Kazetaritza

2023/07/04 - 18:44
Pablo Gonzalezen familiak eta lagunek Polonia presionatzeko eskatu diote Europako Parlamentuari
Oihana Goirienak, duela 16 hilabetetik kartzelan dagoen euskal kazetariaren bikotekideak, "kargu edo akusazio zehatzik aurkeztu gabe justifikatzen ez diren" eta "epaiketa datarik gabeko" espetxe baldintzak salatu ditu.

2023/07/03 - 23:07
Mundu osoko kazetariak izan dira egun hauetan gurean eta aho zabalik geratu dira
Hiri eta herrietako kaleak eta mendateak jendez lepo ikusi ditugu eta txirrindulariek eta kanpotik etorritako kazetariek hori azpimarratu dute. Zaletasun handia dagoela Euskal Herrian eta pasioa eta berotasuna sentitu dutela lehenengo momentutik.

2023/06/27 - 22:57
'Bild' egunkariak 200 kazetari kaleratuko ditu, adimen artifizialaren aitzakian
Komunikazio enpresaren arabera, lanpostu horiek "zaharkituta" geratu dira. Beharginek, ordea, protesta jendetsuak iragarri dituzte. Alemaniako sindikatuek Gobernuari adimen artifiziala arautzeko legedia berri bat eskatu diote.
2023/06/22 - 15:26
Karmele Aranburu kazetari aitzindaria hil da
32 urte egin zituen Herri Irratiko albistegietan, eta ondoren, 27 urte EHUren Udako Ikastaroetako komunikazio lanetan, erretiroa hartu zuen arte. Euskadi Irratiko lankidea ere izan zen. Argi zuen irratia dela "kazetaritzaren etorkizuna".

2023/06/21 - 22:40
Adimen artifizialak munduan diren hamar lanpostutik zortzitan eragina izango duela diote adituek
Batez ere, automatizatuta dauden lanpostuak galdu edo aldatu egingo dira. Beste asko, ordea, hobetu egingo dira adimen artifizialari esker.

2023/06/03 - 16:45
Amagoia Mujikak hartuko dio lekukoa Martxelo Otamendiri 'Berria' egunkariaren zuzendaritzan
Mujika egungo zuzendariordea da, eta 'Euskaldunon Egunkaria' eta 'Egunero' kazetetan aritu zen aurretik.

2023/06/03 - 14:24
Amagoia Mujika Tolaretxipi, 'Berria'ko zuzendari berria uztailetik aurrera
Martxelo Otamendiren ordezkoa izendatu du 'Berria' egunkariak, larunbat honetan egindako akziodunen batzarrean jakitera eman duenez. Mujika egungo zuzendariordea da, eta 'Euskaldunon Egunkaria' eta 'Egunero' kazetetan aritu zen aurretik.

2023/06/01 - 09:48
Albiste izango dira: CIRCOM Regional biltzarra Donostian, larrialdi klimatikoa eta hondartza denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/23 - 21:30
Poloniak lehen aldiz hitz egin du Pablo Gonzalezi buruz: "Espero dugu epaiketa laster izatea"
Zehaztasun gehiagorik argitu ez badu ere, Poloniako Atzerri ministroak esan du euskal kazetariari egozten dizkioten delituak "oso larriak" direla.

2023/05/03 - 16:16
Mundu mailan Europar Batasuna da kazetaritzan aritzeko tokirik libreena, baina aldeak daude herrialdeen artean
Prentsa askatasuna, erabat bermatuta beharko lukeen eskubidea, inoiz baino mugatuago dago eta mehatxuaren arrazoiak asko dira: adimen artifiziala, sare sozialak, propaganda, politizazioa...
2023/04/30 - 22:56
Tokiko aldizkariak, garai zailetan ere aurrera, inurri lana eta herritarren laguntzari esker
Elgoibarko Barren eta Gernikako Aldaba, gaur egun Euskal Herrian dauden tokiko aldizkarien adibideetako bi dira. Bakoitzak bere izaera edukita ere, hedabide handietan sartzen ez dena jasotzen saiatzen dira. Herritarrekiko gertutasuna dute arrakastaren gako.

2023/04/28 - 11:06
Larrialdi klimatikoa egoki lantzeko gida argitaratu dute kazetarientzat
Lau hizkuntzatan argitaratu dute (euskaraz, galegoz, katalanez eta espainieraz), eta mota guztietako komunikabideetan ingurumenaren inguruan egon ohi den espezializazio faltari aurre egiteko gakoak aurki daitezke bertan.
2023/04/26 - 21:40
Judith Zubia, Mattin Urbieta, Iñaki Sanz eta Aitor Garmendia CAF-Elhuyar sarien aurtengo irabazleak
2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dituzte.
2023/04/24 - 20:47
"Periodismo y ciudadanía. El reto de la confianza" izeneko jardunaldia, apirilaren 26an, Bilbon
Caixabankek Bilboko Astarloa kaleko 7. zenbakian duen egoitzan izango da ekitaldia, 18:30ean. Besteak beste, Dani Alvarez kazetariak parte hartuko du solas-mahaian.
2023/04/20 - 23:16
Michael Schumacherren familiak kereila jarriko du adimen artifizialarekin sortutako elkarrizketa batengatik
Hala esan diete familiako ordezkariek Alemaniako hainbat hedabideri, 2013an eski-istripu larri bat izan zuen pilotu ohiaren jarraitzaileen artean elkarrizketak haserrea sortu ondoren.

2023/04/20 - 13:44
World Press Photok gerrari, klima krisiari eta sufritzen ari direnen abandonuari begiratu die
Argazkilaritza sari ospetsuek lau saridun nagusiak iragarri dituzte. Urteko argazki onena Evgny Maloletka argazkilariak Ukrainan, Mariupoleko setioan, hartutako bat da.
2023/04/17 - 14:55
25 urteko kartzela zigorra ezarri diote Kara-Murza Errusiako opositoreari, traizioa egotzita
Kazetaria Kremlinen kontrako ahots kritikoenetakoa da, eta bi aldiz pozoitu dute. Urtebete zeraman preso, traizioa eta beste delitu batzuk leporatuta.
2023/04/08 - 15:31
AEBko Armadak Iraken hildako Jose Cousoren anaia: ''Gerra- krimena izan zen''
20 urte igaro dira Palestina Hotelean lanean zebilen telebista-kameraria hil zuela AEBko tropek botatako misil baten ondorioz. Justizia aldarrikatzen jarraitzen du familiak. David haren anaiarekin elkartu gara.

2023/04/08 - 09:00
20 urte dira Jose Couso kameraria Iraken hil zutela
AEBetako tanke batek nazioarteko kazetariak zeuden Palestina hotelaren aurka eraso egin zuen. Pentagonoak "etsaien erasoen aurkako" ekintza izan zela adierazi zuen. Espainiako Justizia saiatu zen hiru militar estatubatuar auziperatzen, baina kasua artxibatu egin zuten.

2023/04/08 - 09:00
20 urte dira Jose Couso kameraria Bagdaden hil zutela
Galizian jaiotako kameraria Irakeko inbasioaren berri ematen ari zen. AEBetako tanke batek nazioarteko kazetariak zeuden hotelaren aurka tiro egin zuen. Couso eta Ukrainainako lankide bat hil zituzten.