Kazetaritza
2024/02/21 - 13:43
Gaur amaituko da Julian Assangek bere estradizioari helegite berri bat aurkezteko egindako eskaeraren analisia
Gaur, Fiskaltzak, AEBetako Justiziaren ordezkari gisa, bere argudioak azalduko ditu, eta Victoria Sharp eta Adam Johnson epaileek erabakiko dute irizpena berehala emango duten edo beste data batera atzeratuko duten.
2024/02/20 - 12:09
Assange "arrazoi politikoengatik" jazarri dutela argudiatu du haren abokatuak Londresko Auzitegian
Wikileakseko sortzailea Washingtonen esku utzi ala ez aztertzeari ekin diete bi epailek, gaur-biharretan. Auzia galduko balu, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzea beste aukerarik ez du Assangek.
2024/02/16 - 10:43
Behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu dio Poloniak Pablo Gonzalez kazetariari
Otsailaren 28an bi urte beteko ditu Polonian preso.
2023/12/28 - 12:46
EITB Mediako langileek elkarretaratzea egin dute Pablo Gonzalez kazetariaren egoera larria salatzeko
EITB Mediako langileak Bilboko egoitzaren aurrean bildu dira ostegun honetan prentsa askatasunaren alde, eta Pablo Gonzalez kazetariak bizi duen egoera larria salatzeko. Kazetaria lanean ari zela atxilotu zuten, eta 22 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean.
2023/12/27 - 23:13
'The New York Times'ek Microsoft eta OpenAI salatu ditu bere testuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Salaketan, GPT-4k (OpenAIren produktuetako bat) sortutako hainbat testuren adibideak jazo ditu egunkariak. Testu horiek ia ezin dira bereizi hedabideak argitaratutako ikerketa batzuetatik.
2023/12/11 - 22:14
Africa Baetak Deia Top Talent saria jaso du
Deia egunkariak hainbat arlotako profesionalen talentua nabarmendu du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian egin duen Top Talent sarien banaketa ekitaldian. EITBn, "Teleberri" albistegia aurkezten, 20 urtetik gora daramatzan Africa Baeta kazetariak Komunikazio Talent saria jaso du.
2023/11/29 - 22:34
2023ko Rikardo Arregi Komunikazio Saria 'Lore Hostoak' EITBko podkastari egokitu zaio
Ekain Perezek gidatzen duen solas tartea da, euskal musika egileen sorkuntza moduak eta musika gustuak ezagutzeko. Kazetaritza saria, berriz, 'Bideak' saioari eman diote, Naiz irratiak eta Mediabaskek sorturiko podkastari.
2023/11/21 - 17:58
Israelek Libano hegoaldean egindako eraso batek Al Mayadeen hedabideko bi kazetari hil ditu
Urriaren 13an, Alma al Shaab hegoaldeko eremuan egindako antzeko eraso batean, Reuterseko bideokamerari bat hil zuten, eta agentzia bereko, AFPko eta Al Jazeerako beste kazetari batzuk zauritu zituzten.
2023/11/08 - 22:57
Euskadiko Kazetarien Elkarteak urteroko sariak banatu ditu, Bilbon
Besteak beste, Silvia Intxaurrondo eta Jordi Evole saritu dituzte, egindako ibilbide profesionalaren eta prentsa askatasunaren kategorietan, hurrenez hurren. Halaber, Martxelo Otamendik, Iñaki Petxarromanek eta EITB Mediaren PRIMERAN proiektuak sari bana jaso dute.
2023/11/04 - 22:16
Kazetarien hilketak ''hilketa selektiboak'' direla uste dute Gazako kazetarien lankideek
36 kazetari hil ditu jada Israelek, Palestina TB kate publikoko lau kazetari, tartean, eta horien lankideekin izan da Mikel Ayestaran. 2.000 kazetari daude Israelen Israelek akreditatuta, baina debekatuta dute Gazara sartzera; beraz, han daudenak dira munduaren begiak.
2023/11/03 - 22:00
Gerra hasi zenetik gutxienez 27 kazetari palestinar hil ditu Israelek; azkena gaur, bere familiarekin batera
Israelek egindako bonbardaketa batek hil ditu, eta dagoeneko 27 dira Israelgo Armadak hil dituen kazetariak. Komunikabideetako lankideek, hunkituta, haren heriotza salatu dute, zuzenean, eta aldarrikatu dute gertatzen denaren berri emateko babesgabe sentitzen direla.
2023/10/28 - 13:08
Pablo Gonzalez preso dagoen kazetariaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute EITB Mediako langileek
"Justizia, giza eskubideak, prentsa askatasuna" lemapean egin dute elkarretaratzea, EITBren Bilboko egoitzan, EITBko Langile Batzorde guztiek deituta. Gonzalezek 20 hilabete daramatza Polonian preso, Ukrainako gerrak eragindako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zela atxilotu zutenetik.
2023/10/19 - 16:24
Julen Orbegozo: ''Kazetaritzaren muga gorria gero eta haratago dago''
TVEk zuzeneko konexio batean eman zituen Álvaro Prietoren gorpuaren irudiak. Irudi horiek zerbait eransten al zioten informazioari? Non jarri behar dira marra gorriak? Zergatik ezin dira horrelako irudiak eman eta bai, ordea, Ekialde Hurbilekoak? Julen Orbegozo EHUko irakaslearekin hitz egin dugu.
2023/10/03 - 00:53
Xabier Garcia Ramsden Radio Euskadiko kazetariak eta ''Pompas de papel'' saioak 2023ko Airean saria jaso dute
Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkartearen galan irratiko aurkezle onenaren saria jaso du. "Pompas de papel" saioa ere saritu dute, Iñaki Calvok zuzentzen eta aurkezten duen eta 37 denboraldi antenan betetzen dituen literaturari buruzko saioa.
2023/09/12 - 20:57
Gizonezko bat atxilotu dute zuzeneko bat egiten ari zen kazetari bati sexu-erasoa egiteagatik Madrilen
Erasotzailea kazetariarengana hurbildu da, ipurdia ukitu dio eta zein telebista-katerentzat ari den lanean galdetu dio. Eta hori egin ondoren, alboan geratu da, begira, zuzenekoa egiten ari zen bitartean.
2023/09/05 - 12:47
Maria Teresa Campos kazetaria hil da, 82 urte zituela
Maria Teresa Campos kazetaria hil da, Madrilen, arnas gutxiegitasun baten ondorioz. 90eko hamarkadan telebistako goizeko magazinetan erregina izan zen Espainiako Estatuan, eta formatu hori berritzen lagundu zuen.
2023/08/28 - 16:40
Abian da Gasteizen Kazetaritza Bertatik Bertara jaialdiaren 9. edizioa
Ostirala bitartean, munduko gatazkei eta giza eskubideei buruzko hainbat hitzaldi, mahai inguru eta film emanaldi izango dira hiriko hainbat lekutan. Tartean, Lys Arango fotokazetariaren "GOSEA" erakusketa.

