2025eko urtarrila inoiz erregistratu den urtarrilik beroena izan da
Amaitu berri den hilabetea erregistroak daudenetik historiako urtarrilik beroena izan da, Europako Batzordearen mendeko Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuak (C3S) emandako datuen arabera. Airearen batez besteko tenperatura 13,23 gradukoa izan da urtarrilean, eta 0,79 gradu igo da 1991tik 2020ra hilabete horretan bildutako datuei erreparatuta.
Erregistratutako gainazaleko airearen urtarrileko batez besteko tenperatura industria-aurreko (1850-1990) maila baino 1,75 °C beroagoa izan da. Halaber, azken 19 hilabeteetatik 18tan 1,5 ºC baino gehiago igo da tenperatura.
Azken 12 hilabetetan (2024ko otsailetik 2025eko urtarrilera) batez besteko tenperatura globalaren anomalia 1991-2020ko batez bestekoa baino 0,73 °C handiagoa izan da, eta industria aurreko aldian erregistratutakoa baino 1,61 ºC altuagoa.
Samantha Burgess C3Sren zuzendariordeak adierazi du erregistratutako urtarrilik beroena izan dela: "2025eko urtarrila beste ezohiko hilabetea izan da, azken bi urteetako joerari jarraituz, urteko lehen hilabetean erregistratutako batez besteko tenperaturak gainditu direlako, La Niña fenomenoak munduko tenperatura hoztea eragiten badu ere".
Inoizko bigarren urtarrilik beroena itsasoan
Itsasoaren gainazalaren tenperatura ere neurtzen du C3S behatokiak, eta urtarrileko datuen arabera, batez besteko tenperatura 20,78 ºC-koa izan zen, inoiz hilabete horretan izandako bigarren beroena. Errekorra iaz erregistratu zen: 20,97 ºC.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.