Khashoggi auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saudi Arabiako erregeak eta printzeak doluminak eman dizkiote Khashoggiren semeari

Saudi Arabiako Atzerri ministroak Jamal Khashoggiren hilketa 'akats izugarria' izan dela esan du, baina ukatu egin du printzeak horrekin zerikusirik izatea.
Jamal Khashoggi
Jamal Khashoggi. Artxiboko argazkia: EFE

Saudi Arabiako Salman erregeak eta Mohamed Bin Salman printzeak doluminak eman zizkioten atzo, telefono dei baten bitartez, Jamal Khashoggi kazetariaren semeari, SPA albiste-agentziak zabaldutako informazioaren arabera. Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zuten Jamal Khashoggi.

Adel al Jubeir Saudi Arabiako Atzerri ministroak atzo Fox telebista-kateari eskaini zion elkarrizketan adierazi zuenez, Jamal Khashoggirekin gertaturikoa "akats izugarria izan da" eta "arduradunek ordaindu egingo dute". Dena den, ukatu egin du printzeak hilketarekin zerikusirik izatea eta horri buruzko informaziorik izatea. Al Jubeir Atzerri ministroak "larrigarritzat" jo du Gobernua jazotakoa estaltzen saiatu izana.

Aldi berean, Jamal Khashoggiren gorpuzkiak non dauden ez dakiela aitortu du Saudi Arabiak.

Nazioartean, Alemaniak Saudi Arabiari armak saltzeari utziko dio hilketaren nondik norakoak argitu bitartean.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak iragarri duenez, Turkiak hilketaren inguruko xehetasun gehiago emango ditu asteartean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X