Kolonbia
2018/06/16 - 22:35
Duque eta Petro aurrez aurre, Kolonbiako hauteskundeen bigarren itzulian
36 milioi kolonbiar baino gehiago daude deituta botoa ematera Santosen ondorengoa hautatzeko. Abuztuaren 7an utziko du honek Nariñoko Etxea.
2018/06/16 - 19:35
Mikrokredituen bidez, negozio txikiak abian Kolonbian
Kolonbiako herritar asko bizimodua aurrera ateratzeko moduko negozioak sortzen ari dira kreditu txikiak eskatuta. Horren adibide, Jessica Hernandez kolonbiarra da.
2018/06/12 - 14:38
4,5 graduko lurrikara izan da Kolonbian, Ekuadorko mugatik gertu
Seismoa Quitotik 200 bat km-ra gertatu da, eta 10 km inguruko sakoneran izan du hipozentroa.
2018/05/28 - 15:20
Muturreko aukerak gailendu dira Kolonbian lehen itzuliko bozketan
Ivan Duque eskuindarrak eta Gustavo Petro ezkertiarrak lortu dituzte boto gehien, eta herritarrek bien artean erabaki beharko dute nor nahi duten presidente.
2018/05/28 - 09:13
Duque eta Petro lehiatuko dira Presidentetza hauteskundeen bigarren itzulian
Kolonbiako eskuin eta ezkerraren faboritoak aurrez aurre izango dira hauteskundeen bigarren itzulian.
2018/05/28 - 01:37
Hauteslekuak itxi dituzte Kolonbian
Gustavo Petro eta Ivan Duque faborito izan dira inkestetan. Hasierako informazioen arabera, parte-hartze handia izan da.
2018/05/26 - 21:41
Bakean egingo dituzten lehenengo hauteskundeetan bozkatuko du gaur Kolonbiak
Ivan Duque kontserbadorea eta Gustavo Petro ezkertiarra dira bigarren itzulira igarotzeko faboritoak. Ekainaren 17an bozkatuko dute bigarrenez.
2018/05/25 - 16:12
Ivan Duque hautagai uribista da faboritoa Kolonbiako hauteskundeetan
Kolonbian hauteskundeak egingo dituzte igandean, eta horien baitan dago bake prozesuaren etorkizuna. Bi hautagai dira faborito: bata eskuinekoa –Uribismoaren ordezkaria–, eta bestea ezkertiarra.
2018/05/08 - 13:40
200.000 venezuelarrek eman dute izena azken asteotan Kolonbian sartzeko
Bogotak abiatu duen neurri berria da Kolonbian zenbat etorkin sartzen diren jakiteko.
2018/05/06 - 22:24
FARCeko gerrilari ohiei aholkularitza eskaini die Mondragon Korporazioak
Armak utziz geroztik, lanean aritzeko proiektuak jarri dituzte abian eta zeregin horretan Euskal Herritik ere laguntza jasotzen ari dira, Mondragon Korporazioarena, hain zuzen ere.
2018/05/05 - 21:42
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk elkarrizketa abiatu dute Habanan
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk elkarrizketei hurrengo astean ekingo diela baieztatu dute.
2018/05/05 - 18:00
Honela amaitu ziren Ipar Irlanda eta Kolonbiako gatazkak
Gogoan ditugu FARC eta IRAren desagerpenak. ETArekin gertatu ez bezala, talde horiek negoziazio eta akordioaren bitartez eman zioten amaiera euren ibilbideari.
2018/04/23 - 21:26
Bi lurrikarak Medellin eta Kolonbiako beste zenbait hiri astindu dituzte
Lurrikarak ordu berean eta elkarrengandik 20 kilometrora jazo dira, Neirasen eta Manizalesen.
2018/04/13 - 22:53
Hil egin dituzte Ekuador eta Kolonbia artean bahitutako kazetariak
Javier Ortega, Paul Rivas eta Efraín Segarra martxoaren 26an bahitu zituzten, 'El Comercio' egunkarirako erreportaje bat egiten ari zirela.
2018/04/13 - 16:33
Ezinegona Ekuadorren, bahitutako kazetariengatik
Lenin Moreno presidenteak bahitzaileek esan die hiru kazetariak onik daudela erakusteko frogarik ematen ez badute, indar guztia erabiliz erasoko dietela.
2018/04/10 - 10:15
Kolonbiak Santrich atxilotu du narkotrafikoa egotzita, eta FARCek 'muntaia' salatu du
FARC alderdi politikoak adierazi duenez, bake prozesua 'garairik txarrena' igarotzen ari da. Santos presidenteak, ostera, Santrichen kontrako 'froga irmoak' daudela nabarmendu du.
2018/03/28 - 22:51
Hiru kazetari bahitu dituzte Ekuador eta Kolonbia arteko mugan
Kazetariak dira bahitutakoak eta bahitzaileak berriz, FARCetik banandutako talde batekoak ote diren zabaldu dute militarrek.
2018/03/13 - 09:26
Bakerako azken aukera Kolonbian
ELNk, nahi izanez gero, erraza dauka bakea sinatzea. Nahikoa luke FARCek sinatu zuen bake akordioa edo antzekoa onartzea.
2018/03/12 - 21:14
ELNrekin bake prozesua eta elkarrizketak berriz abiatzeko agindua eman du Santosek
“Bizitzan pentsatuz, bizitzak salbatzeko, Kolonbiarentzako erabateko bakea lortzeko, ELNrekin elkarrizketak berriro abiatzea erabaki dut”, esan du Kolonbiako presidenteak.
2018/03/12 - 15:38
Eskuineko indarrak nagusi, Kolonbian
FARCek legezko alderdi moduan hartu du parte, eta emaitza oso kaxkarrak lortu ditu. Hala ere, 10 eserleku izango dituzte, hala agintzen duelako bake akordioak.