Klima Aldaketa
2025/03/22 - 10:43
Planetaren Orduak mundu osoko eraikin esanguratsuenetako asko itzaliko ditu gaur
Euskal Herrian hainbat erakunde eta enpresak iragarri dute bat egingo dutela 20:30etik 21:30era klimaren alde egingo den ekintza sinbolikoan.
2025/03/21 - 09:57
Infiernos, Vignemale, Aneto eta Perdido, Pirinioetako azken glaziarrak
EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaratzea helburu du saioak.
2025/03/09 - 20:36
Polemika piztu du Zarautzen pasealekua olatuetatik babesteko jarri nahi duten hormaren aurreproiektuak
Abenduan aurkeztu zuten aurreproiektua, klima aldaketaren ondoriei aurre egiteko asmoarekin. Zarauztarren artean, baina, haserrea eragin du ideiak. Alkateak, bestalde, argitu du oraindik proiektua ez dagoela bideratuta, eta herritarren ekarpenak jasotzeko prest dagoela.
2025/02/15 - 16:30
Lapurdiko isuri gutxiko eremua ekainaren 1ean sartuko da indarrean
Gehiengo sinplez atera da aurrera autoen etiketa ekologikoa jartzera behartzen duen eta horren arabera errepide batzuetarako sarbidea galaraziko duen neurria. Hala ere, Biltzar tirabiratsua izan da, neurriaren aldeko zein aurkako ahots ugari entzun baitira.
2025/02/06 - 10:55
2025eko urtarrila inoiz erregistratu den urtarrilik beroena izan da
Erregistratutako gainazaleko airearen urtarrileko batez besteko tenperatura 1,75 °C beroagoa izan da industria-aurreko mailekin konparatuta.
2025/02/06 - 09:38
Trantsizio energetikoan zentral nuklear txikien papera defendatu du Mercedes Maroto-Veler adituak
ETB2ko "12 minutos" saioak Mercedes Maroto-Veler EdinburgokoHerriot-Watt Unibertsitateko ikertzaile gasteiztarra elkarrizketatu du. Trantsizio energetikoan eta deskarbonizazioan aditua da, eta energia mota ezberdinak uztartzearen alde egin du, tartean, nuklearra.
2025/01/23 - 13:13
Elisa Sainz De Murieta: "Trumpen erabakiek ez diote bakarrik munduari kalte egiten, estatubatuarrei ere bai"
BC3ko ikertzailearekin aztertu dugu Donald Trumpek hartutako erabakia. Sanez De Murietak ez du uste Txina AEBko presidenteak hartuko bidetik jarraituko duenk.
2025/01/21 - 13:20
Von der Leyenek ohartarazi du ez zaiola "inori interesatzen" ekonomia globalean harremanak haustea
Europako Batzordearen presidenteak lankidetza transatlantikoak eta deskarbonizazioak EBrentzat duten garrantzia azpimarratu du, Munduko Ekonomia Foroan.
2025/01/21 - 09:17
Trumpek aro berriari ekin dio migrazioaren, LGTBI+ kolektiboaren eta ebidentzia zientifikoaren aurka eginez
AEBko 47. presidenteak dozenaka dekretu sinatu ditu karguaz jabetu eta berehala. Kapitolioan sartzeagatik zigortutakoei indultua eman die, "energiaren larrialdi nazionala" ezarri du petrolioa eta gasa gehiago ekoizteko, eta herrialdea Parisko Akordiotik eta Munduko Osasun Erakundetik atera du.
2025/01/15 - 21:05
La Niña iritsi da?
Arnaitz Fernandezek azaldu duenez, urtarriletik aurrera La Niñaren gertaera bati hasiera emateko beharrezko baldintzak betetzen dira, baina ez alde handiagatik. Horregatik, uste du ez dela oso iraunkorra eta ez dela oso bizia izango.
2025/01/13 - 16:29
Bi aktibista klimatikok Charles Darwinen hilobia margotu dute Westminsterreko Abadian
Bi ekologistek "1,5 is dead" (1,5a hilda dago) esaldia idatzi dute pinturaz, Copernicus EBko Klima Aldaketaren Zerbitzuak jakinarazitako datuen arabera planetak 1,5 graduko klima beroketaren muga gainditu duela salatzeko.
2025/01/10 - 08:51
Albiste izango dira: Venezuela, Copernicus txostena eta BSHren itxierari buruzko bilera Madrilen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/10 - 06:00
Munduko 2024ko batez besteko tenperaturak aurrenekoz gainditu du 1,5 °C-ko igoeraren langa
Copernicus behategiaren arabera, inoizko urterik beroena izan zen iazkoa: lehen aldiz gainditu zen 1,5 °C-ko tenperatura igoera, industria aurreko aroarekin alderatuta.
2025/01/09 - 21:55
Suteek kontroletik kanpo jarraitzen dute Los Angelesen eta oso latza da egoera
5 lagun hil dira gutxienez baina kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute. 1.100 etxebizitza kiskali ditu suak eta dozenaka mila lagunek utzi behar izan dute euren etxea. 10.000 suhiltzaile ari dira lanean. Galerak milaka milioikoak dira.
2025/01/07 - 19:34
Zergatik egiten du gero eta elur gutxiago Euskal Herrian?
Andoni Aizpururen ustez, klima aldaketak eragiten du gero eta elur gutxiago botatzea. Aire-masen tenperatura altuagoa denez, elurra egitea zailagoa da. "Horrek ez du esan nahi elurra berriro egingo ez duenik, baina gero eta gutxiago egingo du", adierazi du Aizpuruk.
2024/12/27 - 20:31
Lurpean dagoen hidrogenoaren frakzio bakar batek 200 urtez energia mendekotasunarekin buka lezake
Ikerketa berri batek iradokitzen du Lurrak 6,2 bilioi tona hidrogeno inguru dituela arroketan eta lurpeko biltegietan. Arazoa da oraindik ez dakitela non dauden erreserba horiek.
2024/12/16 - 10:36
Abian da Donostian Isuri Gutxiko Eremuaren lehen laneguna
Hasiera batean, arau-hausleei ez zaie isunik ipiniko, martxora arte. Gainera, ez da beharrezkoa izango ibilgailuetan ingurumen-bereizgarria jartzea; izan ere, eremurako sarreretan jarritako kamerek matrikulak kontrolatuko dituzte eta automatikoki egiaztatuko dute ingurumen-etiketa.
2024/12/13 - 17:37
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua larunbat honetan sartuko da indarrean
Hasiera batean, arau-hausleei ez zaie isunik ipiniko, martxora arte. Gainera, ez da beharrezkoa izango ibilgailuetan ingurumen-bereizgarria jartzea; izan ere, eremurako sarreretan jarritako kamerek matrikulak kontrolatuko dituzte eta automatikoki egiaztatuko dute ingurumen-etiketa.
2024/12/12 - 13:06
Zarauzko hondartza klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko jarduketa
Zarauzko hondartzan, euskal kostaldeko hondartzarik zabalenean, ingurune naturala eta hiri-azpiegiturak babesteko esku-hartzeak egingo dira, klima aldaketari aurre egiteko asmoz.
2024/12/12 - 11:40
Zarauzko hondartza klima-aldaketaren aurka egokituko da, olatuen eragina murriztu eta pasealekua babesteko
Euskal Autonomia Erkidegoan ekintza klimatikoari dagokionez egingo den proiekturik handiena da. Olatuen eragina murriztu, sarbideak hobetu eta itsas pasealekua babestea izango du xede; izan ere, lanok egingo ez balira, 2050erako, azaleraren % 30 galtzea ekarriko luke.