Kiroldegiak
2020/01/21 - 13:18
Bizkaiko kiroldegietako negoziazioa itxitzat jo eta ELAk bat egitea eskatu du Cebekek
ELAk, baina, hilabete honetarako deitutako protestei eustea erabaki du, eskaintza ez delakoan nahikoa.
2020/01/17 - 17:41
Bertan behera utzi dute Bizkaiko kiroldegietako greba
Patronalak beste proposamen bat aurkeztu du, eta UGTk, LABek eta CCOOk bertan behera utzi dute greba, langileek onartu edo ez erabaki arte. ELAk asteleheneko lanuztea utzi du bertan behera oraingoz.
2020/01/10 - 10:50
Beste hamar greba-egun deitu dituzte Bizkaiko kiroldegietan
Urtarrilaren 20tik 26ra eta otsailaren 4an, 5ean eta 6an izango da greba.
2019/10/30 - 13:29
Bizkaiko kiroldegietako grebaren jarraipena % 80-90ekoa izan da
Ostegunean, 09:30ean, langileek elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Azkuna Zentroaren aurrean, eta, ondoren, protestak egingo dituzte Bilbo Kirolaken eta Udalaren egoitzen aurrean.
2019/10/30 - 12:20
Bizkaiko kiroldegietako langileen hirugarren greba eguna
Bi asteko greba egiten ari dira langileak 'hitzarmen duin' bat eskatzeko. Gaur elkarretaratzea egin dute Leioako Sakoneta kiroldegiaren atarian.
2019/10/28 - 13:49
Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko greba hasi dute
Hitzarmen 'duina' eskatzen dute langileek eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean Guedan enpresak Bilbon duen egoitzaren atarian.
2019/10/28 - 08:49
Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko greba hasi dute
Sektoreko kontratuen % 80tik gora lanaldi partzialekoak dira. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deitu dute greba, azaroaren 10era arte.
2019/10/22 - 20:15
Sindikatuek bi asteko greba deitu dute Bizkaiko kiroldegietan
Lan-hitzarmena aldarrikatzeko lanuzteak urriaren 28tik azaroaren 10era bitartean egingo dituzte.
2019/10/01 - 13:29
Donostiako sexu-erasoagatik atxilotutako gizona udal-langile bat da
Erasoa irailaren 19an gertatu zen, Intxaurrondo Gizarte Etxean. Bertan, kiroldegi txiki bat dago, eta erasoa kiroldegi horretan pairatu zuen biktimak.
2019/07/23 - 12:42
Bizkaiko kiroldegietako langileek ez dute lanuzte gehiago egingo uda honetan
Irailaren 24an berriro bilduko dira patronalarekin eta batzar horretan jasotzen duten proposamenaren arabera erabakiko dute mobilizazioekin jarraitu ala ez.
2019/07/19 - 20:58
Horrela da San Mames estadioko kiroldegia
Kiroldegiak 4.838 metro karratu ditu eta 600 lagun hartzeko tokia dauka. Bilboko igerileku estalirik handiena eta beste hainbat sala izango dituzte eskura herritarrek.
2019/07/16 - 01:23
Kiroldegietako sindikatuek greba deialdiari eutsi diote, akordiorik lortu ez dutelako
Beraz, ostegunean lau orduko lanuztea egingo dute, 17:30etik 21:30era. Gainera, ostiralerako, 08:30etik 12:30era deitu dute greba Bizkaiko kiroldegietako sindikatuek.
2019/07/13 - 16:17
Protestan jarraitzen dute Bizkaiko kiroldegietako eta igerilekuetako langileek
Lan-baldintza hobeen eske dabiltza. 2.400 langile inguru daude gaur deituta, txandakako bi orduko lanuzteak egitera.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.
2019/07/02 - 12:49
Greba eta lanuzteak deitu dituzte berriro Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako. Horrez gain, lau orduko lanuzteak daude iragarrita ostegunerako eta datorren asteko hiru egunetarako.
2019/06/27 - 16:25
Bizkaiko kirol zentroetako langileek 24 orduko greba deitu dute
Lan baldintza duinak eskatu dituzte, besteak beste, soldata igotzea eta enpleguaren egonkortasuna. Ondorioz, beroaldiaren erdian, Bilboko Udalak Txurdinaga, Artxanda eta Errekaldeko igerilekuak itxi ditu.
2019/06/27 - 09:42
Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde
Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.
2018/07/12 - 23:42
Adingabe transgenero bati kamisetarekin bainatzea galarazi diote Gesaltza Añanan
Adingabeari elkartasuna adierazteko, 60 bat neska-mutilek kamiseta jantzita egin zuten salto igerilekura. Sorosleak guztiak kanporatu zituen.
2018/05/11 - 16:16
Zortzi pertsona artatu dituzte Amurrioko igerilekuan, kloro isurketa baten ondorioz
Halaber, 70 pertsona kiroldegitik irtenarazi dituzte, prebentzio neurri moduan.