Beste indar erakustaldi bat egin dute independentziazaleek Bartzelonan
Milaka eta milaka herritar batu dira, gaur ere, Bartzelonan independentzia prozesuaren kontrako sententziaren aurka (9 eta 13 urte arteko zigorrak ezarri zizkieten 'proces'aren arduradunei, sedizioa egotzita) ahotsa altxatzeko eta Espainiako Gobernuari elkarrizketa eskatzeko. 350.000 pertsona irten dira kalera Kataluniako Udaltzaingoaren arabera.
ANC, Omnium Cultural eta beste elkarte batzuk deitu dute gaurko mobilizazioa, eta babes zabala jaso dute. Besteak beste, Kataluniako alderdi independentista guztiek (JxCat, PDeCAT, ERC, CUP eta Democrates) egin dute bat deialdiarekin, eta haien ondoan izan dira EAJko, EH Bildu koalizioko eta Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko ordezkariak. Jeltzaleen izenean, Jokin Bildarratz senatariak hartu du parte, eta ezker abertzeko koaliziotik Pernando Barrena eurodiputatua eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko diputatua joan dira.
17:00etan abiatu da manifestazioa Marina kaletik, eta Icaria etorbidean amaitu da. Preso dauden politikarien askatasunaren eta indepentziaren aldeko oihuen artean egin dute bide osoa, 'Askatasuna' leloa idatzita zuen pankarta handi baten atzetik.
Greba orokorra eta 'Askatsunaren Alde Martxak' egin zirenetik astebetera iritsi da ANCren eta Omniun Culturalen deialdi hau. Istilu gogorrek lausotu zuten urriaren 18ko mobilizazio erraldoia, eta gaurko honekin, independentziaren aldeko mugimenduaren "izaera baketsua" utzi nahi dute beste behin agerian.
"Espainiako Estuak zenbat eta errepresio handiago egin, orduan eta mobilizazio gehiago Kataluniako kaleetan" iragarri du Elisenda Paluzie ANCk presidenteak. Urriaren 1eko epaiak helburu bikoitza duela ere adierazi du: "Gu beldurtzea, borroka alde batera utz dezagun eta jendeak mobilizatzeari utz diezaion", baina justu kontrakoa egiteko eskatu du, "autodeterminazioa lortu arte behar diren manifestazio guztiak egiteko", alegia.
Bere azken hitzaldian, "erantzun instituzionala une historiko honen parekoa" izatea eskatu du Paluziek eta kaleetan askatasun zein eskubideak modu transbertsalean defendatzen ari diren bitartean, tamalgarritzat jo du gero "herritarren eskaria jasotzen duten proposamen politikoak ez egotea". Manifestariek "Espabilatu" ohikatuz erantzun dute hitz horiek entzunda.
Marcel Mauri Omnium Culturaleko presidenteordeak, bere aldetik, elkarrizketa eskatu dio Espainiako Gobernuari: "irtenbide politikoa eman diezaiola politikoa den gatazka bati.
Epaiaren aurrean Kataluniako gizarteak duen haserrea kontuan izanda, Moncloaren jarrera "arduragabea" dela ere esan du, eta "manifestatzea kasketaldia dela esatea ez da zilegi". Espainiako Gobernua "modu elektoralistan eta arinkeriaz" jokatzen ari dela ere esan du Maurik eta gaurko manifestazioa "inklusikoa" dela eta "oinarrizko eskubide eta askatasunak defendatzen" dituela defendatu du.
Blanca Bragulat Jordi Turullen bikote eta Associacio Catalana pels Drets Civils erakundeko kideak ere hitz egin du oholtzan, baita Maria Rovira Unio de Pagesoseko ordezkariak, Anaïs Franquesa Iridiako ordezkariak, Taula del Tercer Sectorrekoek eta Gaztedia Kontseiluko kideek ere.

Hau da manifestazio buruan eraman duten pankarta. Argazkia: Omnium
Politikarien mezuak manifestazioan
David Bonvehi PDeCateko presidenteak "Gehitu eta etorkizunari itxaropenez begiratzen dion Katalunia bat eraikitzea" eskatu du eta askatasuna aldarrikatu du hurrengo belaunaldiek etorkizun hobea izan dezaten.
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko diputatuak, bere aldetik, lotsagarritzat jo du Espainiako Gobernuak izandako jarrera: "Lotsagarria da hona etorri, ospitale bateko atzetik sartu, eta urgentziak blokeatzea soilik zauritu batzuk ikusteko. Lotsagarria da bere eskubideen alde pankarta batekin dagoen gaztedia jipoitzea".
Albert Botran CUPeko kideak, berriz, Kataluniako Parlamentuak eta Gobernuak epaiaren aurrean izandako jarrera kritikatu du eta "Errepresio Estatuarekin bat egitea" leporatu dio, Mossoek izan duten jarrera ikusita.
Euskal ordezkariei dagokienez, Jokin Bildarratzek elkarrizketarako deia egin du Katalunian irtenbidea bilatzeko: "Duela bi urte jada aplikatu zuten 155. artikulua eta ikusi dugu ez duela ezertan lagundu; alderantziz, kalte egin du".
Pernando Barrenak "botoa ematea ez dela delitua" gogorarazi du eta preso kataluniarrak aske uzteko eskatu du.
Polizia Bulego Nagusiaren aurrean elkartu dira milaka lagun
Manifestazioaren ostean, milaka lagu bildu dira Polizia Bulego Nagusiaren aurrean, Bartzelonan. Polizia-furgoiak daude kalean, eta hesia jarri dute manifestariak eta egoitza artean. Protestan zehar, hainbat manifestarik arrautzak eta latak bota dituzte polizia-ibilgailuren aurka.
19:30etarako deituta zeuden manifestariak, 'Zuen pilotak itzuliko dizkizuegu' lelopean. U1-eko istiluetan Poliziak botatako gomazko pilotak eramatea proposatu zieten CDRek manifestariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.