Kataluniako erreferenduma
2019/11/05 - 20:32
Comin, Ponsati eta Puig atxilotzeko euro-agindua igorri du Llarena epaileak
Kataluniako kontseilari kargugabetuak Belgikan eta Eskozian daude. Justiziarekin kolaboratzeko borondatea erakutsi dute hirurek.
2019/11/05 - 18:12
Autodeterminazioaz eztabaidatu ezin dutela ohartarazi dio Konstituzionalak Torrenti
Kataluniako Ganberak autodeterminazio eskubidearen aldeko edo Espainiako erregearen kontrako ebazpenik onartzen badu, desobedientzia delitua izan daitekeela abisatu dio Konstituzionalak Torrenti.
2019/10/31 - 13:21
150 gazte inguruk kanpatuta pasa dute gaua Bartzelonako Universitat plazan
Gazteek kanpin-dendak jarri dituzte plazan eta galtzadan, Kale Nagusia moztuz. Kanpatuek 'errepresioaren amaiera eta espetxeratuen amnistia' eskatzen dituzte.
2019/10/31 - 08:27
Hautetsien Batzarrak 'proces' auziaren epaia gaitzetsi eta elkarrizketa eskatu du
Kataluniako indar independentistetako 2.000 kargudun hautetsi baino gehiagok adierazpen bateratu bat onartu dute, eta zigortutako buruzagi independentista guztientzat amnistia eskatu dute.
2019/10/29 - 10:46
Puigdemont bere estradizioa aztertzeko lehen bista-saiora joan da
Belgikako Fiskaltzak Carles Puigdemonten estradizioa eskatuko du, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta.
2019/10/29 - 08:01
Puigdemonten estradizioaren gaineko erabakia abenduaren 16ra arte atzeratu dute
Generalitateko presidente ohiaren defentsak saioa abendura arte atzeratzea eskatu du, estrategia hobeto prestatu ahal izateko, eta epaileak onartu egin du eskaria.
2019/10/29 - 00:38
Ehunka manifestarik Bartzelonako Sants geltokiko sarrerak kolapsatu dituzte
Manifestariek bi ordu luzez itxi dituzte Sants geltokiko sarrera eta irteera nagusiak.
2019/10/26 - 20:01
Beste indar erakustaldi bat egin dute independentziazaleek Bartzelonan
ANC eta Omnium Cultural elkarteek deituta, manifestazio jendetsua egin dute Auzitegi Gorenaren epaiaren kontra. Besteak beste, bertan izan dira EAJko, EH Bilduko eta Gure Esku mugimenduko ordezkariak.
2019/10/26 - 17:39
Torra: 'Autodeterminazio eskubidea gauzatzeak ez du jada atzera bueltarik'
Kataluniako 800 udal eta toki- eta eskualde-erakundek "preso politiko eta erbesteratuen" aldeko zein proces-aren epaiaren kontrako mozioa sinatu dute.
2019/10/26 - 12:56
Bartzelonan egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du Tsunami Democraticek
Omnium Cultural eta ANC plataformek deituta, 'Estatu espainiarraren errepresioaren' kontrako manifestazioa dago deituta gaurko Bartzelonan.
2019/10/25 - 17:28
Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko bat egin dute hainbat indar subiranistek
'Llotja de Mar-ko Adierazpena'ren sinatzaileek (JxCat, ERC, CUP, EH Bildu, BNG, besteak beste) "erabateko demokrazia" falta salatu dute, eta nazioarteari babesa eskatu diote.
2019/10/25 - 16:02
Autodeterminazioa negoziatzea eskatu dute Llotja de Marreko Adierazpenean
Autodeterminazioa negoziatzeko eskera egin dute Kataluniako, Euskal Herriko, Galiziako, Valentziako eta Balear Uharteetako alderdi abertzaleek. EAJk ez du bat egin deklarazioarekin.
2019/10/25 - 14:16
Llotja de Marreko Adierazpenaren irakurketa, oso-osorik
BNG, Crida Nacional, CUP, Demòcrates, EH Bildu, Esquerra Republicana, Esquerra Valenciana, MÉS per Mallorca, MÉS per Menorca eta PDeCat-Junts per Catalunyak sinatu dute adierazpena.
2019/10/25 - 13:18
'Kataluniaren askatasunaren alde' manifestazioa egin dute Hong Kongen
Ehunka hongkoniar kalera irten dira 'askatasunaren alde dauden kataluniarrei' babesa eta elkartasuna adierazteko.
2019/10/23 - 14:28
Torra, comunei: 'Edo errepresaliatuekin gaude edo errepresoreekin gaude'
Torrak Miquel Iceta PSCko lehen idazkariari eskatu dio Pedro Sanchezi deitzeko eta telefonoa pasatzeko, berari ez diolako hartzen.
2019/10/22 - 19:16
JxCAT, ERC eta CUPek autodeterminazio eskubidearen aldeko adierazpena adostu dute
Roger Torrentek azpimarratu du ez dituela Parlamentuko taldeak zentsuratako eta erabakia horren ondorioak bere gain hartzeko prest dagoela erantsi du.
2019/10/22 - 13:19
Junqueras: 'Gehiengo zabalagoak behar dira erreferendum bat eraginkorra izateko'
Halaber, Pere Aragones Generalitateko presidenteordea presidentegai izateko "oso kualifikatuta" dagoela nabarmendu du ERCko buruak.
2019/10/21 - 22:22
Oihuka eta txistuka jaso dute Pedro Sanchez Bartzelonako Sant Pau ospitalean
Azken egunetako istiluetan zauritutako poliziak bisitatzera eta segurtasun indarrei babesa ematera joan da.
2019/10/21 - 20:25
Kataluniako Sindikoak dispositibo poliziala eta gomazko piloten erabilera salatu du
Kataluniako Parlamentuak debekatuta dituen piloten erabilera aztertzeko, Roger Torrent Parlamentuko presidenteak eta Sindikoak, herriaren defendatzaileak, bilera egin dute.
2019/10/21 - 18:14
Sanchez Bartzelonan izan da gaur, baina ez da Torrarekin bildu
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gutun bat igorri dio goizean Torrari, indarkeria irmo gaitzesteko eta "herritarren arteko haserrea saihesteko" duen betebeharra gogorarazteko.