Pere Aragonès
2024/04/25 - 23:18
Pedro Sanchezen gutuna, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasieraren protagonista nagusia
Espainiako gobernuburuak herritarrei bidalitako gutunari egindako aipamenak Kataluniako hautagai guztien hitzaldietan izan dira.
2024/04/25 - 09:37
Illa, Aragones eta Puigdemonten arteko hiruko lehia erdigunean dela, gauerdian abiatuko da kanpaina Katalunian
Gehiengo argirik gabe eta agertoki posible bat baino gehiagorekin, gaur abiatuko da hauteskunde kanpaina Katalunian. Zalantzarik gabe, Sanchezen azken erabakiak izango du eragina.
2024/04/19 - 21:03
Beste ikerketa-ildo bat ireki dute CNIk Pegasusekin Aragones zelatatzeko izan zuen papera argitzeko
Santiago Garcia Bartzelonako epaileak beste ikerbide bat abiatzea erabaki du, Generalitateko presidentearen ordezkaritza legalak eskatuta. Pieza banandu horretan ikerketak beste hilabete bat (luzagarria) emango du sekretupean.
2024/04/09 - 20:50
Konstituzionalak aho batez bertan behera utzi du Kataluniako independentzia aldarrikatzeko herri-ekimena
Martxoaren 26ko Ministroen Kontseiluak herri ekimenaren aurka konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztea erabaki ostean iritsi da gaia Konstituzionalera. Kataluniako Ganberaren Mahaiak otsailaren 2an onartu zuen herri ekimen hori tramitatzea.
2024/04/08 - 13:48
Aragones ziur da erreferendumak "Konstituzioaren aurkakoa izateari utziko" diola, "amnistiak bezala"
Hala esan du Generalitateko presidenteak, Espainiako Senatuan gaur egin duen agerraldian. PPk deituta, Erdikego Autonomoen Batzorde Orokorra bildu da gaur, amnistia legearen eragin ekonomikoari buruzko txosten bat onartzeko.
2024/04/08 - 13:16
''Amnistiak Konstituzioaren aurkakoa izateari utzi dio, erreferendumarekin gertatuko den bezala''
Kataluniako presidenteak Senatuko Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusian hitz egin du gaur. Bertan PPk amnistiaren legearen eragin autonomikoari buruzko txosten bat eztabaidatzen ari dira.
2024/03/25 - 14:36
Kataluniarentzat "EAEren eta Nafarroaren eredu berezia" defendatu du Aragonesek, "ez gehiago, ez gutxiago"
Generalitateko presidentearen aburuz, Katalunia finantzatzeko egin duen proposamenak Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Gobernuaren arteko aldebiko harremana oinarri beharko luke izan.
2024/03/14 - 09:00
Albiste izango dira: Korrikaren hasiera, hauteskundeak Katalunian eta Erreginaren Kopa: Bartzelona-Athletic
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/13 - 18:29
Aragonesek hauteskundeak maiatzaren 12ra aurreratu ditu, Parlamentuak aurrekontuak atzera bota ondoren
Generalitateko presidenteak kritikatu egin du Parlamentuak aurrekontuen proiektua atzera bota izana indar politikoen "beto gurutzatuengatik", salatu duenez, "arduragabekeriaz" jokatu dutelako.
2024/03/07 - 15:20
Aragones: ''Amnistiaren legea onartzea legez kontrako errepresioarekin amaitzeko lehen urratsa''
Generalitateko presidenteak adierazi duenez, amnistia legeak "kaltetutako pertsona guztiek askatasun-etorkizuna eta eskubideen berme osoa izatea ahalbidetuko du".
2024/03/06 - 21:08
PSOEk, ERCk eta Juntsek amnistia legerako akordioa lortu dute
Agiri bateratu batean, hiru alderdiek adierazi dute transakzio-zuzenketa bat adostu dutela, bizirik zeuden zuzenketak oinarri hartuta. Juntseko iturriek ziurtatu dutenez, legeak Europako estandarretara egokitutako terrorismo eta traizio delituak jasoko ditu.
2024/02/15 - 12:18
Pello Otxandiano eta Pere Aragones Bartzelonan bildu dira
Pere Aragonesek Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaia hartu du gaur goizean Generalitateko Jauregian (Bartzelona).
2024/02/01 - 13:44
Kataluniak larrialdia deklaratu du lehorteagatik sei milioi pertsonarentzat
Aurrekaririk gabeko egoera honek Bartzelonako eta Gironako 6 milioi pertsonari eragingo die. Kontsumoa gehienez ere 200 litrora mugatuko da biztanleko eta eguneko.
2024/01/31 - 19:59
Aragonesek eta Urkulluk babesa eman diote EBn autodeterminazioa defendatzen duen proposamen bati
Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak babesa eman diote gaur Europar Batasunean autodeterminazio eskubidea sustatzeko ekimenari.
2024/01/31 - 13:22
Aragonesek "erantzukizuna" eskatu die alde guztiei amnistia legea arriskuan ez jartzeko
Generalitateko presidentearen ustez, beharrezko legea da, eta ez da arriskuan jarri behar; horregatik, erantzukizuna eskatu die alde guztiei, aurrera atera dadin.
2024/01/31 - 12:43
Pere Aragonesek ''erantzukizuna'' eskatu die alde guztiei, Amnistia Legea arriskuan ez jartzeko
Kataluniako Generalitateko presidentearen ustez, Amnistia Legea "beharrezkoa den legea da, eta ez da arriskuan jarri behar". "Beharrezkoa dugu Katalunian 1.200 pertsonak pairatu duten errepresioarekin amaitzeko", gaineratu du Aragonesek.
2024/01/31 - 12:10
Iñigo Urkullu eta Pere Aragones Bruselan bildu dira, autodeterminazioaren inguruko foro baten atarian
Bi buruzagiak Bruselan bildu dira, Europako autodeterminazioaren aldeko eurodiputatu talde batek antolatutako eztabaidan parte hartu aurretik.
2024/01/26 - 14:07
Aragonesek CDR taldeen ekintzak zuzentzen zituela argudiatuta eskatu zuen CNIk hura espiatzea
Gaur zabaldu diren informazioen aurrean, haserre agertu da Kataluniako presidentea. "Gezurrak asmatzea" egotzi dio Espainiako Inteligentzia Zentroari, espioitza justifikatzeko. "Kataluniaren kontrako operazioren bigarren zatiaren aurrean gaude", esan du.
2024/01/20 - 12:52
Independentziari buruzko erreferenduma antolatzeko ahal duen guztia egingo duela hitzeman du Aragonesek
"Ezinezkoak zirela esaten ziguten horrenbeste gauza egiteko gai izan bagara, posible egingo dugu nazioartearen aitortza izango duen erreferenduma", adierazi du amnistia eta indultuak gogoan hartuz.
2023/12/27 - 08:25
Aragonesek espero du 2024an finantzazio ''berezia'' lortzea Kataluniarentzat
Generalitateko presidenteak eskatu du Rodalies trenen transferentzia hedatzen hastea, eta esan du, aministiaren ostean, 2024an "Estatuarekin negoziatzeko bigarren faseari" ekingo diotela, "Kataluniak bere etorkizuna aske erabaki ahal izateko".