Kolonbiak Santrich atxilotu du narkotrafikoa egotzita, eta FARCek 'muntaia' salatu du
Kolonbiako Fiskaltzak Jesus Santrich gerrillako kide ohi eta FARC alderdiko buruzagia atxilotu du (Ordezkarien Ganberako kide ere izendatua izan da), narkotrafiko delitua leporatuta. FARCek, ostera, 'muntaia' politikoa izan dela salatu eta atxiloketak gerrillari ohien artean "konfiantza eza handia" sortzen duela azpimarratu du. Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen esanetan, Santrichen kontrako "froga irmo eta eztabaidaezinak" daude.
Juan Manuel Santosek ziurtatu duenez, Nestor Humberto Martinez fiskal nagusiak esan dio "ikerketa zorrotzen ondorioz Santrichen aurkako froga irmo eta eztabaidaezinak" dituztela, bake akordioa (2016ko azaroak 24) sinatu ostean narkotrafikoarekin lotutako delituak egin zituela esateko.
Santosen hitzetan, Santrichen kontrako frogak "ukaezinak" badira AEBra estraditatzeko aukera irekiko da. Justiziaren baimena izanez gero, "ez dut arazorik izango (estradizioa) baimentzeko", gaineratu du.
Bake akordioaren arabera, 2016ko azaroaren 24aren ondoren delituak egin dituztela frogatzen bada soilik estraditatu ahal izango dituzte FARCeko buruzagi ohi eta gerrillari ohiak.
Nestor Humberto Martinez fiskal nagusiaren hitzetan, eta beti ere New Yorkeko epaitegi batek igorritako frogen arabera, Santrichek eta beste hiru pertsonak 10 tona kokaina AEBra esportatzea adostu zuten.
Martinezen esanetan, kokaina kargamentu 15 milioi dolarrekoa izango litzateke, eta merkatuan 320 milioi dolarreko balioa izango luke AEBko kaleetan.
Iturri horien arabera, delituzko ekintzak 2017ko ekainean hasi eta 2018ko apirilera arte luzatu ziren.
FARC alderdi politikoak, ostera, Jesus Santrichen atxiloketa baztertu du, "muntaia" dela iritzita. Gainera, gerrillari ohien artean "mesfidantza handia" sortzen duela nabarmendu du. "Bake prozesua bere unerik txarrena igarotzen ari da, Gobernuak parte hartu behar du gisa honetako muntaia juridikoek gerrillari guztien artean mesfidantza sor ez dezaten", esan die Ivan Marquez FARCeko bigarrenak kazetariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubako Gobernuaren erantzuna, Trumpek "berehala" esku-hartzeko mehatxua egin ostean: "Ez gaitu kikilduko"
"Iranekin amaitu eta ia berehala", Kubaren "kontrola" hartzeko mehatxua egin zuen ostiralean AEBetako buruak. Era berean, Kubaren zein haren laguntzaileen kontrako zigor berriak iragarri zituen.
Saif Abukeshek ekintzailea 'shock' egoeran dago eta gose greba hasi du
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Shikmako atxilotze zentroan (Ashkelon hirian) daudela Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek. Bestalde, salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Trumpek 5.000 soldadu estatubatuar erretiratuko ditu Alemaniatik
Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du AEBk soldadu estatubatuarrak Alemaniatik partzialki erretiratzea aurreikus zitekeela, baina erabaki horrek “argi uzten du Europak ardura handiagoa hartu behar duela bere segurtasuna bermatzeko”. AEBko armadak 36.000 soldadu baino gehiago ditu bertan aktibo.
Trumpek amaitutzat eman du gerra, Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Israelek atxilotutako Flotillako ekintzaileak Greziatik aberriratzen hasi dira
Bi ekintzaile, Saif Abukeshek jatorri palestinarreko espainiarra eta Thiago Avila brasildarra, atxikita ditu Israelek, eta Espainiako eta Brasilgo gobernuek berehala askatzeko eskatu dute.
Milaka langile mobilizatu dira mundu osoan beren eskubideen alde, eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte
Europa, Amerika, Asia edota Afrikako hirietan martxa jendetsuak egin dituzte maiatzaren 1ean, soldata hobeagoak, lanaldiaren murrizketa eta prekarietatearen aurkako babes handiagoa aldarrikatzeko, besteak beste.
Iranek negoziatzeko beste proposamen bat bidali dio AEBri
Trumpek onartu du Iranek "aurrerapausoak" eman dituela bere proposamenean, baina ez du baztertzen aukera militarra.
Elon Muskek onartu du xAIk OpenAIren modeloak erabili dituela Grok entrenatzeko, destilazio bidez
Destilazioa AA modelo baten ikasitakoak beste bati transmititzeko praktika da; horrela, modelo txikiago batek sare neuronal handiagoen jokabidea imita dezake.
Israelek Global Sumud Flotillako bi ekintzaile eraman eta gainerakoak askatu ditu Kretan
Global Sumud Flotillak "legez kanpoko bahiketa" salatu du eta bi kide askatzeko nazioarteko presioa eskatu du; Israelek Gazaren aurkako itsas blokeoa defendatu du.