Zarauzko hondartza klima-aldaketaren aurka egokituko da, olatuen eragina murriztu eta pasealekua babesteko
Zarauzko hondartzan, euskal kostaldeko hondartzarik zabalenean, ingurune naturala eta hiri-azpiegiturak babesteko esku-hartzeak egingo dira, klima aldaketari aurre egiteko asmoz. Hala, olatuen eragina murrizteko, sarbideak hobetzeko eta itsas pasealekua babesteko neurriak hartuko dira; izan ere, lanok egingo ez balira, 2050erako, azaleraren % 30 galtzea ekarriko luke. Dena ondo bidean, lanak 2025 amaieran hasiko dira, datorren udaren ondotik, eta 12 hilabeteren buruan amaituko dira. 1,5 milioi euroko aurrekontua izango dute.
Lanok Narros-Munoaren aurrealdean hasiko dira, hain zuzen ere ostalaritzako eta jarduera ekonomikoetako hainbat lokal dauden gunerik problematikoenean. Lehenengo fasean, mendebaldeko hondartzarako sarbideak birmoldatzea planteatu da, Munoa plazatik jaitsi eta hondartza lehorrean sartzen diren eskailerak eraitsiz, baita itsas pasealekuaren gaineko hegala ere. Bestetik, itsas pasealekua 0,50 metro altxatuko da 158 metroan zehar, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko eta uholdeak eta egiturazko kalteak saihesteko. Gainera, pasealekua olatuetatik babestuko da botaola-horma baten bidez.
Ostegun goizean Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuak Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin batera bisita egin dute jarduerak aurreikusita dauden eremura. Euskadiko proiekturik handiena da ekintza klimatikoari dagokionez, Europar Batasunak babestua eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak koordinatua, hogei erakunde baino gehiagorekin lankidetzan.
Itsasertzeko inpaktuak kezka iturri dira azken boladan itsasertzeko udalerrietan, euskal biztanleriaren % 60 inguru Zarautzen moduko kostaldeko eremuetan bizi baita. Gauza jakina da, alde batetik, itsas maila nabarmen ari dela gora egiten, eta olatuek ere gero eta gogorrago jotzen dutela pasealekuetan. Jauregik ohartarazi duenez, "2050erako, komunitate zientifikoak itsas mailaren 26 cm-ko igoera aurreikusten du, eta 2.100erako igoera 51 cm-tik 1m-ra bitartekoa izango da Euskadin".
Gauzak horrela, beharrezkotzat jo ditu Jauregik gisa horretako "arintze- eta egokitze-ekintzak, gure lurraldea erresilienteagoa izan dadin". Zarauzko alkateraren hitzetan, berriz, "premiazkoa da Zarauzko kostaldea babesten lagunduko duten neurri horiek martxan jartzea urte osoan zehar jarduera ugari eta bizia izaten duen gune honetan"; izan ere, gero eta ohikoagoak dira muturreko gertaerak, eta atzera begiratzea besterik ez dago 2014ko denboraleak, Gipuzkoako udalerri horretako malekoian eragin zituen kalte larriak ikusteko.
Zarauzko Udalak lanak lizitazio bidez esleituko ditu 1,5 milioi euroko zenbateko ekonomikoarekin eta 12 hilabete inguruko exekuzio epearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.