Rikardo Arregi sariarekin nabarmendu dute EiTB taldea
EiTB komunikazio taldeak jaso du gaur arratsaldean Andoainen banatu diren Rikardo Arregi sarietako bat. Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren laguntzaz antolatutako kazetaritza sarien 30. edizioa '30 urte, 10 mugarri' lelopean ospatu da. Bertan, azken 50 urteotan euskarazko komunikazio arloan protagonista izan diren hamar ekimen nabarmendu dira.
Euskal Irrati Telebistarekin batera, azken hamarkadetan euskarazko kazetaritzak egin duen ibilbidean mugarri izan diren beste bederatzi eragile nabarmendu dira: Anaitasuna, 30 urtetan (1953tik 1982ra) argitaratu zen aldizkari orokorra; Argia aldizkaria (1919an Zeruko Argia bezala sortu zena); Lesakan egoitza duen eta 1982tik argitaratzen den Ttipi-Ttapa aldizkaria, Nafarroako Mendialdeko albisteak lantzen dituena; UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Elhuyar aldizkaria; Euskaldunon Egunkaria; Euskal Irratiak Iparraldeko federazioa; eibar.org webgunea, eta Goiena komunikazio taldea.
EiTBren izenean, Maite Iturbe zuzendari nagusiak hartu du saria Luzien Etxezaharreta kazetari eta idazlearen eskutik. Epaimahaiak aipatutako arrazoi ugarien artean ageri dira honakoak: "Euskarazko kazetaritzaren aitzindariak aitzindari, lehen uzta oso eta betea 1982an hasi ginen jasotzen. EiTBko kazetariek, kazetari-hizkera betea osatu dute urtez urte kiroletan, politikan eta beste hamaika esparrutan. Hizkuntzari dagokionez, herritarrak euskaraz informatu eta entretenitzerakoan, bultzagile izan dira medio honetako kazetariak. Hizkuntza eta gizartea, biak aberastu ditu mugarri honek".
Rikardo Arregi sarien XXX. edizioko epaimahaia osatu dutenak ondorengoak dira: mahaikide izan dira Miren Azkarate, Jose Inazio Basterretxea, Allande Boutin, Aingeru Epaltza, Elixabete Larrinaga, Jon Unanue, Arantxa Urretabizkaia eta Aitor Zuberogoita; eta mahaiburu eta idazkari lanetan aritu dira, hurrenez hurren, Ainara Rodriguez Zalakain, Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzia, eta Patxi Baztarrika, Euskara Zerbitzuaren arduraduna.
Andoaingo Bastero kulturgunean egin den ekitaldia Ilaski Serrano eta Dani Alvarez EiTBko kazetariek gidatu dute. Sari banaketarekin batera, zuzeneko musika emanaldiaz gozatu ahal izan dute bertaratu direnek, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin musikarien eta Olatz Prat abeslariaren eskutik.
Halaber, Zubi lana dokumentalaren pasarte labur bat ikusteko aukera ere izan dute. ETBk eta On Time ekoiztetxeak egindako ikus-entzunezko honek euskarazko komunikazioaren azken 50 urteetako errepasoa egiten du. Astelehen gauean izango da ikusgai ETB1en 23:30ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.