Kolonbia
2024/01/06 - 20:43
Hamar urte igaro dira Borja Lazaro argazkilaria Kolonbian desagertu zenetik
34 urte zituela ikusi zuten azken aldiz. Eusko Jaurlaritzak haren omenezko ekitaldi batean parte hartuko du eguerdian, eta bertan izango dira desagertuaren senideak ere.
2023/11/01 - 18:39
Jordaniak Israelen duen enbaxadorea erretiratu du, Gazako Zerrendaren aurkako erasoaldia amaitu arte
Txileko Gobernuak eta Kolonbiakoak Israelen dituzten enbaxadoreak kontsultetarako deitu dituzte egoera salatzeko, eta Boliviak harreman diplomatikoak hautsi ditu Israelekin.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/09/26 - 13:31
Fiskalak 6 milioi euroko iruzurra egitea leporatu dio Shakirari, artistaren aurkako beste auzi batean
Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012 eta 2014 artean 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako auzian.
2023/09/15 - 18:26
Fernando Botero margolari eta eskultore kolonbiarra hil da
1932ko apirilaren 19an Medellinen jaioa, margotzen jarraitzen zuen pneumoniak jota duela gutxi ospitaleratu zuten arte.
2023/09/15 - 18:09
Fernando Botero margolari kolonbiar ezaguna hil da 91 urte zituela
50eko hamarkadatik zen ezaguna mundu mailan, eta bere estilo propio eta bereziari esker lortu zuen errekonozimendua. Bilboko Arte Ederren museoak bere atzera begirako zabal bat hartu zuen.
2023/08/18 - 11:45
6,1 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Lurikararen epizentroa Meta departamentuan izan da, eta 5,6ko erreplika bat izan du. Emakume bat hil da izututa balkoira atera eta handik behera erorita.

2023/08/13 - 11:47
Kolonbiako oihanean 40 egunez bizirik iraun zuten haurren aita atxilotu dute sexu-abusuagatik
Fiskaltza Manuel Ranoque ikertzen ari da, 13 urteko alabaordeari ustez abusuak egiteagatik.
2023/08/06 - 22:41
Petrok urtebete egin du Kolonbiako presidente gisa, argi-ilunez beteta
Bere aldaketa-erreformak gelditu egin dira Kongresuan babesa galdu ostean, eta horrek okerrera egin dezake semeak legez kanpo aberasteagatik izan duen eskandaluaren ondorioz. Hala ere, bakearen esparruan hainbat lorpen lortu ditu.
2023/08/04 - 23:31
Petro presidentearen kanpaina legez kanpo finantzatu zen, semeak fiskalari egindako aitorpenaren arabera
Kolonbian, Gustavo Petro presidentearen agintea kolokan jarri dezake seme zaharrenak Kolonbiako justiziari egin dion aitorpenak: iaz aitaren presidenterako kanpainaren zati bat legez kanpo finantziatu zela, alegia. Petro presidenteak, ordea, ez du dimititzeko asmorik.
2023/08/03 - 19:34
Kolonbiako Gobernuaren eta ELNren arteko 180 eguneko aldebiko su-etena indarrean sartu da
Bestalde, NBEko Segurtasun Kontseiluak asteazkenean onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak herrialdean duen misioa luzatzea, su-etena egiaztatzeaz ere arduratu dadin.

2023/07/19 - 10:48
Gutxienez 15 hildako Kolonbiako Quetame udalerrian izandako lur-jausietan
Kolonbiako Quetame herrian izandako lokatz eta ur-olde baten ondorioz 15 pertsona hil dira, sei zauritu eta zenbait desagertu. Gainera, arazo larriak daude errepideetan eta hornidura elektrikoan.

2023/07/17 - 14:49
Indonesiako, Mexikoko, Ugandako, Kolonbiako eta Errumaniako ordezkariak, Portugaleteko Folklore Jaialdian
Jaialdiaren 48. edizioa uztailaren 17tik 25era egingo dute, eta emanaldiak eitb.eus-en ikusi ahalko dira zuzenean.

2023/07/15 - 17:28
Kolonbian 40 egunez oihanean bakarrik iraun zuten lau umeak atera dira erietxetik, erabat osatuta
Anaia-arrebak ondo daude osasunez eta, orain, ospitaletik aterata, Kolonbiako Familia Ongizate institutuaren kargu egongo dira haurrak, bizitzeko inguru seguru eta egonkorra izan arte. Zain ditzaketen gurasorik ez dutenez, aiton-amonak hartuko dituzten aukera aztertzen ari dira agintariak.
2023/07/09 - 18:22
Envera Dovida komunitate indigena bere lurretara itzuli da Zabalketa bezalako GKEen laguntzari esker
Gatazka armatuagatik handik joan behar izan zuten eta orain bueltan dira. Gobernuak ez die laguntzen baina bai GKE desberdinek, aurrera egiteko tresnak ematen. Euren eskubideen alde eta bizi baldintza hobeago batzuengatik (eskolak, dutxak, komunak...) lan egiten dute egunero.
2023/06/26 - 20:20
Kolonbiako Embera-Dovida komunitateak bere Guardia Indigena indartu du emakumeen parte-hartzearekin
Bertako emakumeek arazo larria dute inguruan bizi den gatazka armatuarekin. Zaila egiten zaie baita errekara hurbiltzea ere arropa garbitzera. Horren aurrean eta euskal proiektu bati esker, emakumeak orain arte gizonezkoena zen lana egiten hasi dira, guardia lanak.
2023/06/12 - 22:53
Amazonasko oihanean noraezean ibili ziren lau umeen amak lau egun iraun zuen bizirik, istripua izan ondoren
Gainera, telebista publikoak erreskatearen irudiak zabaldu ditu.
2023/06/11 - 22:48
Mukutuy anai-arrebak aitarekin bildu dira ospitalean
Gaur Kolonbian ez dago beste mintzagairik, oihaneko miraria. Lau anai-arrebak aitarekin elkartu dira dagoeneko, eta ospitalean daude, sendatzen. Oihanean 40 egunez bizirik irautea nola lortu duten galdetzen dute denek. Lesly, 13 urteko arreba zaharrena, heroia da denentzat.

2023/06/10 - 11:43
Bizirik aurkitu dituzte Amazoniako oihanean galdutako lau haurrak
40 egun zeramatzaten galduta, hiru helduekin zihoazen hegazkinak istripua izan ostean. 13 eta urtebete arteko urteak dituzte, eta Bogotako Ospitale Militarrera eraman dituzte, bertan medikuek artatu ditzaten.

2023/06/09 - 22:31
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk aldebiko su-etena adostu dute, eta Petrok amaiera data jarri dio gatazkari
NBEk eta eliza katolikoak gainbegiratuko dute su-etena betetzen den. "2025eko maiatzean behin betiko amaituko da ELNren eta Estatuaren arteko hamarkadetako gerra", ziurtatu du Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak.