Kazetaritza
2018/10/23 - 22:56
Khashoggiren heriotza hilketa 'planifikatu' bat izan zela adierazi du Erdoganek
Hilketarekin zerikusia dutelakoan, Saudi Arabian atxilotu dituzten 18 pertsonak Turkian epaitzea eskatu du bertako presidenteak.
2018/10/23 - 22:30
Khashoggiren semea Saudi Arabiako erregearekin eta printzearekin bildu da
Salman erregea eta printzea Khashoggiren semearekin bildu dira gaur dolumina agertzeko. Ikerketaren arabera, kazetaria moztu egin zuten eta bere aurpegia desitxuratuta dago.
2018/10/23 - 20:10
Khashoggiren hilketa programatua izan zela baieztatu du Erdoganek
Kazetariaren hilketa aldez aurretik prestatutako plana zela baieztatu du Erdoganek. Arabian atxiloan dauden ustezko hiltzaileak Turkian epaitzeko deia egin du.
2018/10/23 - 10:04
Saudi Arabiako funtzionario bat Khashoggiren arropak jantzita atera zen kontsulatutik
Hildako kazetaria Istanbulgo kontsulatutik atera zela frogatu nahi izan zuen horrela Saudi Arabiak. Donald Trumpek onartu du ez dagoela gustura saudiarabiarrek emandako azalpenekin.
2018/10/22 - 22:57
Saudi Arabiako kontraesanak, Jamal Khashoggiren hilketaren inguruan
Turkiako poliziak, Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsulatuaren ibilgailu bat topatu du hiriko garaje batean, eta kotxea aztertu nahi dute Jamal Khashoggi kazetariaren hilketa argitzeko.
2018/10/22 - 10:22
Saudi Arabiako erregeak eta printzeak doluminak eman dizkiote Khashoggiren semeari
Saudi Arabiako Atzerri ministroak Jamal Khashoggiren hilketa 'akats izugarria' izan dela esan du, baina ukatu egin du printzeak horrekin zerikusirik izatea.
2018/10/21 - 20:45
Jamal Khashoggiren gorpuzkiak non dauden ez dakiela aitortu du Saudi Arabiak
Saudi Arabiako Atzerri ministroak aitortu duenez, kazetaria hil zuen operazioa "klandestinoa, okerra eta zentzugabekoa" izan zen.
2018/10/20 - 15:56
Jamal Khashoggi kazetaria hil zutela aitortu dute saudiek
Inteligentzia zerbitzuekin zoritxarreko borroka bat izan ostean hil zela azaldu dute. Orain kazetariaren gorpua non ezkutatu zuten azaldu beharko dute.
2018/10/20 - 10:32
Jamal Khashoggi kazetariaren heriotza baieztatu du Saudi Arabiak
Riadek jakitera eman duenez, kontsulatu barruan izandako 'liskar batean' hil zen kazetaria. 18 pertsona daude atxilotuta, Khashoggiren desagertzearekin eta hilketarekin lotuta.
2018/10/20 - 00:44
Khasoggiren ikerketak hankaz gora jarri du Saudi Arabiako errege etxea
Jamal Khasoggi kazetaria Saudi Arabiako kontsulatuan era basatian hil zutelako hipotesiak gero eta indar handiagoa du. Ikerketa aurrera doa.
2018/10/19 - 19:07
Khashoggiren arrastoak bilatu dituzte kontsuletxearen furgoneta batean
Saudi Arabiako kontsuletxearen Mercedes Vito furgoneta bat hiru orduz miatu dute Turkiako auzitegiko medikuek. Ibilgailua kazetaria desagertu zen eguneko grabazio batean agertzen da.
2018/10/19 - 02:04
Joxe Mari Iriondok 'Euskal Kazetaritza Saria' jasoko du
Bere ibilbide profesionalagatik saritu dute. Urte luzez EiTBn aritu zen lanean.
2018/10/18 - 20:33
Herrialde arabiarretan adierazpen askatasunik ez dagoela salatu zuen Khashoggik
Turkiako eta Estatu Batuetako hainbat komunikabideren arabera, kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zutela esateko frogak ditu Turkiako Poliziak.
2018/10/18 - 10:48
Saudiarabiar lagun deserosoa
Khashoggiren usteko hilketak Trump mugitzera behar du: Pompeo estatu idazkaria Saudi Arabiara bidali du monarkia ahalik eta gehien kaltetuko duen azalpenak osatzera.
2018/10/18 - 01:30
Khashoggi kazetaria torturatu eta hil egin zutela dio Turkiako egunkari batek
Bestalde, Turkiako Poliziak Saudi Arabiako kontsul nagusiaren etxea miatu du Istanbulen. Jamal Khashoggi urriaren 2an desagertu zen, Saudi Arabiaren kontsulatuan sartu zenean.
2018/10/08 - 13:14
Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari bat bortxatu eta hil dute Bulgarian
30 urteko kazetaria Europar Batasuneko funtsei buruzko ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen.
2018/09/23 - 16:29
Kapuscinski erreportariari egindako omenaldia da 'Beste egun bat bizirik'
Raul de la Fuente nafarraren pelikulak animazioa eta benetako irudiak nahasten ditu, Angolako gerran lanera joan zenean bizi izan zuena kontatzeko. EiTBren partaidetza dauka filmak.
2018/09/06 - 11:38
Trump geldiarazteko elkar hartu behar dutela esan du Gobernuko kide batek
'The New York Times' egunkarian argitaratutako iritzi artikulu anonimo batean, Gobernu barruan presidentearen agenda zapuzteko 'erresistentzia isila' dagoela azaldu du.
2018/09/03 - 11:26
7 urteko espetxe zigorra Reuterseko bi kazetarirentzat, Birmanian
Sekretu Ofizialen legea urratu izana egotzi zaie Reuters agentziako bi kazetariei, rohinya musulmandarren hilketak ikertzen ari zirela.
2018/07/25 - 23:18
'Txeroki'ri 18 urteko zigorra ezarri diote 2002an kazetari bat hiltzen saiatzeagatik
Auzitegi Nazionalak ETAko kidea zigortu du Maria Luisa Guerrero Antena 3 telebistako kazetaria bonba-pakete batekin hiltzen saiatzeagatik.