Kolonbiako ezkerra berriro trabatu da
Kolonbiako inkestak ez dira okertu. Ivan Duque egongo da hurrengo 4 urteetan Nariño Etxean, Kolonbiako presidentearen bizilekuan. Garaipena lortu du, baina aldea ez da izan botoak zenbatu baino lehen aurreikusitakoa bezain handia. Izan ere, Gustavo Petrok emaitza historikoa lortu du Kolonbiako ezkerrarentzat (zortzi milioi bototik gora) eta Gobernuari oposizio gogorra egingo diola agindu du, “mobilizazio etengabeak” bultzatu eta “plaza publikoak behin eta berriro” zapalduko dituela iragarri baitu.
Hauteskundeetan lortutako emaitzei esker, Gustavo Petro presidenterako hauteskunde batzuetako bigarren itzulira heldu den eta zortzi milioi bototik gora lortu dituen ezkerreko lehen liderra izan da. Erreferentzia gisa Bogota hiriburuko alkate ohia dugu, botoen % 41,8 lortu baititu, abuztuaren 7an agintea utzi beharko duen Juan Manuel Santosek Presidentetzara iristeko lortu zituenak baino gehiago.
Lortutako emaitzak onak izan arren, deigarria da Kolonbian ezkerreko alderdi bat inoiz bigarren itzulira igaro ez izana eta inoiz gobernatu ez izana. Ezkerrari aurrera egitea oztopatzeko “tradizio” hori maiz errepikatu da Kolonbiako politikan, eta ez da ulertzen hainbat herrialdetan ezkerra nagusitu den kontinente batean.
Oraingoan ere, ezkerrak ez du garaipenik lortu, Venezuelako krisia Kolonbiako hauteskunde kanpainan oso presente egon baita lehen egunetik, ezkerraren garaipen historiko bat ez izateko eta gerrillari ohi bat boterera ez iristeko. Kanpainan zehar tamaina handiko iragarkiak jarri dituzte Kolonbiako hainbat tokitan, “Kolonbia beste Venezuela bat izan ez dadin”. Hori dela eta, ikusitakoak ikusita, Kolonbiako ezkerra Venezuelako Gobernuarekin lotzeko saiakera horrek esperotako emaitza izan duela esan daiteke.
Ezkerreko koalizioak emaitza onak lortzeaz gain, parte-hartzeari begira ere hauteskunde onak izan dira. Botoa emateko eskubidea zuten herritarren % 53k eman dute botoa, eta inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da, Kolonbian botoa ematera joatea baino etxean geratzeko ohitura nagusitu bada ere.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubako Gobernuaren erantzuna, Trumpek "berehala" esku-hartzeko mehatxua egin ostean: "Ez gaitu kikilduko"
"Iranekin amaitu eta ia berehala", Kubaren "kontrola" hartzeko mehatxua egin zuen ostiralean AEBetako buruak. Era berean, Kubaren zein haren laguntzaileen kontrako zigor berriak iragarri zituen.
Saif Abukeshek ekintzailea 'shock' egoeran dago eta gose greba hasi du
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Shikmako atxilotze zentroan (Ashkelon hirian) daudela Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek. Bestalde, salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Trumpek 5.000 soldadu estatubatuar erretiratuko ditu Alemaniatik
Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du AEBk soldadu estatubatuarrak Alemaniatik partzialki erretiratzea aurreikus zitekeela, baina erabaki horrek “argi uzten du Europak ardura handiagoa hartu behar duela bere segurtasuna bermatzeko”. AEBko armadak 36.000 soldadu baino gehiago ditu bertan aktibo.
Trumpek amaitutzat eman du gerra, Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Israelek atxilotutako Flotillako ekintzaileak Greziatik aberriratzen hasi dira
Bi ekintzaile, Saif Abukeshek jatorri palestinarreko espainiarra eta Thiago Avila brasildarra, atxikita ditu Israelek, eta Espainiako eta Brasilgo gobernuek berehala askatzeko eskatu dute.
Milaka langile mobilizatu dira mundu osoan beren eskubideen alde, eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte
Europa, Amerika, Asia edota Afrikako hirietan martxa jendetsuak egin dituzte maiatzaren 1ean, soldata hobeagoak, lanaldiaren murrizketa eta prekarietatearen aurkako babes handiagoa aldarrikatzeko, besteak beste.
Iranek negoziatzeko beste proposamen bat bidali dio AEBri
Trumpek onartu du Iranek "aurrerapausoak" eman dituela bere proposamenean, baina ez du baztertzen aukera militarra.
Elon Muskek onartu du xAIk OpenAIren modeloak erabili dituela Grok entrenatzeko, destilazio bidez
Destilazioa AA modelo baten ikasitakoak beste bati transmititzeko praktika da; horrela, modelo txikiago batek sare neuronal handiagoen jokabidea imita dezake.
Israelek Global Sumud Flotillako bi ekintzaile eraman eta gainerakoak askatu ditu Kretan
Global Sumud Flotillak "legez kanpoko bahiketa" salatu du eta bi kide askatzeko nazioarteko presioa eskatu du; Israelek Gazaren aurkako itsas blokeoa defendatu du.