2023/07/04 - 18:44
Pablo Gonzalezen familiak eta lagunek Polonia presionatzeko eskatu diote Europako Parlamentuari
Oihana Goirienak, duela 16 hilabetetik kartzelan dagoen euskal kazetariaren bikotekideak, "kargu edo akusazio zehatzik aurkeztu gabe justifikatzen ez diren" eta "epaiketa datarik gabeko" espetxe baldintzak salatu ditu.

2023/07/03 - 23:07
Mundu osoko kazetariak izan dira egun hauetan gurean eta aho zabalik geratu dira
Hiri eta herrietako kaleak eta mendateak jendez lepo ikusi ditugu eta txirrindulariek eta kanpotik etorritako kazetariek hori azpimarratu dute. Zaletasun handia dagoela Euskal Herrian eta pasioa eta berotasuna sentitu dutela lehenengo momentutik.

2023/06/27 - 22:57
'Bild' egunkariak 200 kazetari kaleratuko ditu, adimen artifizialaren aitzakian
Komunikazio enpresaren arabera, lanpostu horiek "zaharkituta" geratu dira. Beharginek, ordea, protesta jendetsuak iragarri dituzte. Alemaniako sindikatuek Gobernuari adimen artifiziala arautzeko legedia berri bat eskatu diote.