Kilometroak 2025
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2021/03/23 - 15:35
Kilometroak 2021 Goierrin ospatuko da "Batera, bagara, bat gara" lelopean
Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolek antolatuko dute urriaren 3an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.
2020/10/03 - 20:11
Bertan behera utzitako Kilometroak 2020ren bideoklipa: ''Korri, Punpa, Ttak''
Zubimusu Ikastolak antolatuta, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen gaur ospatzekoa zen Gipuzkoako Ikastolen jaiaren inguruan iragarki hau prestatu du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/08/19 - 14:54
Ikastoletako jai guztiak bertan behera geratu dira
Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak jakinarazi duenez, aurten jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
2020/05/20 - 14:56
Irailera arte atzeratu dituzte ikastolen jaiak
"Datak gerturatu ahala, ikusiko dugu aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko", adierazi dute.
2019/10/06 - 17:08
Milaka euskaltzalek 42 urteko zikloari amaiera eman diote Zarautzen
Ekimena urte osoan zehar luzatu nahi duen etapa berri bat ireki da, ikastoletan antolatutako proposamen desberdinekin. Antolatzaileek egunaren balorazio "oso positiboa" egin dute.
2019/10/06 - 13:06
Hezkuntza Lege 'gaurkotua eta indartua' babestu du Uriartek EAErentzat
Gizartean ematen ari den eboluziora eta aldaketetara moldatu behar dela adierazi du Uriartek.
2019/10/06 - 09:46
42 urteko ziklo bati emango dio amaiera gaur Kilometroak jaiak
Era berean, ekimena urte osoan zehar luzatu nahi duen etapa berri bat irekiko da, ikastoletan antolatutako proposamen desberdinekin.
2019/09/25 - 19:40
2019ko Kilometroak jaia Zarautzen, urriaren 6an
Gaur goizean aurkeztu dute feminismoan, inklusioan, prebentzioan eta jasangarritasunean oinarritutako egitarau zabala.
2018/10/08 - 11:32
2018ko Kilometroak festaren balorazio gazi-gozoa egin dute
'Gonbidatuta egon ez arren', euriak zipriztindu egin du Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Espero baino jende gutxiago izan da, baina diru-ekarpen ugari izango dituztela adierazi dute antolatzaileek.
2018/10/07 - 22:50
Espero zena baino jende gutxiago izan da Kilometroetan euria dela eta
Urretxu eta Zumarragara milaka euskaltzale hurbildu dira Kilometroetako ibilbidea egin eta egitarau zabalaz gozatzeko asmoz. Giroak, ordea, eragina izan du eta ez da espero zen adina jende bertaratu.
2018/10/07 - 16:21
Milaka lagun bildu dira Kilometroetan zubiak batzeko asmoz
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende ugari bildu da Urretxu-Zumarraga Ikastolak euskararen alde antolatu duen Kilometroak jaira.
2018/10/07 - 12:24
Abiatu da Kilometroak jaia Urretxun eta Zumarragan, euskararen alde zubiak batuz
5,9 kilometroko ibilbidea eta adin guztietarako jarduerak antolatu ditu Urretxu-Zumarraga ikastolak.
2018/10/06 - 13:51
Giro hotza eta goibela nagusituko da igande honetan
Zeruan hodeiak izango dira nagusi eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta ekialdean. Ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa nabarmen handituko du.
2018/09/27 - 21:08
Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia, Zumarragan eta Urretxun egingo da
“Zubiak batuz” lelopean, aurtengoa jaia antolatzen duten hirugarren aldia izango dute bi herrietako ikastolek. Elkarlanaren ereduari jarraituko dio aurten ere ikastolen aldeko jaiak.
2018/09/27 - 19:44
Kilometroak jaia Urretxun eta Zumarragan ospatuko dute urriaren 7an
'Zubiak batuz' lelopean, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Zirkuitua 5,9 kilometrokoa izango da eta lau gune izango ditu.
2018/03/17 - 14:37
Kilometroak jaiaren eredua aldatu egingo da 2020an
Ordutik aurrera, urte osoko ekimena izango da. Aurten, urriko Kilometroak egunaz gain, beste hainbat jaialdi txiki izango dira. Ikastola batek baino gehiagok hartuko du parte antolaketan.
2017/11/18 - 10:39
Kilometroak 2018 jaiaren aurkezpena egin dute Urretxun
Meccano piezekin osatutako logoa egin dute, eta 'Zubiak batuz' izango da Gipuzkoako Ikastolen aldeko festaren leloa. Hitzordua 2018ko urriaren 7an izango da.
2017/11/17 - 16:41
Zubiak batuz hasi da Kilometroak 2018
Urriaren 7an Urretxu eta Zumarragan egingo den jaia aurkeztu dute arratsaldean Gipuzkoako bi udalerrietan. Zubiak batuz da aukeratutako leloa.