Aragonesek CDR taldeen ekintzak zuzentzen zituela argudiatuta eskatu zuen CNIk hura espiatzea
Pere Aragones Generalitateko presidenteak Errepublikaren Defentsarako Batzordeak (CDR) zuzentzen zituela argudiatu zuen Espainiako Inteligentzia Zentroak (CNI), Pegasus sistemaren bidez hura espiatzeko (2019ko uztailetik 2020ko martxora) baimena eskatu zionean Auzitegi Gorenari. Informazio hori dago jasota, besteak beste, Espainiako Gobernuak espioitza ikertzen ari den epailearen esku utzi zituen —desklasifikatu ondoren— hiru autoetako batean.
Dokumentuotan jasota dagoenez, CDR taldeak "zuzentzea" eta "protestak koordinatzea" Aragonesen ardura zela baieztatu zuen CNIk. "Bere lan instituzionaletik kanpo eta klandestinitatean, CDRen koordinatzaile lanetan jarraitu du", dio autoetako batek.
Informazioaren berri izan orduko, Aragonesek bere haserrea adierazi du, eta "gezurrak asmatzea" egotzi dio Inteligentzia Zentroari. Uste du "Kataluniaren kontrako operazioaren bigarren zatiaren aurrean" gaudela, eta harik eta "faltsukeria" guztiak argitu arte, ez duela amore emango hitz eman du.
Halaber, presidente kataluniarrak berriro salatu du informazia asko gorde dela isilean, "dokumentu asko desklasifikatu gabe" geratu direlako. "Katalunia Operazioak bigarren zati bat izan duela argi geratzen ari da: Kataluniaren independentziarekin dugun konpromisoagatik, espioitza", esan du.
Bien bitartean, Espainiako Gobernuaren izenean Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak berretsi du 2019an orduko Exekutiboak ez zuela Aragones espiatzea baimendu, eta horren berririk ere ez zuela zehaztu du. Erantsi duenez, PSOE agintera heldu aurreko garaian du jatorria operazioak.
Kontrara, PPk beste behin esan du Sanchezen Gobernuak baimendu zuela 2019 eta 2020 artean Generalitateko presidentea zelatatzea. "ERCko kideak espiatzeko baimena eman zuten bitartean, alderdi horretako buruzagiekin eseri zen aldebiko elkarrizketa-mahai batean", salatu du Alderdi Popularrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.