Maskaren etiketetan dauden akatsengatik banatzaileak zigortuko ditu Jaurlaritzak
Martxoaren 30etik aurrera Eusko Jaurlaritza isunak jarriko dizkie etiketetan akatsak edo informazio gabeziak dituzten maskarak saltzen dituzten enpresa banatzaileei. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, informazio kanpaina atzean utzi eta isunen fasera igarotzeko ordua da.
Kontsumoaz gain, Merkataritza eta Turismoa ere bere baitan hartzen ditu Javier Hurtadoren sailak. Ildo horretan, pandemiaren eraginez galdutako turismoaren zati bat udan berreskuratzea espero du. Europar Batasuna prestatzen ari den Covid pasaporteari buruz galdetuta, mugikortasunean irabazteko eta turista atzerritarren etorrerarekin sortzen ari diren kontraesanak saihesteko balioko duelakoan dago.
Erredakzioan itzulia