Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek bi asteko greba deitu dute Bizkaiko kiroldegietan

Lan-hitzarmena aldarrikatzeko lanuzteak urriaren 28tik azaroaren 10era bitartean egingo dituzte.
Bizkaiko kiroldegietako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Argazkia: ELA

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bi asteko greba deitu Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan. Lanuzteak urriaren 28tik azaroaren 10era bitartean izango dira.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, gaur goizean erregistratu dute grebarako deialdia. 2.000 langile inguru aritzen dira Bizkaiko udal kiroldegietan eta klub pribatuetan beharrean.

Sektore horretarako lan-hitzarmen bat adostea eskatzen dute. Besteak beste, hauek dira beren aldarrikapenak: soldata igotzea, erreferentziazko lanaldia ezartzea –langileen % 80k kontratu partzialak dituzte-, jaiegunetan lan egiteagatik jasotako konpentsazioa hobetzea eta kategoria profesional bakoitzaren funtzioak zehaztea.

Bizkaiko kiroldegietako langileek hainbat mobilizazio eta greba egin zituzten uda hasieran beren lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Uda amaituta, berriro abiaraziko dituzte mobilizazioak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X