Kolonbia
2018/04/10 - 10:15
Kolonbiak Santrich atxilotu du narkotrafikoa egotzita, eta FARCek 'muntaia' salatu du
FARC alderdi politikoak adierazi duenez, bake prozesua 'garairik txarrena' igarotzen ari da. Santos presidenteak, ostera, Santrichen kontrako 'froga irmoak' daudela nabarmendu du.
2018/03/28 - 22:51
Hiru kazetari bahitu dituzte Ekuador eta Kolonbia arteko mugan
Kazetariak dira bahitutakoak eta bahitzaileak berriz, FARCetik banandutako talde batekoak ote diren zabaldu dute militarrek.
2018/03/13 - 09:26
Bakerako azken aukera Kolonbian
ELNk, nahi izanez gero, erraza dauka bakea sinatzea. Nahikoa luke FARCek sinatu zuen bake akordioa edo antzekoa onartzea.
2018/03/12 - 21:14
ELNrekin bake prozesua eta elkarrizketak berriz abiatzeko agindua eman du Santosek
“Bizitzan pentsatuz, bizitzak salbatzeko, Kolonbiarentzako erabateko bakea lortzeko, ELNrekin elkarrizketak berriro abiatzea erabaki dut”, esan du Kolonbiako presidenteak.
2018/03/12 - 15:38
Eskuineko indarrak nagusi, Kolonbian
FARCek legezko alderdi moduan hartu du parte, eta emaitza oso kaxkarrak lortu ditu. Hala ere, 10 eserleku izango dituzte, hala agintzen duelako bake akordioak.
2018/03/12 - 09:15
Ivan Duque eta Gustavo Petro lehiatuko dira Kolonbiako presidente izateko
FARC alderdiak, gerrillaren oinordekoak, oso emaitza txarrak izan ditu, baina bake akordioari esker, 10 ordezkari izango ditu senatu eta parlamentuan.
2018/03/10 - 23:19
FARCek alderdi politiko gisa parte hartuko du lehen aldiz Kolonbiako hauteskundeetan
36 milioi kolonbiar daude bozkatzera deituta, eta azken mende erdian bakean egingo diren lehenak dira.
2018/03/02 - 14:44
Gurutze Gorriak ausardia eskatu du, FARCekin sinatutako akordioa betetzeko
Gurutze Gorriaren nazioarteko batzordeak balantzea aurkeztu du Kolonbiako egoera humanitarioaz. ELN gerrillarekin negoziazioak eteteak eragin duen ezinegona aipatu dute.
2018/03/01 - 11:17
Kolonbiako zazpi paramilitar hil dira Venezuelako mugan
Venezuelako eta Kolonbiako mugan asteartean izandako liskarrean hil dira zazpi "paramilitarrak", Venezuelako Gobernuak jakinarazi duenez.
2018/02/26 - 15:59
ELNk su-etena iragarri du martxoaren 11ko hauteskunde legegileetarako
Gerrillak ohar bidez adierazi duenez, martxoaren 9tik 13ra bitartean egongo da indarrean. Gainera, bake elkarrizketei berriro heltzeko data bat finkatzea proposatu du.
2018/02/25 - 16:55
Jatorrizko hizkuntzen astea ospatzen ari dira Kolonbian
Gaztelaniaz gain, beste 68 mintzaira hitz egiten dituzte Kolonbian. Jon Landaburu euskaldunak mende erdi darama hizkera horiek guztiak ikertzen.
2018/02/24 - 13:41
Kolonbiak irakurgailu elektronikodun ateak jarriko ditu Venezuelako mugan
Herrialdeko Migrazio arloko zuzendari nagusiaren arabera, Venezuelako krisi ekonomiko eta sozialetik ihes eginez Kolonbiara joaten diren migratzaileen sarbidea kontrolatzea da helburua.
2018/02/18 - 21:07
Txitxa, edari zeremoniala izandakoa, modan jarri da Bogotan
Lehendabiziko europarrak heldu aurretik jatorrizko herrien edari zeremoniala zen. Jon Artanok kontatuko digu edabe honen biziraupen historia.
2018/02/15 - 13:00
Kolonbiak dio Santosek ez diola Madurori berarekin espresuki biltzeko gutunik bidali
Maduroren arabera, ordea, Santosek "bi herriei interesatzen zaizkien gaiak jorratzeko" gonbidapena bidali zion.
2018/02/14 - 10:41
Venezuelarrak hartzeko 'kanal humanitarioa' martxan jartzea proposatu du Kolonbiak
Kolonbia 'venezuelarrak hartzeko prest' dagoela esan du Maria Angela Holguin Kolonbiako kantzilerrak, baina migrazioa 'legearen barruan, eta ordenatuta' egitea eskatu du.
2018/02/09 - 21:29
Tentsioa Venezuela eta Kolonbia arteko mugan, kontrol neurri berrien ondorioz
Hainbat pertsona hesi metalikoen gainetik salto egiten saiatu dira, eta Poliziak horien aurka egin du.
2018/02/09 - 11:40
Kolonbiak migrazio-kontrola zorroztu du Venezuelarekin duen mugan
Venezuelako 550.000 pertsona iritsi dira Kolonbiara. Egunero, 37.000k zeharkatzen dute muga; horietako asko elikagaien eta sendagaien bila sartzen dira.
2018/01/30 - 15:24
Santosek eten egin du bake elkarrizketa ELNrekin
Aldebiko su-etena amaitu zenetik, gerra berriz piztu da eta Juan Manuel Santosek bake borondaterik ez izatea egotzi die matxinoei.
2018/01/30 - 09:41
ELNk Kolonbiako bakea zapuztu du
Gerrillak atentatu larria egin du Barranquilla eskualdean, eta Kolonbiako presidenteak negoziazioak beste erremediorik ez du izan.
2018/01/29 - 20:12
ELNrekin hasitako bake-elkarrizketa bertan behera utzi du Santosek
Luis Carlos Villegas Kolonbiako Defentsa ministroak gerrillari hiru eraso leporatu dizkio, horietako batek bost hildako utzi ditu Barranquillan.