 48,3 eta % 35,3 lortu dituzte, hurrenez hurren, eta Helena Solaren 'Foc Nou' hautagaitzaren (% 12,6) gainetik gertau dira. Lehen biak abenduaren 14ean lehiatuko dira bigarren itzulian.
Junqueras eta Godas.
Junqueras eta Godas.

Oriol Junqueras ERCko presidente ohia buru duen 'Militància Decidim' hautagaitza eta Xavier Godàs buru duen 'Nova Esquerra Nacional'-en hautagaitza izan dira larunbat honetako ERCren kongresu nazionalean boto gehien lortu dituzten bi hautagaiak, baina, babesen % 50 inork gainditu ez dutenez, bigarren itzulian lehiatuko dira, abenduaren 14an.

Junquerasek eta Godasek botoen % 48,3 eta % 35,3 lortu dituzte, hurrenez hurren, eta Helena Solaren 'Foc Nou' hautagaitzaren (% 12,6) gainetik geratu dira. Bigarren itzulira igaro diren bi hautagaitzek  zerrenden erdia aldatzeko aukera dute, beti ere zerrendaburua mantenduta.

ERCko militanteen % 81,35ek (6.533 afiliatu) botoa telematikoki eman dute alderdiaren kongresuan, presidentea eta zuzendaritza berria aukeratzeko.

ERCk hartuko duen norabidea funtsezkoa da zenbait gaietan. Izan ere, gobernagarritasunaren giltza du Katalunian, eta Espainiako Kongresuan, Pedro Sanchezen Gobernua eusteko nahitaezkoak diren zazpi botoren jabe da.

Errepublikanoak barne krisian eta ordezkaritza maila baxuan daude: Generalitatetik kanpo, 2019an baino 1.500 militante gutxiagorekin, eta milioi erdi boto galduta.

ERCren XXX. Kongresuaren baitan kokatzen da zuzendaritza berriaren hautaketa, hauteskundeetan gailentzen den zuzendaritzak ibilbide orri politiko eta estrategiko berria aurkeztu beharko baitu ordurako, otsailaren erdialderako, eta militanteen oniritzia jaso.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X