KontsumoBIDE
2022/04/15 - 14:42
Kontsumobidek gogorarazi du gasaren faktura ez dela zertan 6 hilabetetik gorako atzerapenarekin ordaindu
Kontsumoko Euskal Institutuak adierazi duenez, gasaren prezioen krisiaren aurrean, prebentzioa da aukerarik onena. Hori dela eta, "fakturak arretaz aztertzea" gomendatu du.
2022/04/01 - 19:34
Kontsumobidek gasolindegietako ordainagiria gordetzeko eskatu du, kexa aurkezteko aukera izateko
Beherapena agertu beharko da fakturan, zenbateko zehatzea eta beherapen bat dela.
2022/03/15 - 18:53
Kontsumobidek eskatu ahal izango du enpresek modu desegokian kobratutako dirua itzultzea
Eusko Jaurlaritzak Pertsona Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuko lege proiektua onartu du. Aldez aurretik hitzordurik finkatu gabe etxez etxeko salmenta debekatuko du legeak, batez ere adineko pertsonak babesteko xedearekin.
2022/01/24 - 22:13
Kontsumitzaileen elkarteek etiketak zorrozteko eskatu dute, animaliak zein egoeratan hazi diren jakiteko
Haragia erosten dugunean, etiketak informazioa ematen digu animaliaren jatorriari buruz, baina ez animalia nola hazi duten edo zein izan den ekoizpenaren ingurumen-aztarna. Kontsumitzaileen elkarteek etiketak zorrozteko eskatu dute.
2021/11/03 - 17:01
Etxetresnak konpontzeko lanetan izaten ari diren iruzurrez ohartarazi du Kontsumobidek
Kontsumoko Euskal Institutuak "zalantzazko etikako merkataritza praktikak" atzeman ditu, kasu askotan "iruzurraren eremuan sartzen direnak". Horren aurrean, Ertzaintzarekin eta Fiskaltzarekin harremanetan da Kontsumobide, geldiarazteko asmoz.
2021/06/25 - 15:05
Araudia betetzen ez zuten zortzi sareta-maskara modelo erretiratu ditu Euskadik
Kontsumobidek aztertutako zortzi sareta-maskarek ez dute % 27,5eko bakterio-iragazketa gainditzen, eta % 90era iritsi beharko lukete.
2021/04/14 - 17:02
Datuak lapurtzeko birusa duten mezuak bidaltzen ari direla ohartarazi dute
Kontsumobideren arabera, biktimek jasotzen dituzten mezuetan pakete bat entregatzean edo banku-konturen batekin arazoak izan direla esaten da.
2021/04/07 - 16:22
Oinarrizko zerbitzuetako bezeroaren arretarako telefonoak doakoa izan behar du
Era berean, Kontsumobidek azaldu du gainerako zerbitzuetan arretarako telefono-zerbitzuak ezin diola eragin kontsumitzaileari dei estandar batek baino kostu handiagoa.
2021/03/26 - 16:07
Kontsumobidek musukoen ikuskapena egingo du sareta itxurakoetan arreta jarrita
Kanpainaren helburua da enpresak araudi berrira moldatu ote diren ikustea, eta, moldatu ez arren, euren musukoa EAEn saltzen jarraitzen duten haiek zigortzea.
2021/03/24 - 17:04
Kontsumobidek irregulartasunak atzeman ditu elektrizitate-zerbitzuen salmentan
Erakundeak uko egiteko eskubidea gauzatzeko eskatu die bidegabeko salmenta honen helburu izan diren pertsonei.
2021/03/24 - 13:32
Maskaren etiketetan dauden akatsengatik banatzaileak zigortuko ditu Jaurlaritzak
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak iragarri duenez, martxoaren 30ean hasiko dira isunak jartzen.
2021/02/22 - 13:57
Euskadin saltzen diren maskara garden batzuk merkatutik kentzea eskatu dute
Laborategian egindako probek ondorioztatu zuten % 15,3ko efizientzia zuela bakterioak iragazteko, UNE-0065 arauak % 90etik gorakoa izatea eskatzen duenean.
2021/02/03 - 15:31
Etiketetan akatsak dituzten 10.900 maskara ibilgetu ditu Kontsumobidek
Dendetan aztertutako maskaren %69k akatsen bat du etiketan; Inteneten aztertutakoen artean, %100ek. Kontsumobide kanpaina honen ostean isunak jartzen hasiko da.
2021/02/03 - 14:18
Aztertutako maskaren % 69k akatsen bat dute etiketan
Internet bidez saltzen diren guztiek omen dute okerren bat etiketan, baina Javier Hurtado sailburuaren esanetan, oker horiek ez dute eraginik pertsonen osasunean.
2020/12/24 - 14:14
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontuak % 8 egin du gora EAEn
15 milioi euro baino gehiago bideratuko dira koronabirusaren krisiak turismoan, ostalaritzan eta merkataritza-sektorean dituen ondorioei aurre egiteko.
2020/12/16 - 12:16
Gabonetan kontsumo arduratsua egiteko gakoak
Erosketa-betekada? Poltsiko mina? Zenbaki gorriak? Diagnostikoa: sukar kontsumista. Gehiegizko kontsumoaren aurka immunizatzeko ez dago txertorik, baina Kontsumobidek botikina aholkuekin eskaini du.
2020/12/03 - 12:47
Zazpi telefono konpainia zigortu ditu Kontsumobidek
Horietako hiruri zigor espedientea ireki die irregulartasunak atzeman ostean. Gainerakoak ikuskapen zerbitzuekin ez kolaboratzeagatik zigortu ditu.
2020/09/29 - 11:44
Banketxeen irudia erabiliz iruzurra egiten ari direla ohartarazi du Kontsumobidek
Bezeroak mezu elektroniko bat jasotzen du txartelarekin arazoak daudela esanez eta hura aktibatzeko helbide elektroniko bat eskainiz. Kasurik ez egitea eta banketxearekin hitz egitea gomendatu dute.
2020/07/06 - 12:33
Kontsumobidek maskaren eta babeserako ekipamenduen salmenta ikertuko du
Kontsumoko Euskal Institutuak azpimarratu du kanpaina zigortzailea izango dela eta, lortutako emaitzen arabera, produktua ibilgetu ere egin daitekeela.
2020/03/25 - 19:25
COVID-19a sendatzen dutela dioten produktuez mesfidatzea eskatu du Kontsumobidek
Interneten aurkitutako jardunbide engainagarri edo gehiegizko kontratazio-baldintza horiek salatzera animatu ditu herritarrak.