Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tentsioa Venezuela eta Kolonbia arteko mugan, kontrol neurri berrien ondorioz

Hainbat pertsona hesi metalikoen gainetik salto egiten saiatu dira, eta Poliziak horien aurka egin du.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Cucutako pasagunetik Venezuelatik Kolonbiara joaten saiatzen diren milaka pertsonak tentsio uneak izan dituzte ostiral honetan Simon Bolivar nazioarteko zubian, Kolonbiak kontrol neurriak zorroztu eta gero.

Hainbat pertsona hesi metalikoen gainetik salto egiten saiatu dira, eta Poliziak horien aurka egin du.

Istiluen aurkako poliziak ere bertaratu dira, eta tanketak mobilizatu behar izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X