Presidentetza hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ivan Duque, Kolonbiako presidente berria

Duquek, Uribe presidente ohiaren ildokoak, Gustavo Petro ezkerreko hautagaiak baino boto gehiago jaso du. Hautesleen % 50,8 abstenitu egin dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ivan Duquek irabazi ditu Kolonbiako presidentetzerako hauteskundeak

Ivan Duque hautagai kontserbadorea Kolobiako presidente aukeratu dute, botoen % 54,28 jasota. Gustavo Petro hautagai ezkertiarrak, aldiz, bozen % 41,54 jaso du, botoen % 93,26 zenbatuta dagoenean.

Zehatz-mehatz, Duquek 9.673.022 boz jaso ditu, eta Petrok 7.402.594, Kolonbiako Hauteskunde Batzorde Nazionalaren arabera. Gainera, Hautesleen % 50,8 abstenitu egin dira eta 743.926 pertsonak boto zuria eman dute.

Emaitzak ezagutu ostean Duquek egindako agerraldian esan duenez, igandean lortutako garaipenarekin "belaunaldi berria" heldu da agintera, eta herrialdea batzeko asmoa duela azpimarratu du.

"Umiltasunez eta ohore handiz esan nahi diot herri kolonbiarrari nire herrialde batzeko ahalegina egingo dudala: zatiketa gehiagorik ez, denontzako herrialdean pentsa dezagun", esan du Duquek bere jarraitzaileen aurrean, Bogotan.

Hori dela eta, "ez dago hiritar galtzailerik" hauteskunde gauaren ostean, kolonbiar guztien presidentea izan nahi duelako, bere alde bozkatu dutenena, aurka bozkatu dutenena, baita boto zuria eman zutenen presidentea ere.

Boto kutxak 08:00etan ireki zituzten (15:00etan, gurean) eta 16:00etan itxi (23:00ak, Euskadin). Barne Ministerioaren arabera, "ez da segurtasun arazorik izan" bozketa egunean, baina Hauteskundeen Gardentasunerako unitateak 404 gorabeheren berri izan du, 15:00ak arte.

Gustavo Petro Kolonbiako hautagai progresistak onartu egin du presidentetza hauteskundeen bigarren itzulian jasotako porrota, baina kementsu agertu da.

"Porrota? Zortzi milioi kolonbiar zutik. Hemen ez da porrotik izan. Momentuz ez gara Gobernuan izango", esan du Petrok Twitterren.

Bestealde, Juan Manuel Santos presidente ohiak Duque zoriondu du telefonoz, berak Twitterren duen kontuaren bidez iragarri duenez. Era berean, "Gobernuaren kolaborazioa" eskaini dio "trantsizio lasaia eta antolatua egiteko".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X