ELNk su-etena iragarri du martxoaren 11ko hauteskunde legegileetarako
Nazio Askapenerako Armadak (ELN) su-etena iragarri du martxoaren 11n Kolonbian egingo diren hauteskunde legegileetarako, "botoa emango dutenekiko errespetuz" Halaber, bake elkarrizketei berriro heltzeko data bat finkatzea proposatu du.
"Martxoaren 11ko hauteskundeei begira eta botoa emango duten kolonbiarrekiko errespetuz, ELNk operazio militarrak etengo ditu martxoaren 9tik 13ra bitartean", adierazi du otsailaren 25eko data duen eta gaur zabaldutako ohar batean.
Gainera, bosgarren elkarrizketa zikloa abiatzeko data jartzea eta elkarrizketarako ordezkaritza Quitora bidaltzea proposatu dio Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidenteari. Trukean, bere ordezkariak Ekuadorreko hiriburura bidaliko lituzke.
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk 2017ko otsailean ekin zieten azken bake elkarrizketei, Quiton, baina gaur egun etenda daude, urtarrilaren 27an eta 28an sei hildako eta 40 zauritu eragin zituen atentatuaren ondoren.
Martxoaren 11ko hauteskundeetan Kolonbiako Kongresuko bi ganberatako ordezkariak aukeratuko dituzte eta historian lehen aldiz FARCeko gerrillari izandakoak aurkeztuko dira Herri Indar Iraultzaile Alternatiboa alderdi politikoaren izenean.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz