Duque eta Petro lehiatuko dira Presidentetza hauteskundeen bigarren itzulian
Ivan Duque hautagai kontserbadoreak erraz irabazi ditu (% 39,14) igandean Kolonbiako Presidentetza hauteskundeen lehen itzulia, eta bigarren itzulian (ekainak 17) Gustavo Petro ezkerraren (% 25,09) hautagaia izango du aurrez aurre, datu ofizialen arabera, botoen % 99,99 zenbatuta dagoenean.
Hala, Zentro Demokratiko Alderdiko hautagaiak, Duquek, 7.567.785 boz jaso ditu, Petrok 4.850.639, eta Sergio Fajardok 4.588.499 (% 23,73).
"Kolonbiarrek konfiantza botoa eman digute gaur, Kolonbian eraldaketa has dezagun, horregatik, gaur esan nahi dut gure herrialdea batuko duen presidentea izan nahi dudala", esan du Duquek bere jarraitzaileen aurrean, "akordioa deuseztatu" egingo ez duela argitu eta gero.
"Ez ditugu bake akordioak hautsi nahi, argi utzi nahi dugu bakea nagusi den Kolonbian, bakeak justiziarekin topo egiten duela, egiarekin, ordainarekin eta zigorren betearazpenarekin", Duqueren esanetan. Gainera, Alvaro Uribe presidenteordeari eskerrak eman dio, lehen itzuliaren emaitzak ezagutu ostean egindako agerraldian.

Gustavo Petro, presidente izan zitekeen ezkerraren hautagaia. Argazkia: EFE
Petrok bake akordioak mantentzeko konpromisoa hartu du, sektore txiroenei zuzendutako gizarteratze planak babestu ditu eta ukatu du lurrak desjabetzeko asmoa duenik. "Kolonbiaren historia alda liteke", azpimarratu du.
Laugarren postuan German Vargas izan da, 1.407.781 boto (% 7,28) lortuta, presidenteorde ohiak espero zuena baino askoz babes gutxiago. Ondoren, Humberto de la Calle, 399.123 botorekin (% 2,06).
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak presidentetza-hauteskundeen bozketa egunean izan den lasaitasun giroa goraipatu du, bozketa hasi eta gutxira egin dituen adierazpenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubako Gobernuaren erantzuna, Trumpek "berehala" esku-hartzeko mehatxua egin ostean: "Ez gaitu kikilduko"
"Iranekin amaitu eta ia berehala", Kubaren "kontrola" hartzeko mehatxua egin zuen ostiralean AEBetako buruak. Era berean, Kubaren zein haren laguntzaileen kontrako zigor berriak iragarri zituen.
Saif Abukeshek ekintzailea 'shock' egoeran dago eta gose greba hasi du
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Shikmako atxilotze zentroan (Ashkelon hirian) daudela Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek. Bestalde, salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Trumpek 5.000 soldadu estatubatuar erretiratuko ditu Alemaniatik
Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du AEBk soldadu estatubatuarrak Alemaniatik partzialki erretiratzea aurreikus zitekeela, baina erabaki horrek “argi uzten du Europak ardura handiagoa hartu behar duela bere segurtasuna bermatzeko”. AEBko armadak 36.000 soldadu baino gehiago ditu bertan aktibo.
Trumpek amaitutzat eman du gerra, Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Israelek atxilotutako Flotillako ekintzaileak Greziatik aberriratzen hasi dira
Bi ekintzaile, Saif Abukeshek jatorri palestinarreko espainiarra eta Thiago Avila brasildarra, atxikita ditu Israelek, eta Espainiako eta Brasilgo gobernuek berehala askatzeko eskatu dute.
Milaka langile mobilizatu dira mundu osoan beren eskubideen alde, eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte
Europa, Amerika, Asia edota Afrikako hirietan martxa jendetsuak egin dituzte maiatzaren 1ean, soldata hobeagoak, lanaldiaren murrizketa eta prekarietatearen aurkako babes handiagoa aldarrikatzeko, besteak beste.
Iranek negoziatzeko beste proposamen bat bidali dio AEBri
Trumpek onartu du Iranek "aurrerapausoak" eman dituela bere proposamenean, baina ez du baztertzen aukera militarra.
Elon Muskek onartu du xAIk OpenAIren modeloak erabili dituela Grok entrenatzeko, destilazio bidez
Destilazioa AA modelo baten ikasitakoak beste bati transmititzeko praktika da; horrela, modelo txikiago batek sare neuronal handiagoen jokabidea imita dezake.
Israelek Global Sumud Flotillako bi ekintzaile eraman eta gainerakoak askatu ditu Kretan
Global Sumud Flotillak "legez kanpoko bahiketa" salatu du eta bi kide askatzeko nazioarteko presioa eskatu du; Israelek Gazaren aurkako itsas blokeoa defendatu du.